Ikastetxea espazio babeslea da

Haurrak babesteko hezkuntza-inguruneak ziurtatzeko ikastetxeek sustatzen dituzten hainbat neurri eta jarduera datoz jarraian xehatuta.  

© UNICEF/UN0574899/Mahari

 

Ikastetxea da haur eta nerabeen testuinguru sozializatzaileetako bat. Bertan ikasi, elkarrekin bizi eta haurrak babesten dira. Ikastetxean ingurune babeslea eraikitzea hezkuntza-komunitate osoaren zeregina da, haurrei beren eskubideen inguruan irakatsi eta beren burua babesteko tresnak emateko; hala, harreman interpertsonalen giro segurua sortu eta arrisku-egoerak identifikatuko dira. 
 
Horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza-profesionalek haur eta nerabeentzako zaurgarritasun- edo arrisku-egoeretan nola jokatu eta saihesten jakitea. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena aplikatzean da, hori baita haurren ongizateari, ikastetxearen behar bezalako funtzionamenduari eta haurren garapen eta babesean haurren parte-hartzeari laguntzen dien tresna bat.  

 

Arrisku-analisia 

Eskubideetan heztearen bidez, haurrek eta hezkuntza-komunitate osoak ezagutuko ditu haren inguruneko arriskuak, eta edozein arrisku edo mehatxuren aurrean babesteko neurriak garatzea sustatuko da. 


Ildo horretatik, berebizikoa da ikastetxeak arrisku-analisia egitea, ikastetxeko babesaz eta ongizateaz arduratzen den pertsonak egindakoa. Arrisku-analisi horren bidez, hainbat arrisku-maila har daitezke kontuan, eta hainbat mailatako espezializazio- eta dedikazio-sarea ezarriko da. Analisia egitean, hainbat egoera eta testuinguru hartuko dira kontuan. Egoera horietako batzuk haurrak eskolan babesteko dokumentu honetan zehazten dira.  
 

 


Zalantzarik gabe, ikastetxeko haurren ongizatea eta babesa koordinatzen duenak funtsezko eginkizuna du haur eta nerabeen ingurune babesleak eraikitzen; ikasleen ikaskuntza eta ongizate fisiko eta psikologikoa errazten ditu, eta arrisku- edo mehatxu-egoeretan esku hartzen du. haren zeregin nagusien artean dago arrisku-faktoreak saihestea, tratu onean heztea eta pertsonen arteko harremanetarako ohitura osasuntsuak (lehen mailako prebentzioa) sortzea, baita gatazken egoera goiztiarrak identifikatu eta kudeatzea, eta bilakaera biolentoa eragoztea (bigarren mailako prebentzioa) ere. Gatazka areagotzen den kasuetan, biktimek jasaten dituzten ondorioak larriagotzea saihesten du (hirugarren mailako prebentzioa). 

 

Ingurune babesleak lortzeko, berebizikoa da hezkuntza-komunitate osoak haurren babesari buruzko prestakuntza eta informazioa jasotzea. Lehen mailako prebentzioa, hau da, arriskuak saihestu edo murriztea, funtsezkoa da ingurune babesleak lortzeko; hala, ikastetxeko ongizateko eta babeseko koordinatzaileak, zuzendaritzarekin eta ikastetxeko beste teknikariekin batera, informazioa eta prestakuntza eman behar ditu. Horretarako, jardunaldiak, hitzaldiak edo informazio-saioak antola daitezke, talde bakoitzaren arabera eta aurrez prestatutako arrisku-analisiaren arabera.   

UNICEFek, UNEDekin lankidetzen, ikasturte hasierarako espezializazio-ikastaro bat antolatzen du, ikastetxeko ongizate eta babeseko arduradunaren inguruan. Ikastaroaren helburua da irakasleentzako ezagutza eskaintzea, ikastetxe-arloan haurren kontrako indarkeria prebenitzeko jarduerak garatzeko, Haurrak Babesteko Legearen baitan.

 

Babesteko protokoloak 

Haurren eskubideetan hezteak araudi-, antolaketa- eta hezkuntza-neurriak hartzea sustatzen du haurrak tratu txarren, jazarpenaren eta abusuaren eta sexu-erasoen aurrean babestea bermatzeko. Horretarako, beharrezkoa da hezkuntza-komunitate osoak ezagutzea zeintzuk diren babesteko protokolo eta mekanismoak. 


