Bideoa: Oleksandraren egunerokoa 

Bideo hau Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan erabil daiteke gerrei eta mundu osoko milioika pertsona errugaberen bizitzei eragiten dieten moduari buruzko hausnarketa zabaltzeko. 

 

Portada de vídeo

 

Gatazka hasi baino lehen, Oleksandrak (16 urte ditu eta Ukrainako Zaporiyia hirian bizi da) UNICEFen ekimen batean parte hartu zuen, blogari gazteen programa baten bidez haurren eta gazteen parte-hartzea sustatzeko. Bere hiriko liskarren lehen astetik bideo bat bidali du egunero UNICEFera, bere esperientziaren berri emateko. Bideo hau nerabe baten ikuspegi pertsonalaren laburpena da, indarkeriaren eta ziurgabetasunaren lehen egun horietan. Testigantza guztia benetakoa da, soinu naturalarekin eta gidoirik gabe.
 

Zein hezkuntza-mailatarako gomendatzen da bideo hau?

Oleksandraren testigantza oso baliotsua izan daiteke gelan gerren ondorioei buruz hitz egiteko eta osasun mentalarekin, enpatiarekin eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzeko. Hala ere, bideo honek intentsitate emozional handia du eta protagonistak enpatia eta identifikazio handia piztu dezake beste haur batzuengan. Horregatik, Bigarren Hezkuntzatik aurrerako ikasgeletarako bakarrik da gomendagarria, baldin eta ikusteko beste baldintza batzuk betetzen badira:

  •  Gelan edo familian espazio eta denbora bat izatea, bideoa lasaitasunez ikusteko eta eztabaida- eta hausnarketa-txanda bat ahalbidetzeko. Ez da eduki gomendagarria ikasleei banaka ikusteko edo sare sozialen bidez banatzeko. 
  • Aldez aurretik taldearen egoera emozionala baloratu: adibidez, gairen batengatik bereziki estresatuta dauden edo Ukrainako gatazkak modu berezian eragin dien jakin. Bideoarekiko erreakzioa oso bizia izan daitekeela aurreikusten badugu, hobe da hori saihestea.
  •  Mobilizazioari eta elkartasunari tarte bat gordetzea: amaierarik ez duten istorioen lekuko garenean, etsipenak har gaitzake eta frustrazioa eragin. Liskarrek kaltetutako haurrei laguntzeko gure hezkuntza-komunitateari aukerak emateak eragin positiboa izan dezake.

 

Bideoa proiektatu aurretik, komeni da taldeari azaltzea zer ikusiko duten: kameraz egindako testigantza bat, lehen pertsonan, protagonista bakarrarekin eta eszena txundigarririk gabe. Oleksandraren adierazpenak idatziz partekatzea ere posible da. Azpimarratu behar da ez dela bideo ikusgarria eta ez duela gidoirik, irudiari azpitituluak eta gaininprimaketak baino ez zaizkio gehitu. 

Ikasgelarako galdera batzuk

  • Zer dakigu Oleksandrari buruz? Zer esaten digu hitz egiteko erak, keinuek, inguruneak eta itxurak?

  • Zer dakigu bere hiriaz, Zaporiyiaz? Zer berri iritsi zaigu handik?

  • Nola irudikatzen dugu bere bizitza egun batzuk lehenago? Eta urtebete lehenago?

  • Zer desberdintasun ikusten ditugu eszena desberdinen artean? Nabaritzen al dugu aldaketarik ahotsaren tonuan, hitzik gabeko hizkuntzan edo begiradan? Nola aldatzen da bere gogoa eszena desberdinetan?

  • Eszena batek kontraste handia du besteekin (pista: arrosaz jantzita). Ulertzen al dugu bere baikortasuna une horretan? Zerk ematen digu atentzioa? Zer pentsatuko genuke bere istorioaz bideoa hor amaituko balitz?

  • Beste eszena batean, Oleksandrak aitortu du egoera psikologikoki oso zaila dela. Zure ustez, horrelako egoera batek nola eragin diezaioke gure osasun mentalari? Zer sentitzen duzu zailagoa dela? Nola uste duzu izan daitezkeela Oleksandra baino egoera okerragoak dituzten gazteen bizitzak (etxerik gabe, familietatik urrun, desgaitasunen bat duten gazteak, diskriminazioaren biktima diren gazteak...)?

  • Beste eszena batean, Oleksandrak aitonarenganako kezka adierazten du. Nola ikusten duzu horrelako egoera bat adineko pertsonentzat? Uste duzu gazteek dituzten aukera berberak dituztela babesteko eta ihes egiteko?

  • Gainera, une batean, bere aitak lurralde-defentsaren batasunarekin bat egin duela iragarri du. Zer esan nahi du horrek?

  • Nola ikusten dugu Oleksandraren etorkizun hurbila? Eta epe luzerako etorkizuna? Zer esango genioke berarekin komunikatu ahal izango bagenu? Zer nahi genuke gertatzea?

  • Oleksandrak dio "inork ez du hau merezi". Zergatik uste duzu esaten duela? Uste duzu badela bera ez bezala pentsatzen duen inor?

 


Funtsezko kontzeptuak: haurren eskubideak, bakea eta indarkeriarik eza, gatazkak, haurren babesa, osasun mentala, elkartasuna.

Norentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileentzat.

