Internet-ek haurrenganako abusuak gertatzeko aukerak areagotzen ditu

UNICEFek Seguridad infantil en Internet: retos y estrategias globales txostena argitaratu du. Txostenak sareak haurrentzako izan ditzakeen arriskuak eta erronkak aztertzen ditu. Txostenaren arabera, haurrenganako abusuak irudikatzen dituzten 16.700 webgunetik gora daude eta irudi horien % 73 hamar urtetik beherako haurrenak dira.

UNICEFen Innocenti Ikerketarako Zentroakegindako txostenak dioenez, Internet-ek historiako beste garaiekin alderatuta hezkuntza eta informaziorako aukera gehiago eskaintzen dituen arren, sareak haurrei eragin diezaieketen mehatxuak areagotzen ditu.

internet-ek haurrentzako dituen arriskuak ulertzearen garrantzia

Seguridad infantil en Internet: retos y estrategias globales txostenaren helburua, gazteek Internet-en aurki ditzaketen arriskuak hobe ulertzen laguntzea da eta hainbat mehatxurengandik babesteko neurriak aurkezten ditu: ziberabusua, abusuen irudiak ikusgai egotea, baita groomingbezalako praktikak ere; bertan pertsona batzuk haurrak direla adierazten dute haurren argazki intimoak lortzeko.

“Mundu digitalaren hazkunde azkarrak haurren abusu eta sexu-esplotazioa eragin ez badu ere, sor ditzakeen kalteen tamaina eta irismena areagotu ditu”, adierazi du Gordon Alexander UNICEFen Ikerketarako bulegoko zuzendariak. “Hori onartu eta neurri egokiak hartu behar dugu, haurrek ingurune berria eta teknologiak eskaintzen duen potentzial guztia arakatzeko duten eskubidea errespetatuz”.

Seguridad infantil en Internet: retos y estrategias globales txostenak Internet-ek hezkuntza, sozializazio eta entretenimendurako dituen onurak azpimarratzen ditu, baita haurrek abantaila horiez gozatzeko duten eskubidea ere.

legeak zabaltzearen beharra

Missing fitxategia.
Erresuma Batuko Haurren esplotazioaren aurkako eta online babeserako Zentroarekin (CEOP) lankidetzan egindako ikerketaren arabera, haurrentzat sarea leku seguruagoa bihurtzeko koordinatu beharreko lau alderdi daude:haurrei beren burua babesten erakustea, erasotzen dituztenen zigorgabetasunarekinamaitzea, material kaltegarrira jotzeko aukera murriztea eta biktimen errekuperazioa babestea.

Defentsarako lehen fasea (haurrak indartzea)berebizikoa da arazoa konpontzeko, batez ere, haurrek Internet-i buruz beren gurasoek baino gehiago baitakite, baina aurre egin behar dieten arriskuen inguruan gurasoek duten ikuspegiari dagokionez ezberdina da.

Txostenaren arabera, nazioarteko legeak eta horiek mundu osoan aplikatzea babeserako oinarri garrantzitsuak dira, baina, herrialde askotan legeen aplikazioa oso motela izan da. Legeak onartu diren herrialdeetan, askotan 'haur' edo 'pornografia' terminoak ez daude argi. Aztertutako 196 herrialdeetatik, 45ek baino ez dute haurrenganako abusuen irudien delituei aurre egitekonahikoa legerik.

Erasotzaileen zigorgabetasuna errotik kentzeabeste alderdi garrantzitsua izan behar da, baita erronka zaila ere, delituen mugaz haraindiko izaeraren aurka borrokatzea ez baita erraza.

Txostenaren arabera, legeak erantzunaren zati bat baino ez dira eta guraso, irakasle, gizarte-langile, polizia eta industria dira haurrek beren burua babesteko ahaleginean funtzio garrantzitsua dutenak. 

Industriak ere badu bere garrantzia lan horretan: zerbitzarietatik material desegokia ken dezake eta mingarriak izan daitezkeen irudiak blokeatu edo iragaz ditzaketen haurtzaroaren aldeko hardware eta software-a eskain dezake.

haurrenganako abusuen irudiak

Kalkuluen arabera, 2011ra arte mundu mailako 16.700 webgunek erakusten zituzten haurrenganako abusuei buruzko irudiak. Milioika irudi ziren eta  hamarka milaka haur agertzen ziren. Erakutsitako haurren adina gero eta baxuagoa da, biktimen % 73rek hamar urte baino gutxiago baititu, eta irudiak gero eta grafikoago eta bortitzagoak dira.

Datuek erakusten dute erronkaren garrantzia, baina txostenak argi adierazten du: “ezin dira on line aurki ditzakegun arrisku guztiak ezabatu. Espazio handiegia da, ez du gobernurik, etengabe aldatzen ari da eta publizitate-industria hazten doa; ezinezkoa da haurren eskubideak osotasunean babesteko beharrezkoak diren kontrolak egitea beti. Gehiegi kontrolatzea ere ez da ona, Internet-en funtsa eta onura guztiak suntsituko bailira”.

Kontsulta ezazu txostena (ingelesez)