Tratu onaren txertoa

Indarkeriak, birusek bezala, biktimak besterik ez ditu sorrarazten: guztiok galtzen dugu eztanda egiten duenean. Gainera, epidemiekin gertatzen den bezala, hobe da prebenitzea sendatzea baino. Ikasturte honetan eskola-mobilizazio bat proposatzen dizuegu. Hala, guztion artean landuko dugu bakearen eta tratu onaren txerto bat, azaroaren 20an, Haurren Egunean, gure ingurune osoa babesten saiatzeko. Adi, ordea, oso txerto berezia baita: txertoa, hartu baino, pentsatu egiten da. Ezagutu ezazu!

2: Ospakizuna ikastetxean

Deskargatu zuen kartila, manifestua eta tirita pertsonalizatuak zuen txertaketa-kanpainarako

Zuen txertoa eraginkorra izateko, ezagutzera eman behar duzue. Deskargatu zuen ikasgela edo taldeko txertaketa-kartila pertsonalizatua, bakearen eta tratu onaren aldeko zuen konpromisoak biltzen dituen manifestuarekin eta zuen kanpainan txertatzea lortu duzuen pertsona guztiei jarriko dizkiezuen tiritekin. Hemen pertsonalizatu dezakezu zure PDFa, bakarra eta errepika-ezina izan dadin.

  • 1
    Kartila
  • 2
    Manifestua
  • 3
    Tiritak
Pertsonalizatu zuen kartila

Ondoko datu hauek behar ditugu zuen kartilaren azala osatzeko eta jardueran parte hartu duten taldeak zenbat diren jakiteko:

 
 

Zuen txertaketa-kartilak ondoko hau bezalako azal bat izango du.