Orizonia eta UNICEF Espainiak haurren babesaren aldeko akordioa sinatu dute

ORIZONIA Corporación turismo taldeak, UNICEF Espainiarekin lankidetza akordio bat sinatu du, haurren babesaren eta beraien funtsezko eskubideen sustapenaren alde. Haurren Sexu-esplotazio Komertzialaren aurkako ECPAT Kodearen inplementatzea eta bezeroen artean sentsibilizazioa eta diru-bilketa helburu dituen akordio hau Orizonia taldeko dibisio guztiek izenpetu dute.

Akordio honen bitartez, Orbest airelineako berezoek, Smilo zerbitzuaren hartzaileek, Iberojet, Kirunna, Solplan, VIVA, Condor eta Orizonia Life bidaia-antolatzaileen bezeroek, Viajes Iberia agentziaren eta Luabay Hoteletako bezeroek, beraien bidai edo ostatu erreserban euro bat gehituz parte hartu ahal izango dute UNICEFek haurren babeserako programen alde gauzatuko diren sentsibilizazio eta diru-bilketarako ekimenetan.

Honetaz gain, Orizoniak bere dibisio guztietanECPAT Kodea inplementatzeko konpromisoa hartu du; haurren prostituzioa, haurren pornografia eta helburu sexualerako haurren trafikoarekin bukatzeko lan egiten duten pertsona eta erakundeek jokaera kode honekin bat egin dute.

ECPAT KODEA haurren esplotazio sexualaren aurka borrokatzeko

ECPAT jokaera kodea UNICEFek eta Turismoaren Munduko Erakundeak (TME) bultzatzen dute beste erakunde batzuen artean, eta jadanik 42 herrialdetako 1.000 enpresek sinatu dute.

Kode hau sinatzen duten enpresek, haur eta nerabeen sexu-esplotazio komertzialaren aurkako politika korporatibo etikoa ezartzeko konpromisoa hartzen dute, baita beraien hornitzaileekin sinatzen dituzten kontratuetan jokaera horiek errefusatzen dituztela adierazten duen klausula bat barneratzeko eta turistei informazioa eskaintzeko konpromisoa ere, katalogo, liburuxka, txarteletan jarritako etiketa edota webguneen bitartez zein hegaldietan bideoak jarriz

Orizoniako Giza Baliabideen eta KGE arloko Zuzendari Nagusia den Álvaro Vázquez-ek zera adierazi du: "UNICEF Espainia-rekin sinatu berri dugun akordio honek, gure taldeak, gure tamainako konpainia batek gizartearekiko eduki beharreko konrpomiso handiaren inguruan kontzientzia hartu dugula adierazten du eta gure enpresaren irudia

UNICEFentzat, turismo sektorea lehentasunezkoa da haurren eskubideen alde lan egiten duen herrialde desberdinetan daudelako eta horregatik haurren esplotazioaren aurkako borrokan ezinbesteko aliatuak dira.