Sahel: milioi bat haurren bizitza arriskuan

Sahel-eko eskualdean, apirilean hasten da lehorte sasoia. Urtean behin soilik egiten du euria Sahel-en, Niger, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Txad, Nigeria, Senegal eta Kamerun-en zehar hedatzen den eskualde lehor honetan. Baina iaz ez zuen euri nahikorik egin, eta orain krisia saihestezina da.

10 milioi pertsonek elikadura arloan segurtasun ezari aurre egin behar diote. “2012. urtean desnutrizio akutu larria pairatzen duten milioi bat haur gehiago egongo dela estimatzen dugu”, esan zuen Mendebaldeko eta Erdiko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendaria den David Gressly-k. “Desnutrizioak heriotza sor dezakeela jakitea garrantzitsua da”.

 

OHARTARAZI GAITUEN KRISI BAT

Hondamendi natural asko aurretik abisatu gabe gertatzen dira.Sahel-eko kasua desberdina da.Elikagaien prezioaren igoeraren, uzta txarren eta eskualdean bizitzak duen hauskortasun sakonarenbatuketaren ondorioz garatzen etorri den larrialdia da.

Familiak abereak saltzen ari dira eta horrek, gosete sasoia heltzean kalteberagoak bihurtuko ditu.

Baina aurreikus daitekeen krisi bat, prestaturik egin gaitezkeen krisi bat da. “Apiriletik ekainera, egoera hau benetako krisi bilakatuko da. Egiten ari garena, hau gertatzen denerako prest egotea da”, esan zuen Gressly-k.

UNICEF-ek hiru fasetan lan egiten du

“Funtsean, hiru fasetan lan egiten ari gara”, azaldu zuen Gressly-k. “Erantzun fasea: zortzi herrialdeetan desnutrizioaren gorakadari aurre egiteko larrialdirako erantzuna. Bigarren fasea, aurtendesnutrizio kasuei aurre egiteko herrialde bakoitzean segurtasun sareak sortzea,Niger-en jadanik egin den bezala eta datorren urteetan segurutik ikusiko ditugunak. Azkeneko fasea, arazoaren natura kronikoari aurre egitea, etorkizunean berriro gertatzea saihestuko duten mekanismoak eraikiz eta azpian dauden faktoreei aurre eginez”.

Fase hauen bitartez, UNICEFen ardura nagusia zera izango da: haurrek elikadura jaso dezatela baina krisi honek beraien garapenean eragina izan ez dezan osasun arloko tratamendua eta tratamendu terapeutikoa ere jaso dezatela.