UNICEFek Boli Kostan familia lekualdatuei laguntzen die krisi bete-betean

UNICEFek Boli Kostan familia lekualdatuei laguntzen die krisi bete-betean

Boli Kostan piztu zen krisi politikotik eratorritako bortizkeriazko borrokek ekarri dute, hilabete honen hasieran, milaka lagun lekualdatzea, horietako asko haurrak eta emakumeak.

“UNICEFek krisiaren hasieratik, lekualdatuei laguntza eman die, eta kontrol militarreko postuetatik pasatu da kalte handien jasan dutenkomunitateei laguntza humanitarioa emateko”, esan zuen Boli Kostako UNICEFeko arduradunak, Sylvie Dossou-k.

 “UNICEFeko taldeak eta gure aliatuek hasieratik egin dute lan krisi honetan, gazteen bizitza asko eta asko salbatzeko”, gehitu zuen.

 Kalte handien jasan dezaketen emakumeak eta haurrak

Pertsona askok galdu dituzte zituzten gauza gutxi horiek eta beren etxeak, eta horietako asko erasotu eta erre ere egin zituzten bortxakeria ekintzetan.

“UNICEFek banatzen ditu estalkiak, lo egiteko bigungarriak, intsektizidaz hornitutako eltxo-sareak, eta lan egiten du haurrak beren familiekin bateratzeko", adierazi zuen Eli Ramamonjisoa-k, Man-en UNICEFeko Bulegoko Eremuko Ekipoko buruak, herrialdearen mendebalean.

“Baina askoz ere gehiago egin behar dugu, eta hezkuntza etaaisialdiko ekintzekin hasteko prestatzen ari gara” adierazi zuen Ramamonjisoa-k. Traumaren aurrean laguntza psikologikoa emateko, GIB/HIESari etagenero indarkeriari buruzko saioak gauzatuko direla ere azaldu zuen. “Atari zabalean, edo leku txikian bata bestean ondoan lo egiteak kalte gehiago ekartzen die haurrei eta emakumeei”, gehitu zuen.

Eskolak itxita

Krisi testuinguruan ezkutuan den gaietako bat da eskoletako askok ez dituztela berriz ateak ireki azaroko hauteskundeetatik aurrera. “Krisiagatik itxita daude”, azaldu zuen Soumahoro-k, 18 urtekoak. Galdetu zitzaionean noiz nahi zuen bere eskola berriz irekita ikusi, Soumahoro-k argi erantzun zuen: “Astelehenean”.

Sukar horiaren kontrako txertatze kanpaina

UNICEFek sukar horiaren kontrako txertatze kanpaina gauzatuko duela iragarri du, 830.000 heldu eta haurri baino gehiagori bideratutakoa, herrialdeko lau eremutan.

Txertatze kanpaina horrekin agerian jartzen da, “herrialdean geldiune politikoa izan arren, zeregin humanitarioak jarraitzen duela Boli Kostan, eta kaltetuenengana iristen ari garela", azaldu zuen Sylvie Dossou-k.

Kanpaina hori bereziki garrantzitsua da, herrialdeko bi eremuri eragiten dioten gaixotasunaren agerraldia saihesteko, urriaren amaieratik 25 lagunen bizitza eraman baitu.

Hornigaien banaketa

Man-en UNICEFek duen bulegoa lekualdatuen kanpamenduetan laguntza ahaleginak gainbegiratzen ari da, Boli Kostako mendebaleko hiru hiritan: Danané, Duékoué etaMan. Joan den astean, adibidez, UNICEFek 5.000 litroko tanke bat ur banatu zuen Man-eko kanpamendurako.

Era berean, ura potabilizatzeko pastillak, ontziak eta xaboia ere banatu ditu.Xaboia eta ur edangarriafuntsezkoak dirahaurrak deshidrataziotik eta koleratik babesteko, haurren hilkortasunerako bi arrazoi garrantzitsu.