UNICEF: Mali-ko ezegonkortasunak haurren eta beraien amen osasuna arriskuan jartzen ditu

UNICEFek, Mali-ko iparraldean ematen ari den krisi egoerak osasunarengan sortzen dituen kalteez ohartarazi du, immunizazio kanpainengan eta osasun zentroetan eragin handia duelarik, horietako asko erasotuak izan baitira.

Honela, kolera, elgorria eta polioa bezalakogaixotasunak harrapatzeko arriskuak modu beldurgarrian egin du gora eta amen zein haurren heriotzaren igoera sor dezake, UNICEFek Bamako-n duen Osasun arloko Arduraduna den George Fom Ameh-k dioen bezala.

Pasa den astean iparraldean gauzatzea aurreikusita zegoen poliomielitis-aren aurkako kanpaina bertan behera utzi behar izan zuten eta, mugak igarotzen dituzten pertsona ugari daudenez, gaixotasunen hedatzea gertatzea posible da.

Osasun zentro guztien erdia baino gehiagok erasoak jaso dituzte eta osasun arloko langileak %18 eta %27a bitartean murriztu dira, aurreko kopuruarekin alderatuz. Haurdun dauden emakumeek haurdunaldian zein erditzean arreta espezializatua jasotzeko aukerarik ez izateak kezka handia sortzen du, emen eta jaioberrien artean heriotza gertatzeko arriskuak gora egin dezakeelako.

UNICEF kolera kasuen gorakadari aurre egiteko prestatzen ari da

Nicolas Osbert UNICEFek Bamako-n duen Ur, Osasun, Saneamendu eta Higiene arloko arduraduna da eta kolera kasuen gorakada gerta daitekeela dio. Gaixotasun hau endemikoa da herrialdean eta iparraldean erregai eskasiaren ondorioz uraren horniketa bermaturik ez dagoenez, UNICEF kasuen gorakadari aurre egiteko prestatzen ari da.

Mali-n, arrisku guneetan bizi diren500.000 pertsonarentzako koleraren prebentziorako neurriak beharko lirateke. Neurri horien artean, ur-sareetan kloro maila handitzea, erkidegoak prestatzea eta ur, osasun, saneamendu eta higiene arloko kit-ak banatzea barneratzen dira.

UNICEFek, jadanik Gao, Tombuctú, Ségou eta Mopti eskualdeetan10.000 pertsonentzako ur eta saneamendu arloko kit-ak banatu ditu (xaboia eta ur etxean tratatzeko tresneria barneratzen ditu) eta uztailean hasiko den eurite sasoia baino lehen hornigai gehigarriak prestatuko dira.

UNICEF kolerari buruzko prestaketa publikorako kanpaina bat planifikatzen ari da eta arazo larri honi aurre egin ahal izateko behar diren baliabide gehigarriak eskatuko ditu.

Herrialdeko hegoaldean, desnutrizio akutu larria izateko arriskua duten haurren %87a kokatzen da eta UNICEFerabiltzeko prest dagoen elikagai terapeutikoahornitzen ari da. UNICEFek Osasun Ministerioari sendagaiak hornitzeko eta hegoaldeko herriei osasun arreta eskaintzeko asmoz laguntza eskaintzen jarraitzen du.

UNICEFek 33 milioi dolarreko (25,84 milioi euro) deialdia luzatu du datorren sei hilabeteetan Mali-ko larrialdiari aurre egin ahal izateko, eta orain arte kopuru horren erdia soilik jaso du. Gainera, beste 4 milioi dolar (3,3 milioi euro) behar dira kolerari aurre egin ahal izateko.   

kolera 2011. urtean

2011. urtean, 55 pertsona gaixotasun honen ondorioz hil ziren eta 1.300 kasu gertatu ziren bost eskualdetan: Gao eta Tombuctú, iparraldean; Ségou eta Mopti erdialdean, eta Kayes mendebaldean. Desberdintasun askorekin, kopururik handiena iparraldean egon zen (1.000 kasu). 2011. urtean, Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikan azken urteetako kolera izurrite handienetakoa gertatu zen, 17 herrialdetan 105.248 kasu egon zirelarik eta 2.898 hildako gertatu zirelarik.