Somalia: ikasgela masifikatuak eta elikagairik ez

Somalia-ko erdialde eta hegoaldean hobekuntzak eman badira ere, egin berri den inkesta batek aditzera eman du krisi humanitarioak eragindako ehunka mila haurrek ez dutela ikastetxeetan jateko laguntzarik jasotzen.

UNICEFen aliatuek hezkuntza-alorrean ikastetxeen bitartez400.000 haurrei (% 45 neskak eta 1.900 ikastetxetik gora) oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko ahaleginak handitu badituzte ere, inkestaren arabera, Somalia-ko erdialde eta hegoaldeko ikastetxeen %16ek ezin izan du ikasturte berria hasi lekualdatzeak eta segurtasun zein funts ezaren ondorioz.

“Muturreko desnutrizioak eta gaixotasunek, baita gatazkek ere, milaka haurrei ikastetxera bertaratzeko eta bertan kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubideak eragozten dizkiete”, adierazi zuen Sikander Khan-ek, Somalia-ko UNICEFeko Ordezkariak.

“Orain arte jaso dugun laguntza ikaragarriagatik eskerrak eman behar ditugun arren, funts gehiago behar dira ikastetxeetan haurrak bertara erakarri eta ikasgeletan mantentzeko oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko", gehitu du.

lehentasunak: janaria banatzea eta dirua transferitzea

Inkesta egindako ikastetxeetako langileek, beren lehentasunen artean ikastetxeetan janaria banatzea, dirua transferitzea eta etxera eramateko janari-anoak banatzea kokatzen dituzte .Hala ere, ebaluazioaren arabera, ikastetxeen % 13ak baino ez du eskaintzen jateko laguntza motaren bat.

Beste lehentasun bat ikasgelak eraikitzea eta birgaitzea da, baita pizgarri-programa bat abiaraztea ere, irakasleei laguntza emate aldera, ikastetxeetako langileek oso soldata baxuak baitituzte.

Txostenak aditzera ematen duenaren arabera, 93 ikastetxe eta heziketa-eremu lekualdatutako pertsonentzako babesleku gisa erabiltzen ari dira eta, beraz, ez daude eskolak emateko prest; horrek, hezkuntza-sistema ahula kaltetzen du. Somalia-n, 5 eta 17 urte bitarteko 1,8 milioi haurrek ezin dute ikastetxera joan; egoera hori egungo krisia baino lehenago ere gertatzen zen.

Lekualdaturiko pertsonak dauden goseteak jotako guneetan edo hezkuntza-alorrean aliatu gehien dauden guneetan, azken hileotan izen-emateen gorakada antzeman da.

eskolen %97an ez dago xaboirik
  • Missing fitxategia.
    Berriro zabaltzea lortu duten eskoletan, lehorteak eta lekualdaketek irakasleen %13 ingururi bere lanpostuetara itzultzea eragotzi die.
  • Ebaluatu diren eskola gehienek ez dute osasun eta higiene zerbitzuetarako sarbiderik, haurrak beherakoaren zein koleraren agerraldien aurrean arriskuan daudelarik. Eskolen %97an ez dago xaboirik eta eskolen %14ak soilik eskaintzen dute higienearen inguruko informazioa.
  • Eskola gehienetan, ur edangarria 100 metrotara dago, baina haurrek kilometro bat baino gehiago oinez joan behar dute ur iturri bat eskuragarri izateko.

Gaur egun, hezkuntza arloko aliatuek Somaliako erdialde eta hegoaldean programa desberdin ugari jarri dituzte abian, hala nola testu-liburuak, eskolako materialak, irakasleentzako laguntza, eskolen birgaitze eta eraikitzea, edota irakasleen prestaketa eta trebakuntza eskaintzera bideratuak.