Eskola-jazarpena prebenitzea 

Hiru nerabetatik batek eskola-jazarpena jasan lezake, UNICEFen ikerketa berri baten arabera. Premiazkoa da biktimak babestea, eta egoera horiek ez gertatzeko neurriak hartzea. Ildo horretan, Cartagenako (Murtzia) Luis Calandre HLHIk proiektu interesgarri bat jarri du abian: eskola-jazarpenaren aurkako esaldiak jarri dituzte ikastetxean barna, ikasleek berek idatzitako esaldiekin. Bainugela, pasillo, ikasgela eta sarreretako hormetan daude esaldiok.  

 

Gorroto- eta diskriminazio-adierazpenak prebenitzea 

Haurren eta herritarren eskubideetan oinarritutako hezkuntzako zutabeetako bat da arraza, kultura, jatorri, hizkuntza, sexu edo bestelako arrazoigatiko diskriminazio mota ororen aurrean babesa bermatzea.

Iruña Okako Colegio Apostólico San José-n, DBHko 2. mailako ikasleek «Camino al Bien-Estar» izeneko proiektua abiarazi dute. Proiektuaren arabera, hainbat emozio indartu eta xenofobia, arrazismoa, sexismoa eta homofobia bezalako gaiak jorratzen dira, besteak beste. Hirugarren ebaluazioaren amaieran, gorroto- edo diskriminazio-adierazpenak prebenitzeari buruzko abesti bat egin behar dute ikasleek. 
 

Lehen Hezkuntzako gero eta ikastetxe gehiagok eskatzen dute Polizia Nazionalaren Parte-hartze Unitatearen bisita, «El Club de los secretos» jarduera egiteko. Proiektu hori UNICEFen eta Polizia Nazionalaren ekimena da, hezkuntza-eremuan haurren ingurune babesleak sustatzeko. Colegio Cooperativa Alcazar de Segoviak 2022ko maiatzean egin zuen jarduera, eta honako argazki hau bidali ziguten. 

Colegio Cooperativa Alcazar de Segovia

 


Ingurune babesleak eraikitzeko jarduera hezigarriak 

Haurrentzako ingurune babesleak eraikitzeko asmoz, haurren eta herritarren eskubideetan heztea sustatzen duten ikastetxeek prebenitzeko hainbat jarduera hezigarri antolatzen dituzte, hezkuntza-talde eta -etaparen arabera.  

 

Elikadura osasuntsua 

Horrela, adibidez, Tierzeko la Cantera Haur Eskolan, curriculum-proiektuaren baitan, berariaz aipatzen da elikadura, haurrak psikofisikoki garatzeko duen garrantziagatik. Aragoiko eskola horretan ohitura osasuntsuak sustatzen dira, hainbat bidetan: familiei elikadurari buruzko prestakuntza ematea, adin txikietatik aurrera elikagaiak dastatu eta manipulatzearen garrantzia edo eskolan menu osasuntsu eta orekatuak prestatzea.   

 

Tabakismoa, alkoholaren kontsumoa eta drogazaletasuna prebenitzea 

Adikzioak prebenitzeak tutoretza-lana egiteko esku-hartze espezifikoak diseinatzea dakar. Horrela, eskola-komunitatean osasuna zaintzeko eta substantzia kaltegarriak errefusatzeko jarduerak adieraziko dira. Ildo horretatik, ikastetxe askok jasotzen dituzte gaiari buruzko hitzaldi eta prestakuntza-saioak. Centro Cultural Vallisoletano-n, adibidez, prestakuntza hori jasotzen dute DBHko 3. mailako ikasleek, Biologia eta Geologia ikasgaian, gaiaren programazioaren baitan. 

 


Haurren eskubide digitalei buruz heztea 

Internet segurtasunez erabiltzeko, berau erabiltzen ikasi, trebetasunak garatu eta jarrera etiko bat bereganatu behar da. Horrela, eremu digitalean aritzen ikasiko dute haur eta nerabeek, beren bizitzako beste eremuetan ikasten duten bezala. «Impacto de la tecnología en la adolescencia: relaciones, riesgos y oportunidades» txostenaren analisiak nerabeek teknologia nola erabiltzen duten adierazten digu. 

 
LOMLOEk ezartzen duenaren arabera, beharrezkoa da ikastetxeek plan digital bat izatea: «hezkuntza-administrazioek baldintzak ezarriko dituzte, IKTak behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen arrisku-egoerak ikastetxean saihesteko, eta arreta berezia eskainiko zaie sareko indarkeria-egoerei. Teknologien erabileran konfiantza eta segurtasuna sustatuko dira, eta arreta berezia eskainiko zaio genero-estereotipoak desagerrarazteari, gaitasun digitalak berdintasun-baldintzetan bereganatzea oztopatzen baitute».


