Nutrizioaren inguruko multimedia jokoak

Google Earth



Ikasturteko bigarren hiru hilekoari ongietorria emateko, nutrizioaren eta osasunaren inguruko multimedia joko batzuk proposatu nahi dizkizuegu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurik daudenak hain zuzen ere. Joko hauek, erronka desberdinak planteatzen dituzte, hala nola elikagaien piramidea osatzea, estralurtarrei Lurra aztertzeko lanean laguntzea edo telebista programa bat aurkeztea. Joko hauek guztiak, ikasturte honetarako prestaturiko “Guztiok jan, guztiok ondo jan” karpetan aurkitzen dira.

 

Earth Explorers

 

 

Earth Explorers

CD54 eta Ene89, espazioko nabigatzaile titulua lortu duten bi estralurtar dira eta Lurra aztertzeko eginkizuna duen tripulazioaren buru gisa lehen misioa betetzen ari dira. Ikastun gisa beste misio batzutan egon diren arren, oraindik despistatu xamar dabiltza eta helburua lortzeko zenbait zailtasun dituzte. Jokoan zehar, estralurtarrek beraien misioak dituen 10 etapak bete ditzatela lortu behar da, espazio-ontzi nagusiak eskatzen dizkien nutrizioaren inguruko datuak bilatzeko planetan barrena bidaiatuz. Paul olagarro esploratzaileak,  datu geografikoen inguruko arrastoak emanez laguntzen die, baina sarritan arrasto horiek ez dira oso argiak… Joko hau Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako diseinatua egonik, gaur egun munduan nutrizio arloan aurre egin behar zaien zenbait erronka ezagutzea ahalbidetzen du. Gainditzen den etapa bakoitzean eskaintzen den informazioa arretaz irakurri behar da, jokoa bukatzean flota galaktikoan sartzeko beharrezkoak diren galoiak irabazi ahal izateko test bat baitago. Joko hau geografia fisikoa eta hiritarren ingurukoari buruzko ezagutzak sakontzeko erabili daiteke. Jokoa Google Earth programan integratua dago, hori ikustea ahalbidetzen duen APIa deskargatzea beharrezkoa delarik.

Telebistako izarrak

Estrellas de la tele

Joko honetan, nutrizioaren inguruko telebista programa bateko aurkezle izateko hautagai izango gara. Programako ekoizleak oso zorrotzak dira eta gai horren inguruan ezagutza egokiak dituen norbait nahi dute eta ondorioz, hautagai guztiek nutrizioaren zein elikadura ohiturei buruzko test bat egin beharko dute. Quiz honek bertsio bi ditu: Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendurikoak 7 galdera ditu eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendurikoak berriz 15 galdera ditu.
Galdera bakoitzak, munduan dauden nutrizioaren inguruko arazoei buruz gehiago jakitea ahalbidetzen duen azalpen bat barneratzen du.

Elikagaien piramidea

Pirámide de alimentos

Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa, bizitza osasuntsurako funtsezkoak dira. Piramide honek, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei ondo elikatzen dakiten frogatzeko aukera ematen die. Joko honetan, elikagai motak jan behar diren maiztasunaren arabera sailkatu behar dira. Ariketa fisikoa astean zehar ere banatu behar da. Joko hau Osasun eta Kontsumo arloko Ministerioak sortu du, nutrizio arloan ohitura osasungarriak eta jarduera fisikoa garatzeko helburua duen Naos estrategiaren barnean.

 

 

 

Blog-ean parte har ezazu!

Gauza desberdinak gertatzen dira astero sareratuak dauden ikastetxeetan eta hau da hori guztia partekatzeko toki aproposa. Garapenerako Hezkuntzaren inguruan nobedade guztiak hemen aurki ditzakezu ere. Zure ikastetxeak antolatzen dituen ekimenekin parte har ezazu!

Zure esperientziak partekatu