Haurren eta nerabeen parte hartzea ikastetxeetan 

  •  Gero eta ikastetxe gehiagok txertatzen dituzte haurren eta nerabeen parte-hartzerako prozesuak.
     

  •  Hona hemen haurren eta nerabeen parte-hartzerako jardunbide egokien hainbat adibide. 

© UNICEF/UN0360389/Ergen

 

Parte-hartzearen bidez eraikitzen da eskola, eskola-komunitatea kohesionatzen da eta ikasleen autoestimua areagotzen da. Horrela, haurren eta nerabeen parte-hartzea ez da eskolak egiten duen zerbait, eskola izateko modu bat baizik.

Parte-hartzea izateko moduan txertatzen denean, irakasleengan, haurrengan, zuzendaritza-taldean edo administrazio- eta zerbitzu-arloko langileengan ere txertatzen da. Hala, ikastetxea gune demokratiko txiki bihurtzen da, eraginkortasunez funtzionatzen duena.  

 

Haurrek eta nerabeek parte hartzeko mekanismoak 

Parte-hartzea prozesu hezigarria da eta, hortaz, prestatuz eta biziz ikasten da. Haurren eta nerabeen parte-hartze maila ikusteko, eskailera bat erabil dezakegu, Roger Hartek egin zuen moduan, hala parte hartzeko modu ezberdinak bereizteko. Zortzi maila ditu eskailerak: beheko hiru mailek parte-hartze aktiborik ez dagoen proiektuak adierazten ditu. Bere aldetik, gainerako bost mailek benetako parte-hartzeko mailak irudikatzen dituzte; unearen arabera izango dira aproposak, adinaren arabera, norberaren garapenaren eta parte-hartzeko ohituren arabera.  

Harten parte hartzeko eskaileraren lehenengo mailak manipulazioa adierazten du: haurrek jarduten duten gaiak ezagutzen ez dituztenean gertatzen da. Bigarren mailan, haurrak jarduera bat «apaintzeko» edo «animatzeko» proposatzen direnean gertatzen da. Hirugarren mailak parte-hartze sinbolikoari egiten dio erreferentzia: haurrei galdetu eta haien iritzia eskatzen da, baina haurrek ez dute gaiaren inguruko ezagutza handirik, eta ezin dute haien iritzia osatu. Hala, helduen iritzien arabera emango dute haiena. Hiru mailetako batek ere ez du benetako parte-hartze eraginkorra adierazten. 


Harten parte-hartzerako eskaileraren laugarren mailan identifika dezakegu haurren parte-hartze errealagoa. Laugarren mailan, haurrak informatuta ez, baina orientatuta daude: programa zehatz batean egiten diren jardueretan parte hartzen dute, nahiz eta plangintzan zuzenean ez parte hartu. Maila bat gorago, bosgarren mailan, haurrak informatu dira, helduek diseinatu eta garatutako jardueren bidez, baina haurren iritzia kontuan hartu da erabakitze-prozesu osoan zehar. Maila horretan, haurrek ezagutzen dituzte helburu orokorrak eta zein den haien esku-hartze zehatza. 

 

Eskaileraren seigarren mailak haurren parte-hartze aktiboagoari egiten dio erreferentzia. Prozesua helduek abiarazi badute ere, erabakiak haurrekin batera hartzen dira; horrela, jardueren bidez, komunitateak parte-hartze maila altua izango du, eta proiektua garatzen, inplementatzen eta ebaluatzen lagunduko du horrek. Zazpigarren mailan, prozesua haurrek hasi eta zuzentzen dute. Azkenik, parte-hartzerako goiko mailak haurrek helduekin partekatzen dute amaierako erabakia, eta eskola-komunitatea ikasleen proiektu eta ekimenetara gehitzen da. 

Harten parte-hartzerako eskailerari buruz gehiago jakiteko, sakatu esteka hau. 

