Haurren pobrezia hauteskunde-programetan

Gabriel González-Bueno Uribe-k idatzia, UNICEF Espainia-ko Haurrei buruzko Politiken Arduraduna

Haurren pobreziaren aurkako Plan Nazionala diseinatu eta abian jartzea izan da UNICEF Espainia-k alderdi politikoei egindako proposamen nagusia, beren hauteskunde-programetan txerta zezaten.

Hauteskunde aurreko une hauetan, datorren legealdiko Parlamentuan parte hartzeko aukerak dituzten alderdi gehienek proposamen hori jaso dutela ikusteaz pozik gaude.

Alderdi Popularrak bere programan txertatu du “haurren gizarteratzearen aldeko lehentasunezko jarduerak identifikatuko dituen haurren pobreziaren aurka borrokatzeko plan nazionala".

Espainiako Langile Alderdi Sozialistarenproposamenak “Nazio Batuen proposamenei jarraiki, Haurren pobrezia eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Plana” egiteko konpromisoa biltzen du, “eta Herri Administrazioen arteko ekintza koordinatuak, osagarriak eta eraginkorrak ezarriko ditu”.

Ezker Batuak bere programan jaso du "familiei eta haurrei zuzendutako gastu publikoaren portzentajea igotzea, gutxienez, Europako % 2,3 batez bestekora iristeko” eta “Haurren pobreziaren aurkako eta haurren ongizatearen aldeko ekintza-plana onartzeko” proposamena.

Convergencia i Unió alderdiak ere “Haurren pobreziaren aurkako Estatu Plana sortu eta inplementatzea” sustatuko du, “2010eko Haurren Eskubideen Batzordearen gomendioei jarraiki”.

Esquerra Republicana de Catalunya etaIniciativa per Catalunya Verds alderdiek ere beren programetan bildu dute proposamena.

UNICEF Espainia-k alderdi politikoei eskertzen die proposamenak jasotako babesa, baita haurren eskubideak defendatzen dituzten elkarteen ahotsa entzuteko agertu dute prestutasuna ere.

Azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren, Haurren Eskubideen Egun Unibertsalaren ondoren, hasiko den legealdi berriak, haurren pobreziaren aurkako borrokan era eraginkorrean lanean jarraitzeko atea irekitzen digu, bai Espainian baita atzerrian ere.