Istorio esperantzagarri bat Sudanen

Istorio esperantzagarri bat Sudanen

Sudanen egoera humanitarioak konplexua izaten jarraitzen du. Bakerako Akordio Orokorra (CPA) sinatu ondoren, 20 urteko gatazka amaitzea helburu zuena, oraindik ere, herrialdeak erronka handiei egin behar die aurre. Gaur egun Sudan hegoaldea autodeterminazio erreferenduma gauzatzen ari da.

Sudanen haurrek egunero baldintza zailei egin behar diete aurre. 305.000 haur hiltzen dira urtean bost urte bete baino lehen, eta haurren erdiak baino gehiagok, % 40k hazkunde arazoak ditu. Hori gertatzen da 39 milioi biztanleen erdia 18 urtetik beherakoa den herrialde batean, eta 6 milioi 5 urtetik beherakoak.

Hezkuntza da herrialdeak bete beharreko erronketako bat. Eskolara joateko adinean diren haurren % 53 joaten dira soilik eskolara. Gero eta gehiago dira, ordea, beren seme-alabentzat hezkuntzak betetzen duen paperaz ohartzen diren familiak. Baita alabentzat ere, Marken, gure istorioko protagonistaren sei lagunetatik bat.

hezkuntzaren erronka

Eskolak irtenbide bat ematen die gatazkaren biktima diren haurrei, eta Sudan hegoaldean, bakearen ordainsarietako bat bilakatu da. Mark gure protagonista, 19 urtekoa, joaten den eskolan, UNICEFen laguntza jasotzen duen eskolan, lehen aldiz elkarrekin ikasten dute  etnia eta tribu desberdinetako haurrek, hainbat gatazka urteren ondoren.

Mark haur soldadu ohia da. Erresistentzia eta erabakitasun handiko gaztea da, beste gazte asko bezala, gatazka zibilak hondatutako familia batetik datorrena.

Duela zortzi urte, 11 zituenean, Mark bere gurasoengandik bereizi zen, indarkeria agerkariak egon zirenean bizi ziren herrian, Sudango hiriburu den Jartum ondoan. Soldaduek erasotu zutenean herrikoek ura biltzen zuten putzu bat, Mark norabide batean korrika joan zen, eta bere familiako kideek, berriz, bestean.

Missing fitxategia.

Markek, norabiderik gabe, batetik bestera ibiltzen amaitu zuen. Azkenik talde errebelde bati lotu zitzaion, Sudango Gobernuaren tropen kontra borrokatzen zena. Bizirauteko modu bat zen, jateko eta janzteko modua bilatzeko modua. Hiru urte eta gero, eta bere lagunetako zenbaiten ─horiek ere haur soldaduak─ heriotz lazgarriaren lekuko izan ondoren, hegoaldera bidean zihoan itsasontzi batean ihes egin zuen, Nilo ibaian zehar.

Itsasontzia Jubara heldu zen azkenik, Sudan hegoaldeko hiririk handienera, eta handik jaitsi zen. Jakin zuen eskualdeko Gobernua, UNICEFen babesarekin,Eskolara joan programa diseinatzen ari zela, gatazkaren ondorioz, hezkuntzarik jasotzeko aukerarik izan ez zuten haurrek, eskolara joateko aukera izan zezaten. Orain Mark oinarrizko hezkuntzako eskola batera joaten da Juban, UNICEFek eta bere aliatuek eraikitakoa, eta zorionekotzat dauka bere burua.

 Medikuntza ikasi nahi luke edo antzeko lanbide bat, gerra hamarkaden ondoren, bere herrialdearen berreraikuntzan laguntzeko.

 hezkuntzan aurrerapenak eta erronkak 

Aurrerapenak izan arren, Sudan hegoaldeko hezkuntzan erronka handiak daude oraindik ere. Eskualdeko gobernuak ez du lortu oraindik ofizialki eskolako tasak kentzea, eta kuotak oso altuak dira. Familiaren inolako babesik gabe, Markek gauez egiten du lan, edari hotzak saltzen dituzten postu batean, hartara, lehen hezkuntza ordaintzeko. Bigarren hezkuntzan jarraitzeko itxaropena du, eta gero unibertsitatera joatekoa.