Argitalpen data: 2022ko martxoa

Argitaratzailea: UNICEF

© UNICEF/UN0597373/Filippov
© UNICEF/UN0597373/Filippov
© UNICEF/UN0597373/Filippov

Emergencia Ucrania

Millones de niños necesitan ayuda urgente

Dona Ahora

Bakearen Eguna jarduerak eta baliabideak

Bakearen koloreak - Haur hezkuntza jarduera

Bakearen koloreak

Esta actividad nos permite entender un poco mejor la relación que existe entre el agua y la paz y cómo podemos evitar l…

Bakearen koloreak - Haur hezkuntza jarduera

Bakearen koloreak

Bakearen kolore sinbolikoa zuria izan arren, kolore guztiak bakearen kolore izan daitezkeela jakiten lagunduko digun Ha…

Misio diplomatikoa - Bigarren Hezkuntzarako

Misio diplomatikoa

Bigarren Hezkuntzarako bideratuta dagoen jarduera honek , gatazketan sortzen diren gaizki-ulertuen papera ikusten lagun…

Bakea babes dezagun - Lehen hezkuntzarako jarduera

Bakea babes dezagun

Lehen Hezkuntzarako ekintza honen helburua indarkeriaren ondorioen inguruan gogoeta sustatzea da, eta horren harira, s…

Bakearen puzzlea - Haur hezkuntzarako jarduera

Bakearen puzzlea

Indarkeria Ezaren eta Bakearen aldeko Eskola Eguna

Bakearen bingoa - Lehen hezkuntzarako jarduera

Bakearen bingoa

Lehen Hezkuntzarako jarduera, beste pertsona batzuekin amankomunean ditugun gauzak ezagutzea eta bakea lortzeko akordio…

Bake ahotsak - Bigarren hezkuntzako jarduera

Bake ahotsak

Gatazken ebazpenerako oinarrizko pausuak ematen ikasteko Bigarren Hezkuntzarako jarduera. Horrez gain, bakea lortzeko g…

Azken berriak blogean

Haurren eskubideetan hezteak eskolako giroa hobetzen du

Haurren eskubideetan hezteak eskolako giroa hobetzen du

Eskola-giro on batek Haurren Eskubideei buruzkoHitzarmeneko balioak txertatzen laguntzen du.

Ikastetxea espazio babeslea da

Ikastetxea espazio babeslea da

Haurrak babesteko hezkuntza-inguruneak ziurtatzeko ikastetxeek sustatzen dituzten hainbat neurri eta jarduera datoz jar…

Participación infantil y adolescente en los centros educativos

Haurren eta nerabeen parte hartzea ikastetxeetan

Haurrek eta nerabeek hainbat ikastetxetan parte hartzeko adibide praktiko batzuk ezagutzen ditugu.

© UNICEF/UN0616957/Haleem

Haurren eskubideak ezagutzea

Eskubideetan heztea eskubideak irakastea baino gehiago da: haurren eskubideekiko konpromisoa duen ikastetxeak haren hez…

Ilustración de un grupo de estudiantes haciendo un puzle

Nire eskola, nire taldea!: Bizikidetza, ongizatea eta tratu ona

Neska bat tren baten ondoan ibiltzen da

Haur errefuxiatuen hezkuntza-inklusioa bultzatzea 

Milioi bat haur baino gehiagok ihes egin dute Ukrainatik gerraren ondorioz. Harrera herrialdeetako hezkuntza-sistema eg…

Bi mutilek karta batzuk irakurtzen dituzte ikasgelan

Eskola bakoitza, aterpe bat

Gure ikasgeletan ukrainar ikasleak sartzeko haurren eskubideei buruzko gako batzuk.

Una niña mira la pantalla de un móvil con gesto serio

Komunikabideen eta haurren indarkeriari buruzko 3 hezkuntza-gako 

Indarkeriazko edukiek haurtzaroan duten eragina gai eztabaidagarria da, eta ez dago erantzun bakar eta argirik, zer egi…

Bakearen bi bandera zuri, errusieraz eta ukraineraz "bakea" hitza gainjartzen den

Hitz egin dezagun мир -ri buruz: Bakea berdin esaten da ukranieraz eta errusieraz

Nola landu dezakegu ikasgeletatik Ukrainako gatazka: gure ikasleen kezka izan daitekeen gaia da, batez ere gure ikastet…

Aurpegi tristeak arbelean klarionarekin marraztuta

Nola hitz egin haurrei ezbeharrei, larrialdiei eta hondamendiei buruz

Hezitzaile eta familientzako gomendioak haurrek eta nerabeek hondamendiei buruz dituzten zalantzak eta beldurrak lantze…

Ilustracion

Kontzientzia heziz: Eskubideak, buruko osasuna eta hezkuntza

Buruko osasunerako eskubidea eta bizi-ohitura positiboen garapena bultzatzeko hezkuntzak duen papera. 2020-2021 ikastur…

Ura: Tanta bakoitza, altxor bat - Ikastetxeentzako erakusketa

Ura: Tanta bakoitza, altxor bat - Ikastetxeentzako erakusketa

Hamar panelez osatutako erakusketa, ikastetxeek urarekin, garapen iraunkorrarekin eta haurren eskubideekin zerikusia du…

 
iStockphoto.com/Feodora Chiosea
 
© iStockphoto.com/Feodora Chiosea
 

Kontzientzia hezten

Ikastaro hau une egokia izan daiteke gure ikastetxean ongizate psikosozialari eta bizi-ohitura osasungarriei buruz hausnartzeko eta zenbait gauza hobetzeko.

EZAGUTU GEHIAGO

 
Ilustración de un grupo de estudiantes completando un puzle
© iStockphoto.com/Feodora Chiosea