© UNICEF/UN0603290/Câtu
 
© UNICEF/UN0603290/Câtu
 
© UNICEF/UN0603290/Câtu

Gerra Ukrainan: ikastetxeentzako informazioa

"Gerra bakoitza giza espirituaren suntsipen bat da"
̶ Henry Miller (1891-1980) Idazle estatubatuarra

Otsailaren amaieratik, milioika pertsona atera dira Ukrainatik, edo atera nahian dabiltza, gerrak eragindako indarkeriaren gorakadatik ihes egiteko. Horietako asko haurrak eta nerabeak dira, amaren edo familiako beste emakume heldu baten laguntza bakarrarekin eta, kasu batzuetan, bakarrik eta inoren kargura egon gabe.

Ikastetxeen kontsultak jaso ditugu, batez ere hiru konturekin kezkatuta:

  •  Nola lagundu eskola bakoitzetik UNICEFi Ukrainan egiten ari den lanean.
  • Nola azaldu ikasleei gerra hau.

  • Nola prestatu gure ikasgelak irits daitezkeen ukrainar ikasleak bere baitan hartzeko.

Orri honetan, irakasleentzako eta hezkuntza-erakundeentzako gai honi buruzko informazioa biltzen ari gara, baita bakea, gatazken konponbidea eta indarkeriarik ezari buruz hitz egiten lagun diezaguketen ikasgelarako jarduerak eta edukiak ere. UNICEFen ekintza orokorrari buruz gehiago jakin dezakezu larrialdiari buruzko unicef.es web-orrian.