 

Ikasleek Haurren Munduko Egunean parte hartzea 

Ikastetxea aukera-berdintasuna eskaintzeko leku aproposena da, haur guztiek ezagutu, bizi eta goza dezaten –haien jatorria edozein delarik ere– testuinguru demokratikoaz, hala honako hauek lortzeko: norbanakoen eta taldeen eskubide eta erantzukizunak ezagutzea, herritar kritiko eta pentsalari bezala ulertzea, diskriminaziorik gabeko berdintasunez gozatzea eta, baita ere, haien gaitasunak garatzea eta indartzea.  


Haurrei entzun eta haurrek parte hartzeko mekanismoak indartzen dituen ikastetxea haurren eskubideak errespetatzen diren gunea izango da. Ildo horretan, parte-hartzearen helburua da eskubideak aktiboki ezagutu eta bizitzea, horiek babestea eta bizitzaren arlo guztietan sustatzea. Haurren Nazioarteko Eguna ospatzea oso egun berezia da ikastetxearen egutegian, eskubideei buruz hausnartzeko aukera ematen baitu. Ikastetxeko haur eta nerabeek eginkizun aktiboa dute egun horren ospakizunean, eta kanpainak, jarduerak eta ekintzak antolatzen dituzte, beren eskubideak balioan jartzeko.   

Horretarako, garrantzitsua da ikastetxean haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko mekanismoak izatea, haur eta nerabeek parte hartzeko eskubidea erabiltzeko guneak sortuz eta ziurtatuz.  

 

Ingurumen-hezkuntzako jarduerak 

Gero eta ikastetxe gehiagok antolatzen dituzte ingurumen-hezkuntzako jarduerak, hezkuntza-etapa ezberdinetan, adinaren eta ikasleen garapen-mailaren arabera. Ingurunea, natura eta ingurumena ezagutzen badira, haurren ingurumen-jasangarrirako konpromisoa hazi egingo da. 


Ingurumen-hezkuntzaren bidez bizi-ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzen dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeko haur eta nerabeek ideia eta proposamen zehatzak egiteko guneak izatea, ingurunea eta ingurumen-jasangarritasuna hobetuz klima-larrialdiari aurre egiteko. Parte-hartzearen eta ingurumen-hezkuntzaren bidez, bizimodu jasangarriagoak sortzeko ekintzak bultza daitezke. Adibidez, La Garrigako ISCAT eskolako ikasleek irteerak egiten dituzte basora, bertan natura-ingurunea esploratu eta ulertzeko. Hala, pertsona-harremanetatik abiatuta, haurrentzako ingurune babesleak sustatzen dira. Murtzian, La Arboleda HLHIn, eskolako baratzea dute. Bertan landatzen dituzte urazak, apioak edo azaloreak, baina, bereziki, mundu jasangarriagoa da landatzen dutena.  


Andaluzian, Cuevas del Almanzorako Luis Siret de Cuevas Haur Eskolako ikasleek birziklatzen ikasten dute, edukiontzi bakoitzari dagokion objektua identifikatuz. Gainera, ikastetxe horrek baratze bat du, eta ikasleek lurrarekin, haziekin eta urarekin kontaktuan egoten dira.  

 

Haurren eskubideak sustatzea 

Haurren eskubideak egunerokoan ekintza zehatzen bidez bizi ditugu; baina beti da beharrezkoa eskubide horiek sustatzea eta babestea. Hala, haurrek eta nerabeek funtsezko eginkizuna dute eskubide horien defentsan. Azken batean, beren eskubideak dira. Horretarako, garrantzitsua da eskubideak ezagutzea eta, hala, eskubideak betetzen direla toki zein mundu maila eskatzea. Adibidez, Nuestra Señora de la Esperanza HLHIko (Calasparra, Murtzia) Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek adierazpen bat idatzi dute. Bertan diotenez, «beharrezkoa da haurren eskubideak errespetatzea, guztiok (baita helduak ere) hobeto bizitzeko». Asturiasen, El Texu Haur Hezkuntzako eskolan, ikasleak eta irakasleak pijama jantzita joan ziren eskolara «haurrek familian hazteko duten eskubidea aldarrikatzeko».          


