Sahel: kolera agerraldi berriek milaka haurren bizitzak arriskuan jartzen dituzte

UNICEFek gaur zera adierazi du: Sahel-en eurite sasoia hastean, jadanik 60 pertsonen heriotza sortu duen eta 2.800 pertsonarengan eragina izan duen kolera agerraldiak  milaka pertsonen bizitzak arriskuan jarriko ditu, desnutrizioa pairatzen duten haurren bizitzak bereziki.

Aurreko astean, Mali iparraldean bizi izan zen kolera agerraldiak haur biren heriotza eta beste 34 pertsona gaixotzea sortu zituen, herrialdeko Osasun Ministerioaren arabera. Urte honetan zehar, koleraren ondorioz ia 700 pertsona hil dira mendebaldeko eta erdialdekoAfrikan eta 29.000 kasu baino gehiago diagnostikatu dira. Ekainaren erdialdetik, Sahel-en oso hilkorra den eta urak transmititzen duen gaixotasun honen eragina pairatzen duten pertsona kopuruak ikaragarri gora egin du, batez ere Niger ibaiaren inguruak kokatzen diren Niger-eko eskualdeetan; Osasun Ministerioak dioenez, iazko datuekin alderatuz, 2012. urteko lehen sei hilabeteetan gaixo kopurua ia hirukoiztu egin da.Niger-en, aurten 400.000 haur inguruk desnutrizio larriaren aurkako tratamendua beharko dutelaestimatzen da.  

kolera, mehatxua sahel-eko haurrentzat

Kolera etenik gabeko mehatxua da Sahel-en. Iaz, 67.000 kolera kasu baino gehiago diagnostikatu ziren, batez ere Txad Lakuaren arroako herrialdeetan (Txad, Kamerun eta Nigeria), 2.153 heriotza sortuz, batezbesteko %3,2ko heriotza tasarekin. Baina aurten, kolera agerraldiak Niger eta Mali-ko mendebaldean aurkitzen dira gehiago, eta honeneragina asko okertzen da Mali-ko iparraldeko gatazkatik ihes doazen pertsona askoren lekualdatzearen ondorioz, horrela elikadura krisi larriaren eragina pairatzen duten haurren egoera hauskorra kaltetuz. Urte hasieran Kamerun, Niger eta Nigeria-n kolera zenbait kasu agertu ondoren, orain Sahel-eko beste herrialde batzuk dira arrisku larriei aurre egin behar diotenak, eurite sasoia dela eta. "Desnutrizioa, lekualdatzeak eta orain Sahel-eko zenbait eskualdetan gertatzen ari diren euriteek koleraren agerraldia errazteko elementuak dira, bereziki haur txikienengan eragina izaten duelarik",

