Sahel: haurren aurkako indarkeriak gora egiten du Mali-n

UNICEFek Mali-ko iparraldean bizi den egoeraren inguruko kezka sakona adierazi du, bertan lehergailuen ondorioz haurrak erailak edo zaurituak izaten ari direla eta talde armatuek errekrutatzen dituztela begi bistakoa da eta bortxaketak zein sexu-abusuak daudela agertzen duten txostenak ere badaude.

Martxoaren bukaeratik jaso diren ebidentziek ondokoa adierazten dute:

  • Talde armatuek gutxienez 175 haur (12-18 urte bitartekoak) errekrutatu dituzte.
  • Gutxienez 8 neskatila bortxatuak izan dira edo beste sexu-abusu batzuk pairatu dituzte.
  • 14 eta 15 urteko bi haur erailak izan ziren eztanda egin gabeko lehergailuekin harremana duten gertakari desberdinetan, eta beste 18 haurrek mozketak jaso dituzte.

Eskualde guztian eskola gehienak itxi izana kezkatzeko beste arrazoi bat ere bada, oinarrizko hezkuntzan soilik 300.000 haurrengan eragina baitu. Eskolaturik ez dauden haurrek, errekrutatuak izateko eta indarkeria edota esplotazioa pairatzeko arrisku handiagoa dute.

"Datu hauek kezkatzekoak dira, bereziki iparraldeko haurren babesaren testuinguruan ikuspegi partziala soilik erakusten digutelako (bertara joatea mugatuta baitute langile humanitarioek)", adierazi zuen Theophane Nikyema-k, UNICEFek Mali-n duen Ordezkariak. "Iparraldean haurrak indarkeriaren lekuko izaten ari dira edota indarkeriaren biktima bihurtzen ari dira, eta babestu egin behar ditugu".

UNICEFek tokiko aliatuekin lan egiten du gatazkaren eragina pairatzen duten eskualdeetan, hala nola Kidal, Gao eta Tombuctú-n, baita Mopti-ko mugako eskualdean erkidegoek haurrak babesteko dituzten ahalmenak sendotzekoasmoz (familiengandik banaturik dauden haurrak nola identifikatu eta nola eskaini laguntza, haurrentzako dauden arriskuen inguruan gizarte mailan kontzientzia sortzea, talde armatuek errekrutatzeko arriskua barne, eta hezkuntza sustatzea).

Mali-ko iparraldeko istiluakSahel-eko zati handi batean gertatzen ari denelikadura krisi larriarekin batera gertatzen ari dira, gainera uzta artean "gabezia garairik" okerrenean gertatzen direlarik. Mali-n 560.000 haur inguru desnutrizio akutua pairatzeko arriskuan aurkitzen dira aurten, beraien bizitzak salbatu ahal izateko tratamendua behar duten 175.000 eta 220.000 haur barne daudelarik.

Desnutrizioa pairatzen duten haurren gehiengoa herrialdeko hegoaldeko eskualdeetan bizi da, baina iparraldean egun dauden baldintzek familiek oinarrizko osasun arretara, elikadurara eta ur edangarrira duten sarbidea modu larrian murriztu dute.330.000 pertsona baino gehiagok, horietatik bosten bat haurrak izanik, beraien etxeetatik ihes egin dute, Mali-n tokialdaturiko 150.000 pertsona daudelarik eta 180.000 pertsona baino gehiago ondoko herrialdeetan babes bila dagoelarik

unicef-en lanaren emaitzak

UNICEFek osasun, nutrizio, ur, saneamendu eta higiene arloko larrialdiko hornigaiak zein etxean erabiltzeko ardikuluak jadanik banatu ditu Gao, Tombuctú eta Kidal-en lan egiten duten bere aliatuen artean, eta haurrei txertoak, elikadura gehigarriak eta parasitarioen aurkako sendagaiak helarazten zaizkie ahal den neurrian.

Herrialde guztian, 70.000 haur baino gehiago desnutrizio akutuaren aurkako tratamendua jaso dute urte hasieratik eta, azken astean, UNICEFek eta bere aliatuek osasun arloko nazio mailako agintariei sei milioi haurri poliomielitisaren aurkako txertoa, A bitaminadun gehigarriak eta parasitoen aurkako sendagaiak eskaini ahal izateko laguntza ematen ari dira.

Behar den finantzaketa gehigarria larria da, UNICEF Mali-k 2012. urterako eskatu zituen 58 milioi dolarretatik soilik %21a lortu baita, eta haurren babesaren helburuari dagokion %10a soilik jaso baita.