Sahel: desnutrizioaren aurkako borroka Txad-en

Txad-en 127.000 haur hiltzeko arriskuan daude desnutrizio akutu larriaren ondorioz, Sahel-eko eskualdean bizi den elikadura krisia dela eta.

Desnutrizio larriak harreman zuzena du heriotzarekin. Honek zera esan nahi du: ez badugu ezer egiten, haur hauek hil egingo direla”, baieztatu zuen UNICEFek Txad-en duen Nutrizio arloko arduraduna den Roger Sodjinou-k.
 
Apirilaren hasieran, Txad "garestitze sasoian" sartu zen, elikadura eskasiaren ondorioz haurrek desnutrizioa pairatzeko arrisku larria izaten duten garaia. Egoera hori bizi duten haurrei elikadura gehigarri soila eskaintzeak, desnutrizioa prebenitzea ahalbidetuko zukeen.

haur guztiengana heltzea desnutrizioa saihesteko

UNICEFek Txad-eko Gobernuak desnutrizioaren aurkako borrokan burutzen dituen ahaleginak babesten ditu. Apirilean, 6 eta 23 hilabete bitarteko 200.000 haurri elikagai gehigarria hornitzeko programa bat abian jarri zuen. UNICEFek Txad-en desnutrizioa prebenitzeko gauzatu duen operaziorik handiena da.

Operazio honetan, UNICEFek familien higienerako xaboia ere banatuko du eta haurrentzako A bitaminadun eta parasitoen kontrako sendagaiak hornituko ditu.

UNICEFek Osasun Publikorako Ministerioarekin estuki lan egiten du, osasun arloko langileak prestatzeko asmoz. “Honek desnutrizioa prebenitzen eta murrizten lagunduko digu, egungo tasa oso altua baita”, azaldu zuen Abakar Mallaye-k, osasun arloko langilea eta elikagai gehigarriaren banaketarako lan taldeko nagusia.

Erronka: urrutien dauden guneetara heltzea

Operazio hau benetako erronka logistikoa da UNICEFentzat, urrutien dauden guneetara heltzea bilatzen baitu.

Horretarako, eragin handiena pairatzen duten herriak identifikatu dira; horietako batzuk,banaketa gune hurbilenetik ehunka kilometrotaraaurkitzen dira. “Joan behar dugun herri asko benetan helezinak dira, askotan ibilgailuak hondar artean blokeaturik geratzen dira edota lokatzetan trabaturik", azaldu du Mallaye-k.

[]

UNICEFek, desnutrizio larria duten haurren tratamendurako beharrezkoak diren erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoen, esne terapeutikoaren eta oinarrizko sendagaien horniketa ere bermatzen du.Txad-en eta elikadura krisiareneragina pairatzen duten Sahel-eko herrialde guztietan, kalteberak diren haurrendesnutrizioaren aurkako borroka lehentasunezkoa da gure erakundearentzat.