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Kanarietako eta Gaztela-Mantxako Hezkuntza Sailek ikastetxearen plan digitala osatzeko gidak egin dituzte. Haurren eskubideak espresuki txertatu behar dira ikastetxeetako plan digitaletan

Villaverdeko (Madril) Cristóbal Colón HLHIn badakite zien arrisku eta aukera eskaintzen dituen teknologiak eta, hori dela eta, haurren eskubide digitalekin lotutako hainbat jarduera egiten dituzte. Adibidez, «Controla tu red - Prevención del uso del móvil» izeneko proiektua. Proiektu hezigarri horren bidez, ikasleek IKTak kontrolpean eta segurtasunez erabiltzeko ohitura egokiak eta osasuntsuak bereganatzeko kontzientziatu nahi da. Gainera, teknologiaren arriskuak prebenitzeko informazioa eta baliabideak eskaintzen zaizkie familiei eta irakasleei. Horrekin batera, gurasoen IKT eskola sustatzen da, eta hainbat jarduera antolatzen dituzte. 

 

Bide-hezkuntza 

Educación Vial

Bide-hezkuntzako jarduerak sustatzea funtsezkoa da udalerriko joan-etorrietan istripuak saihesteko eta adi mugitzen ikasteko. Ildo horretan, ikastetxeek hainbat eta hainbat jarduera antolatzen dituzte, ikasleen bide-hezkuntza indartzeko. Adibidez, Las Gaunas HLHIko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Logroñoko Udalaren Trafikoko Haur Parkea programan parte hartzen du. Colegio Berrio Otxoako Lehen Hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako eskolak egiten ditu, Bilboko itsasadarraz gozatzen duen bitartean.  


Mairena de Aljarafeko (Sevilla) Malala HLHIko ikasleek bide-hezkuntzako kanpaina bat egin dute eta, gainera, ikastetxean eta inguruneetan bide-segurtasunerako kartelak ipini dituzte.  

CEIP Malala

 

Hezkuntza afektibo-sexuala 

Hezkuntza afektibo-sexuala funtsezkoa da ikasleek ezagut ditzaten abusuaren eta sexu-erasoen arriskuak eta gara ditzaten horien aurrean babesteko gaitasunak. Malagako Travesuras Haur Hezkuntzako Zentroak garrantzi handia ematen die halako jarduerei, eta egunero lantze dituzten hezkuntza emozionala eta autoestimua. 

 

Sarbidea kontrolatzeko politikak 

Larrialdi-planak funtsezkoak dira ikastetxean gerta daitezkeen ezohiko egoerak kudeatzeko. Horren adibidez dira COVID-19 pandemia edo La Palmako sumendiaren erupzioa. Adibidez, Villarrobledoko (Albacete) Barranco Cafetero HLHIk COVID-19aren aurkako kontingentzia-plana egin zuen 2020-2021 ikasturterako. Madrilgo Bosque Encantado Haur Hezkuntzako Eskolak larrialdi- eta ebakuazio-neurrien dokumentua du, baita ikasleak inkorporatzeko protokolo bat ere. 
 

Balear Uharteetan, Es Fameliar Haur Hezkuntzako Eskolak ikastetxera sartzeko kontrol-politikak ezartzen dituen protokoloa du. Salamancako Colegio Marista Champagnat ikastetxeak ikastetxera sartzeko protokoloa du, eta bertan ezartzen dira sartu eta ateratzeko ordutegiak, baita irteera eta sarrerak ere.

 

Conoce lo último en Educación en Derechos

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Una niña sonríe mientras trabaja en un aula de primaria

Haurren eta nerabeen parte hartzea

Comprender nuestros derechos, entender en qué consisten, cómo funcionan, qué límites tienen y qué responsabilidades con…

Haurren eta nerabeen parte hartzea

UNICEF Educación - Educación en Derechos

Dokumentuaren azala

Haurren babesa eskola ingurunetik

Este documento tiene como finalidad contribuir al desarrollo de las medidas necesarias para la incorporación a los cent…

¿Quieres que tu centro sea una escuela en derechos?

Puedes iniciar el proceso hoy mismo. Envíanos un correo y pídenos información sobre cómo iniciar un proyecto de educación en derechos.

Contacta