DODOTek jaioberrien tetanosa deuseztatzeko lana babesten jarraitzen du

DODOTek jaioberrien tetanosa deuseztatzeko lana babesten jarraitzen du

Zoritxarrez, gaur egun, Kenya, Tanzania, Indonesia, Senegal, Pakistan, Sudan, Nigeria edota Yemen bezalako herrialdeetan, hau da, osasun-arretarako sarbidea oso ahula den tokietan, jaioberrien tetanosa heriotza sortzen duen gaixotasuna izaten jarraitzen du.

Osasun arreta urriak eta erditzeetanhigiene ezak, gaixotasun honen transmisioa errazten dute, izan ere, tetanosaren bakteriak zauri ireki bat ikutzen dutenean gertatzen da. Kasu gehienetan, infektatutako haurrek ez dute 4 aste baino gehiago bizirik irauten.

Beste urte betez, UNICEF eta Dodot-ek Espainia eta Portugal-en duten lankidetza akordioa berritu dute;hitzarmen honi esker, haurren eskubideen alde eta bereziki jaioberrien tetanosa deuseztatzeko UNICEFek duen betebeharrean babesa ematen dio Dodot-ek.  

2007. urteaz geroztik, Dodot España eta Dodot Portugal-ek egindako ekarpenari esker, orain arte txertoen 24 milioi dosi lortu izan dira; aliantzan parte hartzen duten beste herrialde batzuetako ekarpenekin batera, 20 herrialde baino gehiagotan tetanosarekin bukatzea lortu da.

Helburua, 2015. urterako gaixotasuna guztiz deuseztatzea da.

UNICEFekin lankidetzan aritzeko, DODOTek bi ekimen jarri ditu martxan:

JUNTOS POR UN NACIMIENTO FELIZ: Espainia-n gertaturiko jaiotza bakoitzagatik, Dodot-ek jaioberrien tetanosaren aurkako 2 txerto dohaintzan ematen ditu.

1 ENVASE = 1 VACUNA: UNICEFn logoa dutenDODOTen pixoihalen edo zapi bustien paketea erosita, txertoaren dosi bati dagokion prezioaren balioa dohaintzan emango du (0,053€), jaioberrien tetanosari aurre egiten laguntzeko.

Horretaz gain, Afrikako Adarreko larrialdian zehar eta 5 urtetik beherako 200 milioi haurrek pairatzen duten desnutrizioa murrizteko helburua duen Egun 1 dohaintzan eman kanpainarekin ere bat egin du DODOTek.