Kenya: ama-etxeek haurren eta bere amen bizitzak salbatzen dituzte

Shagaa Issack-ek bere ala Garissa-ko Probintziako Ospitale Nagusian erditu zuen, Kenya-ko iparekialdean, ama-etxean jaso zituen zaintzei esker. Etxe hau ospitaletik 300 metrotara kokatzen da eta bertako arduradunak arreta egokia jaso zezan lagundu egin zion ospitalera.

Isacck-ek arazoak izan zituen erditzeaneta odol-transfusioa egin behar izan zioten egonkortu ahal izateko. Bere haurra zesarea bitartez jaio zen.

Bi egun beranduago, Issack-ek bere alaba besoetan zuen, Mohamed bere senarrak osagileei eskerrak ematen zizkien bitartean egin zituzten ahaleginegatik eta bere emazteaama-etxera bidali izanagatik; bertan ohiko jarraipena jaso zuen eta larrialdiko arreta izan zuen uneoro.

Issack azken hilabetean ama-etxean egon zen, bere senarrak lagunduta: "Aurreko bi erditzeak zailak izan ziren. Hiltzeko zorian egon zen odoljario baten ondorioz", azaldu zuen Mohamed-ek.

"Nire emaztea erditzera ospitalera etorri ez balitz, hiltzeko arriskuan egongo litzateke", adierazi zuen Mohamed-ek.

ama-etxeek amen eta beraien seme-alaben bizitzak salbatzen dituzte

Ama-etxeak arrisku handiko haurdunaldiak dituzten emakumeek etengabeko arreta jaso dezatela etaprobintziako ospitalea eskuragarri izatea (bertan amen eta jaioberrien bizitzak salbatzeko aukerabaitagoelako) ahalbidetzen dute. UNICEFek Garissa-ko ama-etxea babesten du, "arrisku handiko" guneetan bere ahaleginak jartzeko estrategiaren barnean.

Isacck-ek bezala, hamarka familiak ama-etxe hauek erabili dituzte jadanik. 25 urte dituen Hawa Ali Hussein, ama-etxean hiru hilabetez egon zen bere alaba jaio arte. "Gauerdian esnatzen nintzen eta Jainkoari haurra ondo jaiotzea eskatzen nion. Zoriontsu naiz”.

27 urte dituen Dakan Bilow-k ezgaitu utzi duen gaixotasun bat pairatzen du. Osagileek ama-etxean egoteko aholkua eman diote, jarraipena egin ahal izateko. Bertan hiru hilabete egon da eta orain osasuntsu dagoen bere haurrarekin batera etxera doa.

amen eta haurren heriotza murriztea

Iparrekialdeko Osasun Publikoko Zuzendaria den Mohamed Sheikh-en hitzetan, eskualde honek herrialdeko amen heriotza tasarik altuena du, 100.000 jaiotakotatik 488 heriotzako batezbesteko nazionalaren bikoitza baino gehiago. Hori dela eta, ama-etxeak bezalako ekimenek emakumeek osasun zentroetan erditu dezatela sustatzen dute, amen eta haurren heriotza tasaren murrizketa lortzeko aurrerapausu handiabaita.

Azken urteetan, Kenya-n haurren heriotzaren murrizketa garrantzitsua lortu da. Kanya-ko Osasun eta Demografia arloko Inkestaren arabera (2008-2009), bost urtetik beherako haurren heriotza tasa honela murriztu da: 2003. urtean bizirik jaiotako 1.000 haurretaik 115 hil ziren eta 2008-2009. urtean 74 izan ziren.

[]

Haurren biziraupenean lortutako hobekuntza, gobernuak eta bere aliatuek gauzatu dituzten estrategia eta ekimenen bauketaren ondorioa izan da, hala nola: immunizazio kanpinak, haur baten bizitzako lehen sei hilabeteetan bakarrik amagandiko edoskitzea sustatzea, ur edangarria eskuragarriago izatea eta beherakoaren arreta hobea.

"Amen eta haurren heriotza murrizteak osasun sistemetan inbertsio orekatua egon dadila eskatzen du, alde batetik azpiegiturak, osasun arloko langileen prestakuntza jarraia, ekipo eta hornigai egokiak barne, eta beste alde batetik norbanako, familiako eta erkidegoko mailak eskaera sortzea", baieztatu du UNICEFeko Osasun arloko Nagusia den Ketema Bizuneh-ek.