Piztu zure eskubide digitalak!
Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera.
#piztuzureeskubideak
Ez geratu ilunpetan Interneten
Gailu digital bat pizten dugun bakoitzean —mugikorra, ordenagailua edo bideojokoen kontsola— gogoan izan behar dugu gure eskubide digitalak ere piztu behar ditugula. Ingurune digitalak hainbat erronka, arrisku eta aukera planteatzen ditu, horiek guztiak ondo ezagutu eta nola kudeatu ikasi behar dugu.
Haurren Munduko Egunean, azaroak 20, eskubide digitalak hartuko ditugu oinarri gisa; izan ere, Interneten nola babestu ikastea funtsezkoa da ingurune digitalaz modu seguruan gozatzeko.
Ez geratu ilunpetan Interneten! Piztu zure eskubide digitalak! #piztuzureeskubideak
4 pauso eskubide digitalak ulertzeko
Piztu zure eskubide digitalak ikasgela osoari zuzendutako hausnarketa-jarduera bat da eta hezkuntza-komunitate osoaren partaidetzari irekita dago. Bertan, zenbait erantzunkizun maila identifikatu eta taldekatuko ditugu eta haur eta nerabeen eskubide digitalak babesteko helburuarekin gure eguneroko bizitzan egin ditzakegun ekintzekin konprometituko gara.
Nahi baduzue, eskaera bat egin dezakezue mundu digitalean haurren ongizatea hobetzeko boterea dutenei zuzenduta.
Parte-hartu, ez geratu ilunpetan! #piztuzureeskubideak
Jardueraren garapenerako gidaliburua
Gidaliburu honek ikasgelan edo familiarekin jarduera prestatzeko hainbat informazio eskaintzen du. Ideiak, gaien eta materialen iradokizunak, moldaketarako proposamenak, ereduak, informazio lagungarria eta parte-hartzaileek betetzeko eta sinatzeko dekalogoa jasotzen ditu. Gidaliburua deskargatu eta zure jardueraren izena eman dezakezu webgune honetan dagoen formularioaren bidez. Gidaliburua erabil ezazu proposatzen dizugun jarduera hau behar bezala garatzeko!

Izena eman eta deskargatu gida
Deskargatu hemen jarduera burutzeko ideia praktikoak eta laguntza-materiala biltzen dituen gida
Gida lortzeko, bete ezazu honako formularioa eskolako datuekin
*Zergatik eskatzen ditugu datu hauek?:
Informazio horrek gure lana hobetzen lagunduko digulako:
- Zuen ikastetxeko harremanetarako datuei esker, laguntza eman ahalko dizuegu, behar izanez gero.
- Parte-hartze datuek proposamen bakoitzak zer eragin izan duen eta bere onarpen maila jakiten laguntzen digu.
- Jardueraren gaineko datuei esker, haurrak kezkatzen dituen gaiak zein diren jakin dezakegu eta gure proposamenak hobetu bideratu ditzakegu.
Eskerrik asko!
Estos recursos educativos forman parte de un proyecto desarrollado con el apoyo financiero de la AECID: "Participación Infantil: Desarrollar la competencia ciudadana para construir una ciudadanía mundial protectora de derechos y promotora de ODS - 2024/Pry/150”, su contenido es responsabilidad exclusiva de UNICEF Comité Español y no refleja necesariamente la opinión de la AECID.