UNICEFek Hegoaldeko Sudan-era itzulitakoei babesa ematen die

Hegoaldeko Sudan-ek independentzia aldarrikatu eta hiru hiletara, sudandar asko beren etxeetara itzultzen saiatzen ari dira.

Ekainetik hona, ia 20.000 pertsona itzuli diraRenk-era, HegoaldekoSudan-eko mugatik gertu dagoen nekazaritza-herri batera. Gehienek diotenez, Renk-era iritsi baino ezin dute, ez baitute beren azken jomugara heltzeko baliabiderik. Gainera, ia ez dago errepiderik inguruan, lurraldearen zati handiena urak hartuta baitago eurite-garaiaren ondorioz.

Itzulitakoak behin-behineko kanpamentu batean daude, plastikozko estalkien azpian eta ez dute euriarentzat babesik.

gaixotasun eta desnutrizio arriskua

Baldintza horietan, herritarrak (eta batez ere haurrak)gaixotasun eta desnutrizioa jasateko arriskuadute.

Osasuna, elikagaiak eta etxebizitzalortzearekin lotutako arazo asko ditugu”, esan zuen Deng Akuei Kak-ek, Renk konderriko Komisarioak.

UNICEFek lagundutako pediatria-klinika bateko osasun-langileen arabera, klinikara iristen diren bost haurretatik birek desnutrizio larria dute. Horrez gain, 200 haur inguru artatzen dituzte egunean eta gehienek malaria edo arnasketa-infekziozantzuak dituzte.

etorkizun hobe baten bila

UNICEF, beste GKE eta gobernuko aliatuekin ari da lanean haurrenbiziraupena, hezkuntza eta babesean laguntzeko, kanpamentuetan eta itzulitakoen azken helmugetan.

Renk-en, UNICEF desnutrizioa duten haurren tratamendua babesten ari da, elikadura terapeutiko eta bitamina A duten osagarrien bitartez. Kanpamentuan laguntza ere ematen du, edateko ura banatuz eta komunak jarriz.

UNICEFek, gainera, aldi baterako ikastetxeaketa Haurren Lagun diren Guneak proiektuetan laguntzen du. Bertan, haurrek jolas egin eta laguntza psikosoziala jaso dezakete.

Renk-era iristen diren itzulitakoen erritmoa jaitsi egin da azken asteotan, eta bizi-baldintza gogorretan dauden arren, kanpamentuetan bizi direnek Hegoaldeko Sudan-en pozik daudela diote. Hala ere, ahalegin eta baliabide gehiago beharko dira etxean daudela sentiarazteko.