Zuretzako nobedadeak ditugu

UNICEFen helburu bat daukagu: munduan bizi diren 7.000 pertsonek haurren eskubideak ezagutu eta defendatu ditzatela, une oro eta toki guztietan. Horretarako lehen pausua haurren egoera kontatzea da. Azken nobedadeak irakurri eta lagundu iezaguzu ezagutarazten!

Azken berriak

From

From

To

To
El colegio San Félix de Ortuella, nombrado Escuela Amiga de UNICEF

20/10/2016

El colegio San Félix de Ortuella, quinta Escuela Amiga de UNICEF en País Vasco

UNICEF Comité País Vasco ha reconocido aSan Félix Ikastetxea de Ortuellacomo Escuela Amiga de UNICEF por el compromiso de este centro educativo con la promoción y defensa de los derechos de la infancia y la adolescencia.
Irakurtzen jarraitu
New Yorkeko adierazpena: lehenengo pausu bat migratzaile eta errefuxiatuen mundu

13/10/2016

New Yorkeko adierazpena: lehenengo pausu bat migratzaile eta errefuxiatuen mundu mailako krisiari aurre egiteko

Aste honetan, Nazio Batuen Batzar Nagusian ospatutako migratzaile eta errefuxiatuei buruzko lehenengo goi-bilerak egindako New Yorkeko Adierazpena, positiboki balioetsi dugu UNICEFen.Lehenengo pausu bat da, Adierazpen honek beharrezko lekualdatzeari integralagoa, aurreikusteko modukoa eta iraunkorragoa den erantzun bat eta migrazio internazionalarentzako gobernantza sistema bat proposatu duenez gero.Umeei dagokionez, Estatu kideek Haurraren Eskubideen Aldarrikapenarekin lotuta dauden eginbeharrak bete behar dituztela azpimarratu du. Ekintza hau iragaitzazko umeen eskubideak bermatzeko erabakigarria da.Adierazpenak ume migratzaile eta errefuxiatuek, batez ere bakarrik bidaiatzen dutenek, aurkitzen dituzten arrisku larriak eta babes berezi baten garrantzia nabarmendu ditu. Beste neurri batzuen artean, adierazpen honek barne hartzen du: helburu herrialdeetara heldutakoan eskolara bueltatu ahal izango dutela bermatzeko konpromisoa eta familiak batera mantentzeko eta xenofobiari kontra egiteko neurriak.Halere, Adierazpenak migrazio-kontuetan oinarrituta egiten diren umeen atxiloketak gelditzeko lana ezarri du, baina ez du praktika hau beharrezkoa den tinkotasunez gaitzetsi.Hurrengo bi urteetan, UNICEFek Estatu kideekin, Nazio Batuetako aliatuekin, gizarte zibilarekin eta umeekin lan egingo du, haien herrialdetik deserrotutako umeak babesteko ekintza zehatzak finkatzeko asmoz.
Irakurtzen jarraitu
50 milioi ume inguru jatorrizko herrialdeetatik kanpo bizi dira

21/09/2016

50 milioi ume inguru jatorrizko herrialdeetatik kanpo bizi dira

Munduan 50 milioi umek haien etxeetatik alde egin behar izan dute.
Irakurtzen jarraitu
Gaztediaren Nazioarteko Eguna: 3tik 2 gaztek bullying-a jasan izana aitortu du

