Thailandia: uholdeen biktimentzako higiene, saneamendu eta ur arloko 300.000 artikulu

UNICEF higiene, saneamendu eta ur arloko 300.000 artikulutik gora eskaintzen ari da, baita xaboi-pastillak, ura garbitzeko klorodun tantak, eskuak garbitzeko xaboia eta zabor-poltsak ere, uholdeek kaltetutako familientzat. Helburua, gaixotasun kutsakorrak hedatzea saihestea da.

Artikulu horiek herrialdean bertan eskuratu dira eta kaltetutako familietara iristen ari dira Osasun Publikoaren Ministerioaren bitartez. Organismo honi, atzo bertan, klorodun 27.000 botila eman zitzaizkion; bakoitza 2.000 litro ur garbitzeko erabil daiteke. Gaur bertan, xaboi likidoa duten 7.000 botila eman zaizkio. Datorren astean 200.000 xaboi-pastilla inguru emango dira, baita klorodun 33.000 botila gehiago ere.

1,2 milioi dolar behar dira

UNICEFen kalkuluen arabera, 1,2 milioi dolarbehar dira aurrekontu-beharrei aurre egiteko. Behar horren baitan dago uholdeek kaltetutako haur eta familiei, osasun, haurren babesa, ur-hornidura eta saneamendua, higienearen sustapena eta hezkuntzaren alorretanlarrialdietako laguntza ematea.

“Edozein uholde-kasutan, higienea eta saneamendua beti dira kezka handia”, adierazi du Tomoo Hozumi-k, Thailandia-ko UNICEFeko Ordezkariak. “Orain arte agerraldiak antzeman ez badira ere, uholdeen ondorioz kutsatutako urek gaixotasunak eragin ditzakete. Gaixotasun horien arriskua murrizteko, behar bezalako saneamendua egin eta higieneko ohiturak hobetu (eskuak maiztasunez garbitzea, esaterako) beharko lirateke”.  

”Uholdeetan hil den haur kopurua ere kezkarako arrazoia da”, gaineratu du Hozumi-k. Orain arte, uholdeen ondorioz 533 pertsona hil dira, horietako 77 haurrak ziren. Haur horien gehienak (% 70ak 17 urte baino gutxiago zituen) itota hil ziren.

“Haur batzuen etxebizitzak urez inguratuta daude, ez dute jolas egiteko espaziorik eta uretan jolasten amaitzen dute. Thailandia-ko haur askok igeri egiten ez dakitela kontuan izanda, hori arrisku handia da”.

UNICEFek familiek beren seme-alaben osasuna eta ongizatea babesteko hartu beharreko neurri eta ohitura errazei buruzko informazioa eskaintzen duten liburuxkak banatu ditu.

haurrak babestea, lehentasun nagusia

UNICEFek Haurren Lagun diren Guneak proiektua40 ebakuazio-zentrotan sortzen lagundu du, haurrekjolaserako jarduerak egiteko guneo seguruak eta haurrei laguntza psikosoziala eskaintzeko. Horrez gain, haurren erregistroan prestakuntza eskaini eta zentroetan haurren aurkako jazarpena eta esplotazioa ere prebenitzen da.

Probintzia batzuetan ur kantitatea jaisten ari den bitartean, UNICEFek Eskola maleta batean1.000 ikastetxetan banatuko du, uholdeen ondorioz larriki kaltetu direnetan. Eskola maleta batean deituriko kit bakoitzak, gehienez 80 ikaslerentzat ikasi eta irakasteko oinarrizko materiala dakar. Horren helburua da haurrek aldi baterako guneetan ikasten jarraitzea, beren ikastetxeak konpondu eta berreraikitzen diren bitartean.