Ana Duato, Haitiren aldeko ahotsa

Ana Duato aktore eta UNICEF Espainiaren Enbaxadoreak atzo aurkeztu zuen Haití, en construcción erreportajea. Dokumentala 2010eko urtarrilean gertatutako lurrikararen ondoren Haiti-ra egindako bi bidaietan grabatu zen. Bertan, hainbat egun igaro zituen bertako familiekin eta ekintza humanitarioko langileekin.

Erreportajea Ganga Producciones-ek ekoiztu du UNICEF eta AECIDentzat eta TVEren babesa jaso du, Casa Américan aurkezteko. Horrez gain, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsalean, La 2 katean eta www.rtve.es webgunean gaueko 23:00etan emango da dokumentala. Nazioarteko katean ere emango da.

Diana Valcarcel-en kronika, UNICEF Espainia-ko Komunikazio-proiektuen koordinatzailea

Haur bat erditzea ez da erraza, ezta dokumental bat erditzea ere. Lanean 17 hilabete igaro ondoren, argitaratu da, azkenean,Haití, en construcción erreportajea. Azken urteotakohondamendi humanitario larrienetako bat pairatu duen herrialdeari eginiko omenaldia da. 

2010eko urtarrilaren 12 haren biharamunean, Haiti-n lurrak dar-dar egin ostean, UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea den Ana Duato-k gure Madrilgo bulegoetara deitu zuen larrituta: “Behar duzuenerako hemen nauzue”. Une horretan jaio zen Haiti-rekin duen harreman estua.

2010eko apirilean ekin genion lanari. Gure ustez, ezinbestekoa zen lehen pertsonan azaltzea,Haiti-n bizi diren 4 milioi haurbaino gehiagori lurrikarak eragindako ondorioak arintzekoUNICEF bertan egiten ari zen lana.  Inork ahaztu ez zezan, egoera azaltzeko, baina, batez ere, Haiti-ko haurren alde egin eta UNICEFi 11 milioi euro eman zioten hainbat eta hainbat espainiarren eskuzabaltasuna eskertzeko.

Maletak egin, kamerak hartu etaPort-au-Prince-n lur hartu genuen. Hiriaren gainetik hegan egin genuen unea izan zen hunkigarriena: milaka eta milaka espazio urak hartuta, hainbat koloretako oihal-etxolak, zuriak, urdinak, laranjak, horietako batzuk plastiko eta makilekin inprobisatuta. Aireportuan, atsekabea, kaosa. Kalean, nahigabea eta bizitza. Bizitza asko, gertatu berri zen hondamendia gertatuta ere.

Ana Duato-k oso topaketa bereziak izan zituen bertako familia, emakume eta haurrekin, guztia edo ia guztia galdu zutenekin: senideak, etxebizitzak, objektu kuttunenak. Adore handiz azaltzen zizkiguten haien istorioak. Eta Anak enpatia handia izan zuen haiekin, entzuteko gaitasun handia, istorio horiek guztiak gordetzeko gaitasuna.

Bitartean, Antonio Cano dokumentalaren zuzendaria, nekagaitz mantentzen zen kameraren atzean. “Ez dut Haiti-k baino plano gehiago duen herrialderik ikusi”.Hainbesteko edertasunez eta, batez ere, gizatasunez jaso dituen plano horiek ikusi ahal izan genituen atzo, Casa De America-n egindako aurrestreinaldian.

Aurkezpenean zehar Ana-k eskainitako hitzak hunkigarriak izan ziren: “istorioa barne-barnetik, haitiarren bihotzetik eta herrialdea berreraikitzeko haiekin batera lanean diharduten profesionalen bihotzetik azaltzen saiatu gara". Gure Enbaxadoreak Haiti-n egunero berreraikitzen eta herrialdearen zein haitiarren garapenerako lanean diharduten pertsona guztientzako eskaini zuen ere bere esker ona, “beren etxeetako ateak ireki zizkidaten, baita lekualdatutako eremuetako dendetakoak ere”.

Baina itzul gaitezen dokumentalaren making-of-era. 2011ko apirilean, lehen bidaia egin eta urtebetera, Haiti-ra itzuli ginen erreportajearen bigarren zatia grabatzera eta UNICEF, AECID, beren aliatu eta haitiarrek egindako lanari esker lortutako aurrerapenak erakustera.

Hondakin gutxiago aurkitu genituen, etxe asko jada berreraikita, aldi baterako ikastetxe berriak, elikagai-zentroak eraikin berrietan (karpen ordez) eta aireportu berritua. Hala ere,700.000 pertsona inguruk lekualdatutako eremuetan bizitzen jarraitzen zuten, haur askok beren gurasoengandik bananduta jarraitzen zuten, zentroetan bizitzen eta langabezia-tasa handiaren ondorioz, haitiar askok zailtasunekin jarraitzen zuten, adibide batzuk aipatzearren.

UNICEFek, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak eta beren aliatuek gogor dihardute lanean osasun, elikadura, hezkuntza, ura eta saneamendu programetan, baita haurtzaroa babesteko programetan ere, Haitiko haurrek orainaldi eta etorkizun duinak izan ditzaten.

Nousseline, Brunia, Jean François, Faradjine, Margaret, Fran, Wesley. Horiek dira dokumentalean agertzen diren hainbat haurren izenak, horiek dira Haiti-ren omenez egindako dokumentalaren protagonistak, eta horiei ere gure eskerrak eman nahi dizkiegu.

Dokumentala Ganga Producciones-ek ekoiztu du UNICEF eta AECIDentzat eta TVEko nazioarterako katean, La 2 katean eta http://www.rtve.es webgunean ikusi ahal izango da datorren igandeanHaurren Egun Unibertsalean, azaroaren 20an, gaueko 23:00etan. Ez ezazue aukera galdu!