Ura: Tanta bakoitza, altxor bat - Ikastetxeentzako erakusketa

Hamar panelez osatutako erakusketa, ikastetxeek urarekin, garapen iraunkorrarekin eta haurren eskubideekin zerikusia duten gaiak lantzeko 
Ura, altxor bat: ikastetxeentzako erakusketa

Erakusketa urtarriletik aurrera egongo da erabilgarri, eta erreferentziako ikastetxeek eta UNICEFen eskola lagunek, #TantakUNICEF kanpainaren esparruan, urarekin, higienearekin eta saneamenduarekin zerikusia duten jarduerak lantzeko eska dezakete.

Zuen ikastetxean nahi al duzue heziketaren ikuspegitik hain garrantzitsua den uraren gaia sakondu? Nahiago al duzue urarekin zerikusia duten hainbat alderdi zientifiko, kultural eta sozial landu ahal izateko jakintza-alor anitzeko ikuspegi bat? Zuen ikasleek ba al dituzte garapen iraunkorrarekin, klimaren krisiarekin eta horiek euren eskubideetan duten eraginarekin erlazionatutako kezkarik? Ez ezazue erakusketa hau galdu! Tantak kanpainako jarduerak lantzeko oinarri gisa eta UNICEF uraren, higienearen eta saneamenduaren arloan mundu osoan egiten ari den lana babesteko erabil dezakezue. Tanta guztiak dira garrantzizkoak!

 

Panel bakoitzak urarekin eta garapen iraunkorrarekin zerikusia duen gai bat lantzen du, eta erakusketaren online bertsioarekin konektatzen den QR kode baten bidez informazioa osa daiteke eta jarduera gehiago landu daitezke (quiz bat, irudi interaktiboak, ipuinak, infografiak…). Online erakusketa hau heziketarako baliabide alternatibo bat ere bada, COVID-19ari aurrea hartzeko ezarritako murrizketen ondorioz, erakusketa fisiko bat antolatu ezin duten ikastetxeentzat.

Erakusketaren alderdi didaktikoei buruzko xehetasun gehiago PDFn jaits daitekeen gida batean dituzue.

UNICEFen eskola lagun eta erreferentziako ikastetxe guztiek, bai eta, eskola lagunak edo erreferentziako ikastetxeak ez izan arren, UNICEFek urarekin, saneamenduarekin eta higienearekin lotuta mundu osoan abian dituen programen alde #TantakUNICEF jarduera bat prestatzen ari direnek.

Webguneko jardueren eta panelen edukia Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da, eta, kasu bakoitzaren arabera, zailtasun-maila ezberdinak ditu. Gure aholkua da irakasleek erakusketako jarduerak eta gida aztertzea, ikastetxe bakoitzeko ikasle talde bakoitzera ongien egokitzen direnak aukeratu ahal izateko.

Bestalde, erakusketa aukera ona izan daiteke adin guztietako ikasleen familiak #TantakUNICEF helburu bateratuaren inguruan mobilizatzeko, eta, gainera, lagungarria izango zaie urarekin eta garapen iraunkorrarekin zerikusia duten gaiak etxean lantzeko.

Guztira 10 panel dira, olan erakoak, eta “X” formako euskarria dute. Olanak kiribildu egiten dira, eta euskarriekin batera gurpildun poltsa batean sartzen dira; poltsak 20 bat kg pisatzen ditu.

Instalatu ondoren, panel bakoitzak 70x180 cm neurtzen ditu, eta leku handi samarra behar da instalazioak segurtasun-distantziak bermatu ahal izan ditzan bisitak dauden bitartean. Beste aukera bat erakusketa zatitzea da, eta ibilbide osoa ikastetxeko leku ezberdinetan sakabanatzea.

Olanak soluzio hidroalkoholiko batez garbitu daitezke, tintak edo materialak kaltetu gabe.

Erakusketa ibiltaria izanik eta ikastetxe batetik bestera ibiliko denez, aurrerapen handiz eskatu behar da (gutxienez 3 aste lehenago). Eskaerei iristen diren ordenari jarraituz erantzungo zaie, eta litekeena da, epeak justu samarrak badira, erakusketa erabilgarri ez egotea. Horri guztiari egoera epidemiologikoaren ondorioz hartu beharreko neurriak gehitu behar zaizkio, eta, gainera, kontuan izan behar da ikastetxe batzuek materialak berrogeialdian jarri beharko dituztela ikusgai jarri aurretik.

Erakusketa eskatzeko, email bat bidal dezakezue [email protected] helbidera, eta honako hau adierazi behar duzue:

  •  Ikastetxearen izena, eta zein herritan dagoen
  •  Erakusketa zertarako erabili nahi den
  •  Proposatzen diren datak

Zuen eskaerari erantzungo diogu eta, proposatutako data libre ez badago, beste aukera batzuk baloratuko ditugu.

Bai, erakusketak ez du ez bidalketa-gasturik ez bestelakorik, baina lehentasuna emango zaie #TantakUNICEF kanpainako jardueren baitan erabiliko duten ikastetxeei.

Idatz iezaguzue [email protected] helbidera, eta atsegin osoz erantzungo dizuegu. Eskerrik asko zuen interesagatik!