Haurren eskubideetan hezteak eskolako giroa hobetzen du 

Ikastetxean giro ona baldin badago, errazagoa izango da Haurren Eskubideen Hitzarmenaren balioak gehitzea, hezkuntza-komunitatea kohesionatuko da eta eskola-antolaketa hobetuko da. 

© UNICEF/UN0344463/Prieto

Haurren eta herritarren eskubideetan hezteak ikasleen ikaskuntza-egoeretan esku hartzea esan nahi du. Hori lortzeko, funtsezkoa da ikasgelako eta hezkuntza-komunitateko giro ona errazteko faktoreak azpimarratzea. Ondorengo lerroetan jakingo dugu nola jorratzen duten eskolako giroa zenbait ikastetxek.  


Haurren Eskubideen Hitzarmena eta, beraz, haurren eta herritarren eskubideetan hezteko ikuspegia ikastetxean txertatzen bada, Hitzarmenaren balioak txertatzen lagunduko da, bai eta eskola-antolaketa hobetzen eta hezkuntza-komunitatea kohesionatzen ere


Horrela, eskolako giroaren bidez, hezitzaileek, familiek eta, oro har, eskola-komunitateak ikasleek beren eskubideak eta erantzukizunak betetzen lagunduko dituzte, haien gaitasunen arabera, eta une oro haurren interesa zainduz. Horrela, berdintasuna, pertsonen duintasunarekiko errespetua, osasuna eta elkarbizitza baketsua sustatzen duen pertsonen arteko harremanetarako giroa lortuko da. 

 

Haurren Eskubideei buruzko autoebaluazioa 

© UNICEF/UN0604943/Cabrera

 

UNICEFen aburuz, eskola-giroa hezkuntza-komunitatea osatzen dutenen arteko harremanak ezartzen du, eta zerikusia du ikastetxeetan gertatzen diren berrikuntza-prozesu eta egiturazko aldaketekin. 

Eskolako giroa hobetzeko asmoz, UNICEFek ikastetxeei proposatzen die haurren eskubideei buruzko autoebaluazio bat egitea, eskubide horiei dagokienez ikastetxea zein egoeratan dagoen ezagutzeko. Autoebaluazio horrek ikastetxean garatzen diren jarduerak, politika eta praktika jasotzen ditu, eta erakundearen indarguneak identifikatu; hala, hobetu eta eraldatzeko prozesua gara daiteke. 

Hezkuntza-komunitate osoak (zuzendaritza, irakasleak, familiak, ikasleak eta administrazio- eta zerbitzu-arloetako langileak) parte har dezake autoebaluazio honetan. Webgune honetan dituzu eskuragarri autoebaluazioa egiteko informazioa eta dokumentuak. 

 

Ekintza-plana 

Autoebaluazioa amaitu, ideiak bateratu eta ikastetxearen hobekuntzak ezartzeko amaierako dokumentua egindakoan, hezkuntza-komunitatearen taldeen proposamenak bilduko dituen ekintza-plana osatzeko unea da. Ekintza-plan hori datozen ikasturteetarako haurren eskubideetan heztea sustatuko duen ekintzak, jarduerak, politika eta praktikak abiarazteko baliatuko dugu. Webgune honetan duzu eskuragarri ekintza-plana egiteko gure proposamena.  

 

Buruko osasuna eta ongizatea  


Ikastetxeek eginkizun garrantzitsua dute ikasleen buruko osasuna garatu eta babesteko; beste erakunde eta eragileek egiten duten lana osagarritzen du. Ildo horretan, UNICEFek dokumentu bat egin du, eta bertan jaso dira haurren eskubideen bidez ikasgelan buruko osasuna lantzeko ideia batzuk. 
 


Aguilar de Campóoko (Palentzia) San Gregorio eskolak «La voz del cole» izeneko irrati-saioa du. Bertan, ikasleei zein hezkuntza-komunitateari eragin eta interesatzen zaizkion gaiak jorratzen dituzte. Horrela, «ikastetxeko errealitatea hobeto ezagutzeko» aukera ematen du, Sandra Ibáñez aurkezlearen eta ikastetxeko irakaslearen hitzetan. 2022ko azaroko lehenengo saioa buruko osasunari buruzkoa izan zen, «ezin gaitu epel utzi», Ibáñezek dioenez. 

 

Familia-eskola harremana 

Eskola-kultura demokratikoaren muin nagusian dago eskola-komunitate osoaren parte-hartze aktiboa. Horretarako, eta hezkuntza-prozesuak eta -emaitzak hobetzeko, lehentasunezkoa da familien eta eskolaren arteko harreman kolaboratiboa lortzea. Ildo horretan, haurren eskubideetan heztea inplementatzen duten ikastetxeek familien esku-hartzea lortzeko ekintzak sustatzen dituzte, eta hainbat mailatako lankidetza bilatzen dute. Hori lortzeko, berebizikoa da familiek ikastetxean gertatzen direnaren berri izatea, eta egunerokoan parte hartzea.

