Gabonak UNICEFekin: bizitzaz beteriko opariak

UNICEFen txartel eta opari sortari esker, zure familia eta lagunei zoriontasuna eskaintzeaz gain, mundu osoko milaka haurren bizitza aldatzeko laguntzen ari zara.

Salmentei esker eskuratzen diren irabaziekin 150 herrialdetan gauzatzen diren garapenerako programak finantzatuko ditugu, eta horiei esker haurren eskubideak berma daitezke: biziraupena, hezkuntza, abusuen eta GIB/HIESaren aurkako babesa, etab.

Gainera, UNICEFen elkartasunezko txartel eta opariak erostea errazagoa da orain UNICEFen online bidezko dendari esker. UNICEF Espainiaren dendan opari original, kulturaniztun, hezigarri eta dibertigarrien katalogo osoa kontsultatu eta deskarga dezakezu. Horrez gain, txartel sorta zabalaren artean hautatu ahalko duzu. Opari horiek mota guztietako ospakizunetan erabil ditzakezu (urteurrenak, urtebetetze edo jaiotzeak) edo senitarteko eta lagunei Opari Urdin bat eman diezaiekezu. 

Parte hartzeko Opari Urdinaren modalitate berriak hainbat aukera ematen dizkizu: UNICEFek lan egiten duen herrialdeetako programetan txertoak, ikastetxeko materiala edo medikamentuak bezalako benetako hornidurak lortzea. Adibidez, zuk txerto bat erosten baduzu, haur batek eskuratuko du UNICEFen bitartez.

Gainera, Opari Urdinak elkartasuna zure senitarteko edo lagunen artean partekatzeko aukera ematen dizu. Txartel bat bidal diezaiekezu (postaz edo Internet bidez) eta erostea erabaki zenuen produktua helarazi.

Bisita ezazu orain http://tienda.unicef.es webgunea eta ikus itzazu Gabonak zoriontzeko eta UNICEFi laguntzeko modu guztiak.