Eskolan salbu: bakeari, indarkeriarik ezari eta tratu onari buruzko hezkuntza-baliabideak

2018/2019 ikasturterako jardueren eta baliabideen gida aurkezten dizugu, bakean eta indarkeriarik ezan hezteko proposamenez eta ideiez beteta.

A salvo en la escuela: actividades y recursos para el curso 2018-2019


"Eskolan salbu. Babes-inguruneetan ikasten" hezkuntza-materialak lagungarriak dira bake-hezkuntzaren, indarkeriarik ezaren eta tratu onaren bitartez ikastetxeetan indarkeria aztertzeko. Hezkuntzak, bereziki haurren eskubideen, balioen eta herritartasun globalaren ikuspegia duenean, gatazkak ulertzea ahalbidetzen digu: haien sorburua, eboluzioa eta ebazteko estrategiak. Gainera, giza emozioak, itxaropenak, botere-harremanak eta gure harreman pertsonalen eta sozialen beste elementu batzuk hobeto ulertzen laguntzen digu. Konpetentzia horiek garatzea funtsezkoa da XXI. mendean.

Erantzukizun partekatu bat

Ikasturte honetarako gure hezkuntza-materialek ikuspegi bikoitz batetik heltzen diote gai horri:

  • Babeserako eskubidea

Indarkeria nekez ahaztu daitekeen ikasbidea da, haur bakar batek ere ikasi beharko ez lukeena. Indarkeriak oztopatu egiten du ikaskuntza eta kaltegarria da haurren ongizaterako: urritu egiten du buru-estimua, gutxitu egiten du asistentzia, eskastu egiten ditu kalifikazioak, eskola uztera eramaten ditu haur asko eta osasun-arazo larriak eragin ditzake. Haur eta nerabe guztiek dute ingurune seguru batean bizitzeko eskubidea eta beren buruak nola babestu ezagutzekoa, indarkeriaren, tratu txarraren, abusuaren eta zabarkeriaren aurrean.

Indarkeriarik gabeko hezkuntza ezinbesteko eskakizuna da gizarte demokratiko batean: ikasgelak ezin daitezke izan ikasleak seguru sentituko ez diren lekuak; eduki didaktikoek ezin dituzte eduki indarkeria babestu edo justifikatuko duten ideiak; ikastetxeek ez dute erasoen jomuga izan behar, eta eskolako bizikidetzak ezin du estres, larritasun edo kezka-iturri izan behar ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

  • Hezkuntzarako eskubidea

Hezkuntzak ahalmena du pertsonek beharrezko baliabideak izatea lortzeko, indarkeria balio gabe uzteko helburuz. Ikastetxeetatik rol erabakigarria bete daiteke indarkeriaren prebentzioa indartzeko, baita eskola barruan bere aurrean erantzuteko ere. Haurren eskubideen eta herritartasun globalaren ikuspegi bat hartzean, hezkuntza-komunitate osoak (irakasleak, familiak, ikasleak…) hartzen du ikasteko ingurune seguruak sortzeko erantzukizuna. Funtsezkoa da ikasleek, baita irakasleek eta familiek ere, beren eskubideak ezagutu ditzaten eta gainerakoen eskubideak errespetatu ditzaten sustatzea.

Posible da indarkeriarik ezan heztea eta, gainera, beharrezkoa da herritartasun arduratsu, solidario eta kritiko bat eraikitzeko. Hezkuntzaren eremutik pauso erabakigarriak har daitezke indarkeria-kulturari azkena emateko, eta eskola-komunitate osoak izan behar du parte ahalegin horretan.

Material didaktikoak

2018-2019 ikasturterako hezkuntza-material guztiek hartzen dituzte barnean eskola-mobilizazioaren proposamena Tratu onaren txertoa eta ondoko material didaktikoak:

Eskolan salbu: bakeari, indarkeriarik ezari eta tratu onari buruzko hezkuntza-baliabideak

Material didaktikoak hizkuntza hauetan daude eskuragarri: gaztelania, katalana, euskara, galegoa, valentziera eta ingelesa.

Elkartzen zara?

Zenbat eta ikastetxe, irakasle, familia eta ikasle gehiagok haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntza baten alde konpromisoa hartu, orduan eta aukera gehiago izango ditugu indarkeria-kulturari aurre egiteko. Horretarako, funtsezkoa da indarkeriarik ezaren kultura. Hezkuntza izan daiteke denok espero dugun indarkeriaren aurkako txertoa!

Jarduerak eta baliabideak: Escolan salbu

 

Bat egin ezazu programarekin

Izan zaitez kide haurren eskubideekin konpromisoa hartua duten gure ikastetxe-sarean

 

  • Dohainik eskuratu ahal izango dituzu programaren hezkuntza-materialak.
  • Informazio pertsonalizatua jasoko duzu.
  • Blogean argitaratu eta partekatu ahal izango dituzu eskubideen hezkuntzan zure ikastetxeak izan dituen esperientziak.

 

Bat egin ezazu