Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

Haurren eskubideak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean zehazki arautzen dira.Hitzarmenak, bere 54 artikuluetan zehar, haurrek garapen fisiko, mental eta sozial osoa izateko eskubidea dutela eta haurrek beren iritziak adierazteko askatasuna dutela bermatzen du.

UNICEFen zeregina haurren eskubideak babestea da; hau da, haurrek gaitasunak ahalik eta gehien garatu ahal ditzaten, beraien oinarrizko beharrak asetzen laguntzea eta aukera gehiago eskaintzea.Horretarako UNICEFek Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmeneko xedapen eta printzipioak aintzat hartzen ditu.