Valladolideko Nuestra Señora de Consolación - Agustinas eskolan haurren eta herritarren eskubideekiko konpromisoa ikastetxeko egunerokoaren parte da eta, gainera, UNICEFekin aritzen dira lankidetzan. Ukrainako gerraren ondotik, ikastetxe erreferente horren hezkuntza-komunitatea Ukrainako haurren alde aritu zen, eta larrialdi horretarako funtsak lortzeko martxa bat antolatu zuen. Ikastetxeko zuzendari Encarna González-Camposek dioenez, «indarkeria ororen aurka gaude. Ez dago hori justifikatzerik. Indarkeriak ez du sekula ezer onik ekarriko».
 

 

Haurren eskubideekiko konpromisoa 


Adibidez, Príncipe de Asturias de Tapia de Casariegoko (Asturias) HLHIn, ikasleek ikasturte osoan zehar lantzen dituzte honako egun hauen inguruko jarduerak: Haurren Nazioarteko Eguna, Indarkeriarik ez eta Bakearen aldeko Eskola Eguna, Liburuaren Eguna edo Emakumearen Nazioarteko Eguna, besteak beste. Halaber, ikastetxearen hainbat programazio didaktikok lantzen dituzte haurren eskubideak.  

 

Ikastetxeak UNICEFen jarduera eta ikerketetan parte hartzea 

Haurren eta herritarren eskubidean heztea sustatzen duten ikastetxeak etengabe daude UNICEFekin harremanetan. Hainbat jarduera, ikerketa eta jardunalditan parte hartzen dute, adibidez, «Impacto de la tecnología en la adolescencia: relaciones, riesgos y oportunidades» ikerketan. Ikasturtean zehar, Haur, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako hamaika irakaslek parte hartu zuten aditu-taldean, ikastetxeetan Garapen Iraunkorrerako Helburuak sustatzea helburu. 

 

Erreferente moduan parte hartu duten ikastetxeen topaketak 

Gaur egun, Espainiako 185 ikastetxe dira haurren eta herritarren eskubideetan hezteko erreferente. Gainera, UNICEF Españak eskubideetan hezteko erreferente izan nahi duten ikastetxeekin topaketak eta kongresuak antolatu ditu. Azkena 2022ko urtarrilean egin zen. Bertan, hirurehun irakasle baino gehiagok parte hartu zuten, eta hamar bat ikastetxeetako esperientziak eta jardunbide egokiak azaldu ziren.  

 

Haurren eskubideak eskolako plangintza-dokumentuetan txertatzea 

Haurren eskubideak eskolako plangintza-dokumentuetan txertatzeak hezkuntza-ikuspegi horretan sakontzea esan nahi du. Adibidez, Santa María de Tuiko "CPR"ren elkarbizitza-planean haurren eskubideak barnebiltzen dira. Dokumentu horretan zehazten da zein antolaketa eta funtzionamendu duen ikastetxeak elkarbizitzari dagokionez, eta ikastetxean hartu beharreko ildo nagusiak ezartzen dira. 


Ikastetxeetan elkarbizitzarako plan bat osatzeko, hezkuntza-komunitateko sektore guztien hausnarketa-prozesu demokratikoa behar da, prebentziorako eta esku hartzeko estrategiak ezarriz, eskolako elkarbizitza eta giroa hobetzen laguntzeko. Adibidez, Leganeseko Federico García Lorca HLHIn, elkarbizitzarako planak ezartzen duenez, ikaslearen jokabide-arauen baitan, honako hau jaso dute: «bizi-jarrera izango dira giza eskubideen eta haurren eskubideen defentsa, bakea, askatasuna, tolerantzia, elkartasuna, errespetua eta ingurumena zaintzea».

 

Familientzako orientabideak

© UNICEF/UN0539963/Pancic

Familia asko laguntza eta aholkuak behar dituzte haurrak eta nerabeak hezteko, hala haurren eskubideak ziurtatzeko, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak dioenaren arabera. Ikastetxe batzuek, bereziki Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoek, gidak eta orientabideak eskaintzen dizkiete familiei, haurren menua osatzen laguntzeko edo zorriak nola kontrolatu behar diren

 

Conoce lo último en Educación en Derechos

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Una niña sonríe mientras trabaja en un aula de primaria

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Comprender nuestros derechos, entender en qué consisten, cómo funcionan, qué límites tienen y qué responsabilidades con…

UNICEF Educación - Educación en Derechos

Dokumentuaren azala

Haurren babesa eskola ingurunetik

Este documento tiene como finalidad contribuir al desarrollo de las medidas necesarias para la incorporación a los cent…

¿Quieres que tu centro sea una escuela en derechos?

Puedes iniciar el proceso hoy mismo. Envíanos un correo y pídenos información sobre cómo iniciar un proyecto de educación en derechos.

Contacta