Somalia: haurren bizitza arriskuan

Somalia-ko goseteari emandako erantzun humanitario handiak bizitza asko salbatu ditu orain arte, azterketa berri batek aditzera eman duen moduan.

UNICEF pozik agertu da Somalia-ko hegoaldean gosetea pairatzen duten guneak murriztu baitira, Somalia-ko Nutrizio eta Elikadura Segurtasunaren Azterketarako Unitateak (FSNAU, ingelesezko laburdura) eginiko azken txostenak dioenez.

“Uztailean gosetea aldarrikatu zenetik, mundu osotik emaileek babes sendoa eman digute eta, horri esker, milaka haurren bizitzak salbatu ahal izan ditugu”, adierazi zuen UNICEFek Somalia-n duen Ordezkariak, Sikander Khan-ek.

FSNAUren azken ondorioen arabera, gosete-egoerak Medio Shabelle gunean eta Afgoye eta Muqdisho lekualdatutakoen eremuetan dirau, baina Bay, Bakool eta Lower Shabelle guneetan gosetetik larrialdi-egoerara pasa dira.

Hala ere, desnutrizio-indizeak gose-atalasearen gainetik diraute Somalia-ko hegoaldeko gune gehienetan.Haurren heriotza-tasa ere krisi-mailaren gainetik dago hainbat gunetan. Bestalde, dimentsio handiko gaixotasun-agerraldiak puntu gorenera irits daitezke egungo eurite-garaian zehar, baita ondoren ere.

guztira, lau milioi pertsonak bizirauteko laguntza behar izaten jarraitzen dute

“Ez gaitezen nahastu egungo egoerari dagokionez, haurren bizitzek arrisku handia baitute oraindik. Desnutrizioak, gaixotasun hilgarriak eta gatazkaren gorakadak, oraindik ere, milaka haur bizitza eta heriotzaren arteko mugara daramatza, tregoarik gabe, 2012. urte gehienean zehar”, gehitu zuen Khan-ek.

Emaileek erakutsitako babes eskuzabalari esker, UNICEFek laguntza eskaini ahal izan die haur kalteberenei eta beren familiei. Orain arte, milioi bat pertsonek jaso ahal izan dute elikadura-laguntza, desnutrizio larria zuten135.000 haur barne; 1,2 milioi haurrek elgorriaren aurkako txertoak jaso dituzte; 1,4 milioi pertsonek osasun-instalazioetara jotzeko aukera dute eta 1,8 milioik edateko ura eskuragarri dute.Gainera, UNICEF bere larrialdietarako programa zabaltzeko ari da lanean.

Erantzuna mantendu eta handiagotzeko, UNICEFek 62 milioi dolar behar ditu premiaz (45,67 milioi euro) azaroaren amaierara arte, 2011. urterako identifikatutako behar guztiak artatzeko eta 2012ko hasierara arte elikadura eta osasunaren alorrean lanean jarraitzeko.

Oraindik goseteak dirauen hiru guneetan berauerrotik kentzea bermatzeko eta larrialdi-egoeran dauden guneetan gosetea pairatzeko arriskua murrizteko, UNICEFek300 milioi dolar behar ditu (ia 221 milioi euro) 2012. urtean sektore-anitzeko erantzuna emateko. 

“Gure emaile eta lagunen eskuzabaltasunari deia luzatzen diogu, krisi honetatik ateratzeko Somalia-ko haurrek behar duten babesa mantentzeko. Lanari ekiten jarraitu behar dugu, gure esku dagoen guztia egiten Somalia-ko haurrek bizirautea eta gosetea berriz ez itzultzea bermatzeko", adierazi zuen Khan-ek.