Zimbabwe: ura bilatzeko 6 kilometro oinez egitea iragana da

Zimbabwe-ko biztanleen %18ak ez dauka ur edangarrirako sistemarik eskuragarri; eta %56ak ez du saneamendu instalazio egokirik eskuragarri. Hiru urte baino gehiagotan, Shurugwi mehatz-hirian, biztanleei ur edangarriaren hornikuntza bermatzeko arazo larriak egon dira.

Hiriak, erkidegoak behar duen ur kopuruaren erdia baino gutxiago bermatu ahal izan du, urarentzako tratamendu kimikoen ezagatik eta zerbitzuen eskaintzari loturiko diru-sarrerengatik, beste faktore batzuen artean.

Emily Butau-k egunerobidai luze bat egiten du bere familiarentzako ura bilatzen joateko. Bere hiru seme-alabak eskolara bidali ondoren, bere lana hasten zen: “Egunero, erkidegoko beste emakume batzuekin batera ur bila joateko 6 kilometroak egiten genituen”, dio Butau-k.

“Nire senarraren soldata osatzeko lan egiteko denborarik ere ez nuen, eguna familiarentzako ura batzen ematen bainuen”, adierazten du. Gainera, jasotzen zuen ura ez zen beti iturri seguruetakoa etasarritan bere seme-alabek beherakoa izaten zuten.

ur sisteman inbertitzea, haurren osasunean inbertitzea da

Zorionez Butau eta beste biztanle batzuentzat, orain egoera aldatzen doa. 2011. urtean, UNICEFek bere aliatuen laguntzarekin, Shurugwi-n ur hornikuntza sistemaren birgaitzea burutu zuen.

Milioi bat dolar inguruko inbertsioak, ur iturri bitan ur bonba berriak jartzea ahalbidetu du. Diru horrekin, Mhanzi mdaka-ko ur tratamendurako plantan, iragazkiak, hondar filtroak eta produktu kimikoen dosifikaziorako ekipoak berritzea posible izan da. Erkidegora heltzen den ura edangarri bihurtzen duen teknika jartzea ere posible izan da.

Honela, hirian dagoen trataturiko un kopuruak %70ean egin du gora. Butau-k adierazi zuenez, 2011ko abendutik etxeetara heltzen den uraren kalitatean eta kantitatean hobekuntza egon da.

“Lan hidraulikoetan inbertitzearen asmoa, biztanleak 2008 eta 2009an gertatu zen bezala, koleraren eta urarekin lotura duten beste gaixotasun batzuen aurrean babestea da", adierazi zuen UNICEFek Zimbabwe-n duen Ordezkariak, Peter Salama-k.

hobeturiko ur sistemak

Hiru urtetan ur iturri segururik eduki gabe, Shurugwi -ko biztanleek uraren faktura ordaintzeari uko egin zioten. Hobeturiko ur sistema mantendu ahal izateko, Udalak orain fakturen ordainketa bultzatzen du.

Uraren fakturen ordainketa da udalaren diru sarrera nagusia, baina %20a soilik biltzea lortzen dugu", dio hiriko Idazkariak, Solomon Siziba-k. “Biztanleen konfidantza berreskuratzeko lanean dihardugu, gure zerbitzuekiko konfidantza lortzea diru sarrerak izateko eta biztanleei ur edangarriaren horniketarekin jarraitu ahal izateko”.

Egun hauetan, ura garbia ikusten da eta zapore ona dauka”, dio pozik dagoen Butau-k, bere seme-alaben osasurarentzako ura segurua dela jakinik.