Sahel: gosete sasoia

UNICEF Espainia-ko Prentsa Arduraduna den Dailo Allí-ren Post-a

UNICEFek ezagutzera eman dituen haurren desnutrizio kopuru handiek ohartarazita duela bi egun Txad-era heldu ginenean, inork ezin zuen imajinatu gosearen zenbaterainokoa hain ikaragarria izango zenik Afrikako erdi-erdian kokatzen den basamortu-gune honetan.  

Txad-eko hiriburua den Djamena-ra eraman gintuen hegaldi osoan zehar, nirekin etorri den kazetari taldeak kopuruak arretaz aztertu ditu, geroago ikusiko genuena aurrikusten saiatuz. Estatistika hotzak eta programen deskribapenak beraien idatzien testuinguru bilakatuz. Kronikak norberaren esperientziekin lagun ditzaketen historiak imajinatuz, gure herrialdeko biztanle gehienentzat hain urrutikoa den errealitatearen ulermenean laguntzeko asmoz.

Hegazkina lurrera hurbiltzen zihoan heinean, kalteberenei hitza emateko emozioak gora egiten zuen. Gure begien aurreanbukaerarik gabeko hondarrezko itxasoa zabaltzen da eta Sahara basamortutik datorren haize epelak orrazten dituen dunak agertzen dira.

Lurretik gero eta hurbilago gaude; lainoen artean egoera txarrean dauden eraikinak eta norabide ezagunik gabe dabiltzan milaka pertsonen arrastoak ikus ditzakegu. Honek guztiak bisita ez dela batere erraza izango iragartzen digu. Eta horrela da.

Nazio Batuen arabera, eskualde batean elikadura larrialdia dagodesnutrizio tasa orokorra %15ekoa baino handiagoabada. Hemen datu hori iraunkorra da zenbait hamarkadatan, euri eskasiaren eta ezegonkortasun politikoaren eraginaren ondorioz besteak beste.

zenbait eskualdetan ekoizpenaren %80a galdu da

Baina gaur egun, lehorteak, gogoratzen denuztarik okerrenak, elikagaien prezioen gorakadak eta hornigaien eskasiak,desnutrizioa pairaten duten haurren kopurua %20a baino handiagoa izatea ekarri dute. Eta apiriletik urrira bitartean kopuru honek oraindik ere gora egingo duela estimatzen da, familiek iazko uztatik gorderik zituzten elikagaiak bukatzen ari baitira. Zenbait sorotan aurtengo ekoizpenaren %80a galdu dela kontatzen digute.

Gertatzen ari dena zera da: Txad-eko biztanleek beraien uztan elikagai gutxi batzen dituzte eta eskualdeko azoketan ezin dute produkturik erosi, garraioak prezioak garestitzen baititu; beraien elikadurarako funtsezkoak diren artoaren edo gariaren prezioa bizkoiztu egin da azken hilabeteetan adibidez.

Familia askok ezin dituzte beraien seme-alabak elikatu. Haurrak beti dira kalteberenak. Astero hazten da UNICEFek babesten dituen elikadura zentroetara heltzen diren haurren kopurua eta apiriletik urrira bitartean egoerak okerrera egingo duela uste dute adituek. Denboraldi honi "gosearen sasoia" deitzen diote, azken uztaren bilketa hiru hilabete aurreratu baitzen eta biltegiratuta zeuden arto eta gari kilo gutxiak agortzen ari baitira. 

elikadura zentroak gainezka daude

Eskualdean dauden 400 elikadura zentroak gainezka daude. Kasu onenetan, haurrak garaiz iristen dira eta elikadura terapeutikoari esker sendatzen dira. Elikadura honek, desnutrizio akutu larriak sortzen duengehienezko kalteberatasun egoerari aurre egiteko beharrezkoak diren bitamina eta funtsezko elikagaiak barneratzen ditu.

Bi urte dituen Salemdesnutriziotik ihes egitea lortu duten haur askotariko bat da. Ahul zegoela ikustean, amak zentro batera eraman zuen eta ekintza bizkor hori eguneko berririk onena bilakatu da: Salem eta bere amak ez dute zentroan lo egin behar baina astean behin etorri beharko dute elikadura terapeutikoa jasotzeko eta ohiko azterketa medikoa izateko.

Baina zoritxarrez kasu guztiak ez dira Salem-ena bezalakoak. Sarritan, bisitatu dugun UNICEFek bultzaturiko elikadura zentro batean, hiltzen diren haurren kopurua hirukoiztu egin da. Egoera txarrean heltzen dira, beranduegi, urruti bizi direlako edota beraien senitartekoek tratamendu tradizionalak probatzea nahiago dutelako. Arbasoen errituei uko eginez hori ez egiteaz konbentzitzea erronka handia da. Beste erronka bat gehiago UNICEFen lan taldeentzat.

Informazio gehiagorako: @DailoUNICEF eta @Unicef_es