Euskadin, Durangoko Maristak eskolan, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna baliatu dute haurren eskubideak sustatzeko. Horretarako, «haurren eskubideen astea» antolatu dute ikastetxean. «Ikasleek jolastokian idatzi eta itsatsi dituzte haurrek bakean bizitzeko duten eskubidearekiko konpromisoa, eta horren aldeko adierazpena irakurri da».  

 

Parte-hartzerako egiturak 

Parte-hartzearen helburua da jolas egiteko eskubidea sustatzea, adinaren eta garapen-mailaren arabera, baita kulturan, arteetan eta ingurumenean parte hartzeko eskubidea ere. Horrela, haurren eskubideetan hezteko erreferente diren ikastetxeetan dauden ikasleek hainbat modutan esku hartzen dute beren ingurunean.  

Adibidez, Madrilgo Cristóbal Colón HLHIko Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Kirola Sustatzeko Udal Eskoletan parte hartzen dute. Bertan kirol-jarduera egonkorra eta etengabea sustatzen da.   


Segovian, txotxongilo eta arte eszenikoen Titirimundi jaialdia ikastetxeetan ere ospatzen da. Horrela, Fray Juan de la Cruz HLHIko antzerki-taldeek Titiricole ekimenean parte hartzen dute.  

Villarrobledoko (Albacete) Barranco Cafetero HLHIn, Chat Corner izeneko gunea dute ikasleek, ikastetxean egiteko jarduerak antolatu eta proposatzeko gunea. Badajozeko Donoso Cortes HLHIn, goi-mailetako ikasleak irteera bat egiterakoan gainerakoei laguntzeko antolatzen dira. Halaber, ikasle-talde bat jolastokian elkarbizitza erraztu eta gatazkak saihesteko antolatzen da

 

Haurrek eta nerabeen parte-hartze batzordea 

Ikasleak ezinbesteko dira ikastetxearen bizitzan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzara arte. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da eskolako erabakietan eta bizitzan ikasleen parte-hartzea sustatzeko guneak eta mekanismoak edukitzea. Adibidez, Gradoko Bernardo Gurdiel HLHIn (Asturias), ikasgela demokratikoen programaren bidez egiten dute; parte-hartzerako mekanismo eta tresna formalak eskaintzen dituzte.  


Haur edota nerabeen parte-hartzerako batzorde bat sortzearen bidez, haurrek parte hartzeko eta ordezkatzeko benetako mekanismoak susta daitezke, elkartrukerako espazioak sortu eta haurren eskubideen bidez ikastetxea hobetzeko.  

 

 

 

 

 

Ezagutu gauza gehiago eskolan parte-hartzeko aukeren inguruan

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Nigatik eta nire lagun guztiengatik!: Haurren eguna ospatzeko gida

Nigatik eta nire lagun guztiengatik!: Haurren eguna ospatzeko gida

Gida jarduera garatzeko "Nigatik eta nire lagun guztiengatik"

Haurren eta herritarren parte-hartzearen gaineko glosarioa

Haurren eta herritarren parte-hartzearen gaineko glosarioa

Parte-hartzeari, demokraziari eta herritartasunari buruz hitz egiteko erabiltzen ditugun hitzak eta haur eta nerabe guz…

Ikastaro gida 2019/20: Hezi hegoak emanez

Ikastaro gida 2019/20: Hezi hegoak emanez

Hainbat ideia ikasle bakoitzak, ikasgelan eta ikastetxean parte-hartzeari esker, bere potentzial maximoa gara dezan 

Conoce lo último en Educación en Derechos

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Una niña sonríe mientras trabaja en un aula de primaria

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Comprender nuestros derechos, entender en qué consisten, cómo funcionan, qué límites tienen y qué responsabilidades con…

UNICEF Educación - Educación en Derechos

Dokumentuaren azala

Haurren babesa eskola ingurunetik

Este documento tiene como finalidad contribuir al desarrollo de las medidas necesarias para la incorporación a los cent…

¿Quieres que tu centro sea una escuela en derechos?

Puedes iniciar el proceso hoy mismo. Envíanos un correo y pídenos información sobre cómo iniciar un proyecto de educación en derechos.

Contacta