UNICEFen ekintza Haitin

UNICEFen ekintza Haitin

Haiti astindu zuen lurrikara ikaragarria igaro eta urtebetera, herrialdean bizi diren lau milioi haur baino gehiagok ez dituzte aukera berdinak oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko: ura, higienea, saneamendua, osasun arreta, hezkuntza eta babesa. Gainera, milioi bat lagun baino gehiago adingabekoak dira, horietatik 380.000 haurrak, eta lekualdatuen kanpamenduetan bizi dira.

“Haurrak dira batez ere izugarri jasan dutenak eta jasaten jarraitzen dutenak, 2010ean izandako etengabeko larrialdien ondorioz,eta oraindik ere ezin izan dituzte beren eskubideak guztiz gozatu: biziraupena, osasuna, hezkuntza eta babesa”, adierazi du Haitin UNICEFeko ordezkari denak, Francoise Gruloos-Ackermans-ek.

Haitiarrek eta nazioarteko komunitateak egindako larrialdi eta berreraikuntza ekintzak bikainak izan diren arren, Karibeko herrialdearen berreskurapen prozesua hasi berri da, UNICEFek iragarri berri duen txostenaren arabera: Haitiko neska-mutilak. Urtebete geroago: berreskurapenera bidean egindako ibilbide luzea, 2010eko urtarrilaren 12ko lurrikararen lehen urtebetetzea dela eta.

Haitiarrek eta nazioarteko komunitateak hedatutako larrialdi eta berreraikuntza ekintzak bikainak izan diren arren, Karibeko herrialdearen berreskurapen prozesua hasiberria da, UNICEFek, 2010eko urtarrilaren 12ko lurrikararen lehen urteurrena dela eta, atera berri duen txostenaren arabera.

 “Oraindik ere hutsune handiak daude eta zeregin asko dago, Nazio Batuekin, GKEekin, sektore pribatuarekin, gizarte zibilarekin eta Haitiko Gobernuko aliatuekin batera, haur eta emakumeekin ditugun konpromisoak betetzen ari garela ziurtatzeko. Konpromiso horien artean dago konpontzea lurrikaragatik lekualdatuta dauden pertsonen egoera, eta nekazal eremuetako biztanleen egoera, beren eguneroko beharrak asetzeko borrokatzen direnak”, adierazi du Gruloos-Ackermans-ek.

 

UNICEFen ekintza Haitin

Missing fitxategia.
UNICEF lehen egunetik ari da lanean kaltetuei laguntza emateko eta Haitiren berreraikuntzan laguntzeko, haurrek oinarrizko eskubideak izateko aukera izan dezaten.  

Uretan, higienean eta saneamenduan. Larrialdiaren une gorenean, UNICEF eta bere aliatuek 8,3 milioi litro ur edangarri banatzen zizkieten egunero 680.000 lagun ingururi. Irailean kolera agerraldia izan zenetik, ia 11 tona kloro eta urarentzat 45 milioi tableta potabilizatzaile ari da banatzen,Puerto Principen eta inguruan hiru milioi lagunei ura helduko zaiela bermatzeko. Bestalde, UNICEFek 11.300 babesleku baino gehiago ezarri ditu, 800.000 lagun baino gehiagoren baliagarri.

Hezkuntzan. UNICEFek eta bere aliatuek lagundu dute kanpaina publikoen bitartez, eta dendak eta hezkuntza materialak eskuratuz eta baliabideak eskainiz, 720.000 haur inguru eskolara bueltatu ahal izatea, edo lehen aldiz joan ahal izatea.

Elikaduran. UNICEF elikagai osagarriak banatzen ari da kaltetuenak izan diren haurrentzat eta amentzat. Era berean,elikadurari buruzko orientabidea eta informazioa eman die 102.000 haur eta 49.000 amari baino gehiagori, 107 “haurtzaroaren lagun” kanpin-dendako sarearen bitartez.

Osasunean. Iabi milioi haur txertatu dituzte polio, difteria eta elgorria gaixotasunetatik babesteko, UNICEFek, Osasunerako Munduko Erakundeak (OME) eta bere aliatuek egindako kanpainetan. Gainera, intsektizidaz hornitutako 360.000 eltxo-sare banatu dituzte 163.000 etxe baino gehiagotan.

Haurren babesean. 95.000 haur inguru joaten dira Haurren Gune Lagunetara, aisialdiko jarduerak eta laguntza psikosoziala eskaintzen dituztenak. Bestalde, ia 5.000 haur erregistratzea lortu da, eta beste 1.265 beren familiekin elkartzea. Azkenik, UNICEFek genero indarkeriari eta haurren trafikoari aurre egiteko prebentzio eta erantzun ekintzak abiatu ditu.

 

Ekarpena Espainian

[]

Dohaintza egile publiko eta pribatuek dena eman dute Espainian Haitiren alde. Guztira 98.000 lagunek, enpresa eta beste erakunde pribatu batzuek, aurrezki kutxek eta Administrazio autonomikoek eta tokikoek 11,9 milioi euroko ekarpena egin diote UNICEFen lanari, herriak bizi duen larrialdiaren eraginak arintzeko eta Karibeko herrialdea berreskuratzeko.

98.000 ekarpen pribatuek hamar milioi euro baino gehiago osatu dituzte, eta Administrazio autonomikoen, udalen eta aurrezki kutxen aldetik, UNICEFek 1,8 milioi euro baino gehiago jaso ditu Haitin dituen programetarako.

Ekarpen horiei gehitu behar zaizkieKanpo Lanetarako eta Elkarlanerako Ministerioak UNICEFen programetara bideratutako hamar milioi euroak, Haitin haurrek dituzten beharrak asetzeko eta epe luzerako berreskurapena lantzeko, Haitiko haurrek oinarrizko eskubideak izan ditzaten, biziraupen, osasun, hezkuntza eta babes arloetan.

Paloma Escudero-ren ─UNICEF España-ko Zuzendari Exekutiboa─ artikulua, Haitiren egoerari buruz: Haiti denon gauza da