Busan: garapenerako lankidetzaren ikuspegi berria

Isabel Tamarit, UNICEF Espainia-ko Milurteko Helburuen Jarraipenerako Teknikaria.

Pasa den abenduaren 1ean amaitu zen Busan-en (Korean) Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko 4. Foroa. Hiru eguneko topaketan hainbat estatuburu, Nazio Batuen Idazkari Nagusia eta 150 herrialdetako 2.500 ordezkari baino gehiago bildu ziren. Topaketaren helburua, garapenerako laguntzaren eraginkortasuna berrikustea zen.

Busan-en pobreziaren aurkako etagarapen jasangarri eta bidezko hazkuntzaren aldeko borrokan nazioarteko erkidegoak garapenerako lankidetzarekin duen konpromisoaberebiziko elementua dela berretsi zen.

Batez ere, Milurteko Helburuak erdiesteko lortzeke dauden erronka batzuk azpimarratu ziren, baita 2015eko “muga” gainditzen denean aurrera jarraitzeko bidea ere; informazioaren gardentasuna hobetzea (UNICEFek ildo horretan aurrera egiten jarraitu beharko du), emaileen eta hartzaileen arteko kontu-arrazoiak ematea eskatzea edo laguntza garapen bidean dauden herrialdeen lehetasunekin parekatzea dira bide horretako alderdi batzuk.

Foro honen amaierako deklarazioan beste alderdi batzuk ere azpimarratzen dira, hala nola, emakumeen jabekuntza, estatu ahul edo huts egindakoei babesa ematea eta organismo aldeaniztunengarrantzia ("hobeto egiten ari diren" horietan ardaztu eta horien arteko koordinazioa eta kontu-arrazoiak ematea indartzea maila guztietan, eskualde-mailan, maila nazional eta globalean).

emaile berriak sortu dira: Brasil, India eta txina

Hala ere, egoera erabat aldatu da Nazioarteko Lankidetzaren 60 urte hauetan zehar; horren adibide argiak dira Brasil, India eta Txina emaile gisa eratu direla (aldi berean, laguntza jasotzen duten herrialdeak dira), eta sektore pribatua gero eta garrantzitsuagoa dela.

Hori dela eta, Busan-en arrazoibidearen paradigma aldatu da eta orain "garapen eraginkorrari" buruz ere hitz egiten da, eta ez soilik "laguntza eraginkorrari" buruz. Garapen hori hazkuntza ekonomiko inklusibo eta jasangarrian, iruzur eta ustelkeriaren aurkako borrokan eta kide berri horien ekarpenean oinarritu behar da. Hori dela eta, ”garapenerako partenariatu global" berri bat sortzea proposatzen da eta horrek aniztasun hori jaso etaBusan-go akordioak maila politiko eta globaleanezarriko direla bermatu behar du.

Emaitza horrekin pozik agertu behar al gara? Betiko moduan, alde onak eta txarrak ditu. Amaierako agiriko termino askoren arabera, Hegoaldeko emaile berriek ez dute konpromiso horiek betetzeko betebeharrik. Bestalde, oraindik ikusteke dago zein izango den “garapenerako partenariatu global” berri horren helburua eta gaitasuna, eta zein funtzio beteko duen Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD gaztelaniaz) partenariatu berri horretan.

UNICEF eztabaidan buru-belarri egon da eta argi dago Foro honek lan-ildo berriak zabalduko dituela. Ildo horiek sakonagoak eta koordinatuagoak izango dira Nazio Batuetako beste agentziekin, gure planetako haurren alde eta, bereziki, haur kalteberenen alde lan egiten jarraitzeko.