David Bisbal, UNICEF Espainia-ren Laguna

Abeslariak UNICEF Venezuela-k gauzatzen duen lana ezagutu du, bertan bisitatu baitzuen Abreu maisuak sortutako Simon Bolivar Musika Fundazioa. Bertan erakundeak babesten duen Nerabeen Indarkeria Prebenitzeko eta Garapenerako Komunitate Ekimenarekin konpromisoa duten aliatuekin elkartu zen.

UNICEF Venezuela-ko Enbaxadore den Simon Bolivar Musika Fundazioak egin zion harrera Bisbal-i bere egoitzan. Bertan, abeslariak ordu batzuez egon zen herri-administrazioekin, gizarte-erakundeekin, haur eta nerabeekin. Horiek guztiekNerabeen Indarkeria Prebenitzeko eta Garapenerako ekimenean hartzen dute parte.David Bisbal-ek UNICEF eta bere aliatuek bazterketa maila handia dagoen auzoetan haurrenganako tratu ona izateko eskubidea eta nerabeen garapena sustatzeko egiten duten lana ezagutu ahal izan zuen. Lan hori kirol, hezkuntza, arte, aisialdi eta enplegurako prestakuntzaren bitartez egiten dute.

Missing fitxategia.

“Ezinbestekoa iruditzen zait nerabeei egoera zailak gainditzen eta norberaren onena lortzen laguntzen lan egitea”, adierazi zuen abeslariak. 

José Paulo de Araújo UNICEF Venezuela-ko Ordezkariaren hitzetan: “Maiz, bazterketa maila handiko auzoetako nerabeek arazo askori egin behar diote aurre. Horren ondorioz, garatu eta aurrera egiteko aukerak mugatzen zaizkie eta indarkeriaren gurpil zoroan harrapatuta gelditzen dira. Indarkeriarik gabeko ingurune batean garatzeko eskubidea bermatzen lagunduko duten baldintzak sortzea guztion erantzukizuna da, eta horixe da UNICEFen lanaren oinarria".

UNICEFek, bertako ahaleginei laguntzen die haur eta nerabeen aurkako indarkeria mota oro prebenitu eta errotik kentzeko, eta familia, ikastetxe eta komunitate babes-inguruneak eraikitzen ditu. 

Komunitate-ekimen honetako protagonistekin hainbat orduz solas egin ostean, Bisbal-ek adierazi zuenez, “nerabezaroa berebiziko fasea da gizakiaren bizitzan, agian garai sortzaileena ere bada. Nerabe guztiak aldaketa sozialerako eragileak dira. Hala ere, askotan arazo-iturri bezala ikusten ditugu eta ez konponbidearen zati gisa". “Musikaria izanda, harrituta nago Orkestra Sistemak gazteei beren talentua garatzeko ematen dien aukeragatik”, gaineratu zuen.