‘Peluches para la educación’

Zazpi urte igaro dira jada UNICEF, Save the Children eta IKEA Fundazioa Peluches para la Educación ekimenarekin hasi zirela. IKEA dendetan urtarrilaren 5era arte erositako peluxe bakoitzeko, enpresa suediarrak euro 1 emango die UNICEF eta Save the Children erakundeei Afrika, Asia eta Europako haurren hezkuntzaren inguruko proiektuetara bideratzeko.

Hezkuntzak garapen bidean dauden herrialdeetako haurren bizi-baldintzak hobetzen eta pobreziaren gurpil zoroa errotik kentzen laguntzen du. Ildo horretatik, UNICEFen lana haur kalteberenen eskolatzean ardazten da: umezurtzak, hondamendi edo gatazka armatuen ondorioz lekualdaturikoak, landa-eremu edo urruti dauden eremuetako haurrak, baita muturreko pobreziaren ondorioak pairatzen dituzten haurrak ere.

Datorren urtarrilaren 5era arte, dendetan erositako peluxe bakoitzagatik, IKEAk euro bat emango die haurren hezkuntzarako proiektuei. IKEA, Save the Children eta UNICEFek IKEAko peluxeak eta haurrentzako liburuak proposatzen dituzte mundu osoko milioika haurrek kalitatezko hezkuntza izateko aukera izan dezaten.

IKEAko dendek 60 peluxe baino gehiagoko sorta eskaintzen du eta horien prezioa 0,50 eurotik 24,99 eurora bitartekoa da. Peluxearen prezioa edozein delarik ere, IKEAk euro bat emango dio hezkuntzari, eta gauza bera egingo du jatetxean zerbitzatzen den haurrentzako menu bakoitzeko.

haurren hezkuntza babestea

IKEAk urtero UNICEF eta Save the Children erakundeei egiten dien dohaintza hezkuntza babesteko proiektuetarabideratzen da, hala nola, irakasleen prestakuntza, irakaskuntza elebiduna, eskoletan diskriminazioari aurre egitea, haur guztiek eskolara joateko aukera sustatzea eta eskolak eraiki eta mantentze-lanak egitea.

Proiektua hasi zenetik, peluxeen kanpainari esker 35 milioi euro jaso eta 45 herrialdeetan 95 proiektu finantzatu ahal izan dira; 8 milioi haurretik goraizan dira onuradun zuzenak.

Kalkuluen arabera, mundu osoan 67 milioi haurrek ez dute hezkuntza eskuragarri.