 adierazi du Manuel Fontaine-k, UNICEFek mendebaldeko eta erdialdeko Afrikarako duen Eskualdeko Bulegoko aldi baterako Zuzendariak. "Gure ahaleginak berehala areagotzen ez baditugu, kolerak heriotza gehiago sortuko ditu Sahel-eko familia kalteberenen artean eta beste gune batzuetara hedatzen jarraituko du, eragin ikaragarria izango duelarik". Bere aldetik, Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikarako UNICEFen Bulegoko Haurren Biziraupenaren eta Garapenaren Arduraduna den Guido Borghese-k, zera azpimarratu zuen: "Kolerak,desnutrizioa kutsaturiko urarekin eta saneamendu zein higiene egoki ezarekin oso harreman hestua duela erakusten digu. Desnutrizio akutu larria gainditu duen bost urtetik beherako haur batek alta jaso eta egunak edota asteak geroago berriro jaso beharko du tratamendua ur kutsatua edan baldin badu". Kolera agerraldiak baino lehen, agerraldian zein ondoren, UNICEFek gobernuekin, tokiko agentzia eta aliatuekin lan egiten du eskualde osoan ura eta saneamendurako sarbidea hobetzeko, familiei gaixotasun honen hedatzea nola prebenitu behar duten irakasteko eta osasun zentroei hornigaiak, teknikak eta esperientzia eskaini ahal izateko. "Kolera kasuen kopuruak gora egin dezala uzten badugu, agerraldia kontrolpean mantentzeko beranduegi izango da", adierazi zuen Borghese-k. "Urte osoan zehar eskuak garbitzea eta ura tratatzeak duen garrantzia azpimarratzen duten kanpainak baita informazio hau zabalduko duten irrati saioak gauzatu behar dira. Neurri erraz hauek heriotza sortzen duen gaixotasun infekzioso honen hedatzea prebenitzeko eta geratzeko eraginkorrak direla erakutsi dute".Urte hasieratik, Sahel-eko bederatzi herrialdetako 94.000 pertsona baino gehiagok beraien etxeetan ura edangarri bihurtzeko hornigaiak eta haurrak osasuntsu mantentzeko prestaketa jaso dituzte. Txad-en adibidez,kolera kasu kopuruak modu ikusgarrian behera egin du urte batean (5.000 kasu baino gehiagotik zerora); honek argi erakusten du guztion arteko lanarekin kolera agerraldiei arrakastaz aurre egin diezakegula. "Ezin da soilik desnutrizioaren aurkako tratamendua eman kolera alde batera utziz'', esan zuen Fontaine-k. "Baina laster funts gehiagorik jasotzen ez badugu, orain arte haurrengan desnutrizioa prebenitzeko eta tratatzeko gauzatu dugun lan guztia galtzeko arriskuan egongo gara". Sahel-eh koleraren hedatzeak dakarren arriskuari aurre egiteko,UNICEF eta bere aliatuak eskualde osoan agerraldi berriak saihesteko premiazko lanak areagotzen ari dira. Fontaine-k zera azpimarratu zuen: Sahel-eko elikadura krisiarekin harremana duten programen finantzaketa funtsezkoa dela, batez ere ur, saneamendu, higiene eta osasun arloko programak, oraindik beharren hiru laurdenak ere ez baitira asetu.
4 milioi haurrek desnutrizio akutua pairatuko dute

Aurten Sahel-eko bederatzi herrialdeetan, 4 milioi haur baino gehiagok desnutrizio akutua pairatuko dutelaestimatzen da, horien artean desnutrizio akutu larriaren ondorioz beraien bizitzak arriskuan egongo diren 1,1 milioi haur inguru. UNICEFek, eskualde honetan bizi diren haur eta emakumeen beharrei erantzun ahal izateko 146 milioi dolar behar ditu premiaz (119 milioi euro). 2012. urtearen hasieratik, bost urtetik beherako 250.000 haur inguruk desnutrizio akutu larriaren ondorioz arreta jaso behar izan zuten Sahel-eko 5.200 osasun zentrotan. Kolerak hiritar pobreenengan du eragin handiena, ur edangarria eta saneamendu egokia eskuragarri ez baitute. Sahel-eko elikadura krisiari aurre egiteko larrialdiko erantzunaren barnean, UNICEFek erabiltzen duen koleraren aurkako estrategia integratuak helburu zehatza du: osasun, ur, saneamendu eta higiene arloan adituak diren aliatuekin batera lan eginez zein Garapenerako Komunikazioaren bitartez prebentziorako zein egoerari aurre egiteko jardueren bitartez koleraren epidemia arriskua murriztea. Koleraren aurkako estrategia integratuaren ildo berdinean, ondoko jarduerak gauzatzen dira: erkidegoetan dauden osasun arloko langileen prestakuntza higienearen zein osasun praktiken hobekuntzaren inguruan, ura kloroarekin zein ura edangarri bihurtzen duten pastillen bitartez nola tratatu behar den hiritarrak sentsibilizatzea, komunikabideetan sentsibilizazio kanpainak abian jartzea, eskoletan saneamendu egokia eta higienerako materiala hornitzea, ur iturriak berreskuratzea eta beherako gaixotasunen aurkako kit-ak banatzea, ahoz berhidratatzeko gatzak eta beste hornigai batzuk (adibidez kanpin-dendak) hornitzea.