Ur eta saneamendu egokiak izatea, funtsezkoa da kolerari aurre egiteko

Ur eta saneamendu egokiak izatea, funtsezkoa da kolerari aurre egiteko

UNICEF eta bere aliatuak erlojuz kontra ari dira lanean ur eta saneamendu azpiegitura egokiak eskaintzeko, herrialdeko hamar departamenduetara hedatu den kolera izurria eteteko funtsezkoak baitira. Sentsibilizaziorako eta ur edangarria, xaboi pastillak eta ura potabilizatzeko tabletak banatzeko kanpainak ezinbestekoak dira, azkar hedatzen ari den gaixotasunari aurre egiteko.

Jacmel-en lekualdatuen kanpamendura iritsi aurretik, Malepa Oliali bere familiarekin bizi zen, bere etxea izandakoaren hondakinetan, portuko hiri polit hartan. Lurrikarak kaltetu aurretik, milaka turista erakartzen zituen lekua.

“Hemen badugu edateko, jatekoa prestatzeko eta garbitzeko ura. Babeslekuak ere eraikitzen ari dira eta senarra eta biok kanpin-denda batean bizi gara seme-alabekin”, esan zuen Malepak. “Beldur handia pasatu dugu kanpamendura iritsi aurretik, baina orain ondo gaude, ezin naiz kexatu”. 

UNICEFek eta bere aliatuek egunean 8,3 milioi litro ur edangarri banatzen dizkiete 680.000 lagun ingururi.  Gaur egun arte, 12.000 babesleku inguru ezarri dira, eta 800.000 lagunenganaino iritsi dira.

Ura eta saneamendua banatzeaz gainera,higiene ohitura egokiei buruzko sentsibilizazio kanpainak ezinbestekoak dira kolerari aurre egiteko.Elizetan, eskoletan eta kaleetan, herrialdeko punta batetik bestera, jendea mezuak entzuten aritu da irratitik eta megafoniatik, kolera izurrite ikaragarritik babesteko moduaz, epe laburrean milaka bizitza eraman baititu.

 Gi gonbidatu bikain

Missing fitxategia.

“Kolera erraz eta azkar hedatzen da, baina oso erraza da prebenitzea eta aurre egitea ere”, azaldu zuen Mark Henderson-ek, UNICEFek Haitin duen Ur eta Saneamendu programako (WASH) koordinatzaileak.

“Zailena da ur eta saneamendu egitura eskasei aurre egitea, lurrikararen aurretik oso eskasak baitziren”, gehitu zuen. “Gure helburua da urrun helduko diren prebentzio neurriak aplikatzea, ur edangarriaren banaketa bermatzeko. Hornigai publikoen klorazioa hori lortzen laguntzen ari zaigu”, adierazi zuen Henderson-ek.

UNICEFek, kolerari aurre egiteko, Haitiko gobernuari egindako babesaren funtsezko elementu bat izan da oinarrizko hornigaien banaketa, kaltetutako komunitateetan bizitzak salbatzeko; adibidez, xaboi pastillak, ura potabilizatzeko tabletak eta higiene kit-ak,gaixotasunaren hedadura murrizteko ezinbestekoak. UNICEFek, era berean, 700 kanpin-denda baino gehiago eman ditu, herrialde osoan Kolera Artatzeko Zentroak ezartzeko.