Katalunia Haitirekin

Katalunia Haitirekin

Haiti astindu zuen lurrikaratik urtebete egin dela eta, Kataluniako hamar erakundek indarrak batu dituzte Katalunia Haitirekin: Haiti, mendeak irauten dituen lurrikara ekimenean.

Ekimenaren asmoa daherritarrei informazioa ematea,lurrikararen ondoren, jakinarazteko Haitiko biztanleria zein egoeratan bizi den eta zerlan egiten ari diren Kataluniako erakundeak.

Lurrikararen biktimei ere omenaldia egiten zaie. Horretarako zeinbait ekintza egingo dira eta Haitiren iragana, oraina eta etorkizuna aztertuko da.

Erakunde parte hartzaileak

Garapenerako GKEen Federazioa (FCONGD)  Katalunian du buru, eta parte hartzen duten gainontzeko erakundeen entitate bateratzaile lanak egiten ditu.

Parte hartzen duten GKEen artean daude: Acción contra el Hambre, Ayuda en Acción, Asamblea de Cooperación por la Paz, Kataluniako Gurutze Gorria, Farmamundi, Intermón Oxfam, Manos Unidas, Observatorio de la Deuda en la Globalización, Save the Children eta UNICEF.

Haitiren aldeko ekintzak

Antolatu diren jardueren artean azpimarratu behar dira ekimenean parte hartzen duten GKEenargazki eta bideo erakusketa. Bartzelonako Palau Robert-en kokatutako erakusketa joan den urtarrilaren 18an inauguratu zen, eta datorren otsailaren 13 arte bisitatu daiteke.

Gainera, datorren urtarrilaren 30erako bizikleta lasterketa herrikoia eta Paso a paso hacia la paz (Urratsez urrats bakearen alde) antzerki lana antzeztea programatu dira.

 Kanpainaren agenda otsailaren 1ean itxiko da mahai-inguru batekin: Larrialdi egoeraren estaldura informatiboa. Zer irudi eskaini da Haitiko herriaz?, Rita Marzoa, Cataluña Radio Solidaris programaren Zuzendaria eta Aurkezlea moderatzaile lanak egiten. Bertan hartuko dute parte Antonia Paradela-k, lurrikararen ondoren, UNICEF Haitiko Komunikazio Zuzendari izandakoak, eta Eduard Sanjuan-ek, TV3ko zuzendari eta kazetariak.

Katalunia Haitirekin jarduera programa