Pocoyó eta haurren eskubideak

Pocoyó-k eta bere lagunek haurren eskubideak erakusten dizkigute, zortzi bideo dira eta honako gaiak lantzen dituzte: familia, nortasuna, berdintasuna, jolasa, parte-hartzea, hezkuntza eta osasuna.

Berdintasunerako eskubidea: Pocoyó-k, Eli-k eta Alien familiak erakusten digute haur guztiek dutela berdintasunez tratatuak izateko eskubidea, kultura, erlijioa, jatorria, hizkuntza edo sexua delakoa izanika.  

Nortasuna izateko eskubidea: Pocoyó-k, Eli-k eta Pato-k lagun berriak identifikatu eta beren familiekin batzen dituzte. Jaiotzerakoan, haur guztiek dute izena emateko, izena eta nazionalitate bat jartzeko, beren gurasoak ezagutzeko eta gurasoek haiek zaintzeko eskubidea.

Familia edukitzeko eskubidea: Bideo honek gogorarazten digu haur guztiek dutelamaiteko dituzten familia edukitzeko eskubidea, bizitzan orientatuko dituen familia, haiengandik ez banantzeko eskubidea (ez bada haurraren ongizatearentzat beharrezkoa) eta hori lortzeko Estatuaren babesa jasotzeko eskubidea.

Osasunerako eskubidea: Haur guztiek dute zaintza medikoa jasotzeko eskubidea, ohitura osasungarriak, drogarik gabe, garatzeko eskubidea eta kutsadurarik gabeko leku atseginean bizitzeko eskubidea.

Parte-hartzeko eskubidea: Pato-k eta Eli-k iritzi ezberdinak dituzte eta ez dira ados jartzen. Pocoyó-k parte hartzeko eta bestearen iritzia kontuan hartzeko gonbita luzatzen die, haurrek beren iritziak adierazteko eskubidea baitute, baita familiek, hezitzaileek eta agintariek haurren iritzia kontuan izateko eskubidea ere. Horrez gain, eragiten dieten gaiei buruzko behar bezalako informazioa jasotzeko eskubidea dute.

Jolaserako eskubidea: Pocoyó, Eli, Pato eta Pajarito jolasean dabiltza eta jolastea haurren eskubidea dela eta adingabe guztiek jolaserako denbora, lagunak eta espazioa izateko eskubidea dutela erakusten digute.

Hezkuntzarako eskubidea: Haur guztiek dute doako eta kalitatezkohezkuntza jasotzeko eskubidea, eta mundu osoan giza eskubideak betetzeari buruz kezkatuta egongo diren herritarrak bihurtzeko eskubidea.

Babeserako eskubidea: Haur guztiek dute bakean bizitzeko eskubidea, baita edozein eraso edo arriskuren aurrean babestuak izateko eskubidea ere. 

Bideo eta baliabide guztiak Pocoyó-ren webgunean etaSareratu UNICEFekin programaren webgunean aurki ditzakezu.