Nigeria: anbulatorioko zerbitzuek desnutrizioa pairatzen duten haurren bizitzak salbatzen dituzte

Nigeria-n 220.000 haur baino gehiagok desnutrizio akutu larria pairatzen dutela estimatzen da, beraien bizitzak arriskuan daudelarik.

Egoera honi aurre egiteko, UNICEFek bultzatzen duenDesnutrizio akutuaren Komunitatearen Kudeaketaizeneko osasun arloko estrategia bateratuagauzatzen ari da; honen bitartez, milaka haurrek anbulategietako zentro terapeutikoetan tratamendua jasotzen dute.

Zentro horietan, haurrak pisatzen dira, sendagaiak eta elikadura terapeutikoa hornitzen zaizkie. Gainera,jaso izan ez dituzten txertoak ere ematen zaizkie.

Orain arte, programa honek bost urtetik beherako 16.000 haurri eskaini die tratamendua eta Katsina Estatuan 31.000 haurri tratamendua eskaintzeko asmoa dago. programa eskualderako eredu bilakatu da.

"Bost urtetik beherako haurrak biztanleen %20a osatzen dutela kontuan izanik, mota honetako estrategia bateratuak funtsezkoak dira", adierazi du Ibrahim Lawal Dankaba-k, tokiko gobernuko ordezkariak; bere taldeak UNICEFen laguntzarekin lan egiten du.

saidu-ren istorioa

Zazpi haurretik batek ez ditu bizitzako lehen bost urteak gainditzen Nigerian. Saidu-k 10 hilabete ditu eta desnutrizio larria pairatzen du. Ondorengo zortzi asteetan promagan parte hartuko du eta tokiko erkidegoko osasun arloko langileek, bere amak anbultegiko zentro terapeutikora eramango duela bermatuko dute, ohiko bisitak jarrai ditzan.

UNICEFek proiektu hauen eskala handitzen saiatzen da iparraldean, baina finantzaketa ezak ahalegin hauek mugatzen ditu.

amagandiko edoskitzea sustatzea desnutrizioaren aurka borrokatzeko

Zentro honetan, amei haur baten bizitzako lehen sei hilabeteetan amagandiko edoskitze esklusiboak desnutrizioa prebenitzeko duen garrantziaren inguruko informazioa ematen zaie. Baina tokiko ohiturek, haurrak urarekin ere elikatu behar direla sustatzen dute, nahiz eta ur edangarria eskuragarri izatea oso mugatua dagoen.