Haurren Egun Unibertsala: Mugitu zure mundua!

Azaroaren 20an 1989an onartu zen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena ospatzen dugu.
Ordutik aurrera, gizadiak haurren ongizatearen alde aurrerapen handia egin du. Baina, gaur egun,

Mueve tu mundo

planetan leku asko daude oraindik oinarrizko elikadura jasotzea eguneroko erronka izaten jarraitzen duena. Agian mundua mugiaraztea beharrezkoa da. Guztiok lagun dezakegu gure mundua mugiaraziz. Haurren Egun Unibertsala ospatzen den azaroaren 20aren inguruan, ondoko jarduera gauzatzea proposatu nahi dizuegu: zuen ikasleek haurren desnutrizioaren aurkako borrokan laguntzeko asmoz, beraien mundua aldatu ahal ditzaketen gauzen inguruan hausnarketa egin dezatela.
Honetaz gain, proposamenak ekimen sinboliko bat gauzatzea barneratzen du, non parte hartzaile guztiek "mundua mugituko" duten. 

Jarduera abian jartzea


Jardueraren gidan, ekimen hau garatzeko informazio gehiago aurki dezakezu, Egun bat mundua mugitzeko ipuinaz eta moztu daitekeen munduaren irudiaz gain. Material hauek guztiak 2011-2012 ikasturterako prestaturiko Guztiok jan, guztiok ondo jan karpeta osatzen dute. Jarduera hau Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan gauzatzeko egokia da eta talde txikietan zein ikastetxe osoak parte hartzen duen ospakizun handi batean garaitu daiteke.

 

Partekatu!

Jardueraren garapena ezagutzera emateko argazkiak egin eta egun honetako esperientziak blog-aren bitartez konta iezazkiguzu. Mugitu zure mundua!

 

Mueve tu mundo

_________________________________________ Argazkia: CC (By) SoulFireProject en Flickr

 

Blog-ean parte har ezazu!

Gauza desberdinak gertatzen dira astero sareratuak dauden ikastetxeetan eta hau da hori guztia partekatzeko toki aproposa. Garapenerako Hezkuntzaren inguruan nobedade guztiak hemen aurki ditzakezu ere. Zure ikastetxeak antolatzen dituen ekimenekin parte har ezazu!

Zure esperientziak partekatu