16/08/2016

Gaztediaren Nazioarteko Eguna: 3tik 2 gaztek bullying-a jasan izana aitortu du

Gaztediaren Nazioarteko Egunean, galdeketa berri batetik ateratako datuak eman ditugu ezagutzera, non bullying-aren nagusitasuna agerian geratzen den eta gazteengan dituen ondorio latzak.10 gaztetik 9k baino gehiagok uste du eskola-jazarpena euren komunitateetan dagoen arazo orokorra dela, eta bi herenek lehenengo pertsonan bizi izana aitortu dute, euren itxura fisikoa, orientazio sexuala edo jatorri etnikoa direla medio.Galdetegiko beste ondorio kezkagarri batzuk honako hauek dira: Galdetutako gazteen heren batek uste zuen tratu txarrak jasotzea normala zela eta horregatik ez zioten inori ezer esan. Galdetutakoen artean eskola-jazarpena bizi izana esan zutenen gehiengoak euren itxura fisikoa aipatu zuten kausa modura.Eskola jazarpenaren beste zergati batzuen artean, orientazio sexuala edo jatorri etnikoa aipatu ziren.Biktimen laurden batek nori esan ez zekiela aitortu zuen.Parte-hartzaileen 10etik 8k baino gehiagok uste du sentsibilizazio-kanpainak areagotu eta irakasleen trebetasunak indartzea eskoletan arazoari aurre egiteko moduetako bat dela; modu honetan, haurrei konfiantza eskaini eta berauek eskola jazarpenaz hitz egitean eroso senti daitezen.“Bullying-a, internet bidezko eskola jazarpena barne hartuz, arrisku ez ulertua da haur eta gazteen ongizaterako”, dio Theresa Kilbane, UNICEF-en haurren bebeserako adituak. “Biolentzia mota honekin bukatzeko, kontzientzia publikoa sustatu behar dugueskola jazarpenak dituen eragin negatiboen inguruan, irakasle, guraso eta tutoreak hezitu, eta atentzioa eta babesa eskaini biktimei", gehitu du.GaldetegiaU-Report bitartez burutu da,gazteen parte-hartzea sustatzen duen erraminta bat, 20 herrialde baino gehiagotako 2 milioi gazte baino gehiagorentzako plataforma eskaintzen duena. Testu-mezu, FacebooketaTwitterbitartez eskola jazarpenak euren komunitateetan duen eraginaren, euren esperientzia pertsonalaren eta biolentzia mota honekin amaitzeko irtenbideen inguruko galderak bota zaizkie. 100.000 pertsonek, ScoutetaGirl Guides aliatuen bitartez harremanetan jarriak,13 eta 30 urte bitartekoak, Senegal, México, Uganda, Sierra Leona, Liberia, Mozambique, Ukrania, Txile, Malasia, Nigeria, Swazilandia, Pakistan, Irlanda, Burkina Faso, Mali, Ginea, Indonesia, Zambia eta beste zenbait jaioterritakoak, parte hartu dute galdetegian.UNICEFen lanean dihardugu haur eta nerabeak eskola jazarpenak dituen eraginen inguruan sentsibilizatzeko, End Violence gure ekimen globalaren bitartez,U-Report plataforma dela medio, eta sare sozialetan argitaratutako kanpainen bitartez ( #ENDViolence). Horrez gain, eskoletako hezkuntza sistemak indartzeko eta haurren ongizatearen alde agiteko errefernetzia sistemak ezartzeko lanean dihardugu.
Irakurtzen jarraitu
Joko Olinpikoak Rio 2016: 10 errefuxiatuk osaturiko talde batek lehenbizikoz par

04/08/2016

Joko Olinpikoak Rio 2016: 10 errefuxiatuk osaturiko talde batek lehenbizikoz parte hartzen du lehiaketan

Albiste zoragarri batekin hasiko dira egun gutxi barru Rioko Joko Olinpikoak 2016. Kirol ekimen garrantzitsu honen historian lehenbizikoz, 10 errefuxiatuk osaturiko talde batek lehian parte hartuko du, munduan dauden 65 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu baino gehiagoren izenean.
Irakurtzen jarraitu
Krisia Sirian: 20 haur hil dira aste betean

28/07/2016

Krisia Sirian: 20 haur hil dira aste betean

"Joan den asteanSirian, 20 haur baino gehiago hil ziren aire-erasoak direla eta Manbij-eneta 12 urteko ume bat modu basatian hil zuten kamara aurreanAlepon.
Irakurtzen jarraitu
Laguntza errefuxiatue: zergatik bidaiatzen dute haurrek bakarrik?

13/07/2016

Laguntza errefuxiatue: zergatik bidaiatzen dute haurrek bakarrik?

Munduko herrialde askok bizi duten biolentzia eta segurtasun faltak 65 milioi pertsona errefuxiatu bilakatzera behartu ditu. Berauetatik %50 haurrak dira, askotan euren familiekin batera bidaiatzen dutenak, eta beste askotan, bakar-bakarrik.
Irakurtzen jarraitu
Errefuxiatuei laguntza: Mediterraneoko heriotzek haurrei ere mehatxu egiten diet

31/05/2016

Errefuxiatuei laguntza: Mediterraneoko heriotzek haurrei ere mehatxu egiten diete

Azken egunotanMediterraneo itsasoan egon diren errefuxiatu eta migratzaileen heriotzak direla eta oso arduratuta gaude UNICEFen. Susmoa dago berauetako asko bakarrik bidaiatzen zuten gazteak zirela, familiaren laguntzarik gabe.
Irakurtzen jarraitu
Lurrikara Ekuadorren

19/04/2016

Lurrikara Ekuadorren: Zer egiten dugu UNICEFen?

Ekuadorreko lurrikarak, Richter eskalan 7,8 gradukoa, hondamen handia eragin du herrialdean.Zifra ofizialen arabera, 270 pertsona baino gehiago hil dira lurrikararen ondorioz eta 2.000 zauritu baino gehiago daude.Azpiegituren zati handi bat kaltetua izan da lurrikara larriaren ondorioz. Milaka pertsona kalean daude lo egiten erreplika berrien beldurrarekin.Bahia, Esmeraldas, Guayaquil, Manta, Muisne eta Portoviejo gehien kaltetutako hirietako batzuk dira.Larrialdi egoera honen aurrean, UNICEFetik Ekuadorreko erakunde humanitario batzuekin lanean ari gara behar den laguntza guztia emateko. Agintariekin ere etengabeko koordinazioan gaude, lurrikarak milaka umerengan eta euren familiengan izan dituen ondorioak arintzeko.
Irakurtzen jarraitu