Kantar-ek Bangladesh, Bolivia eta Malawi-ko proiektuak babesten ditu

Kantar ikerketa taldeko erakunde desberdinek (Kantar Media eta TNS), 2011. urtean 44.000 euro baino gehiago eman dituzte UNICEFek Bangladesh, Bolivia eta Malawi-n gauzatzen dituen proiektuen alde.

Abenduaren 22an, Kantar Media-k Madril-en dituen bulegoetan,azkenengo txekea eman zuten, ia 5.000 eurotakoa; diru-ekarpen hau, bertako langile eta lankideek garatu dituzten ekimenen bitartez lortu dute.

Espainia-n Kantar Media konpainiak garatu dituen ekimenak,elkartasunezko gosariak antolatzea (beraiek prestatuak), zozketak antolatzea, eskumuturrekoak saltzea edota taldeko bulegoetan jarri diren Good Tubes-etan txanponak batzea izan dira adibidez. Gainera, urtean zehar egoten diren elkartasunezko lasterketa desberdinetan bertako langileek egindako kilometro bakoitzeko, enpresak UNICEFi euro bateko dohaintza emango dio.

'Brighter Futures' ekimena

Kantar Taldearen eta UNICEFen arteko lankidetzak jadanik 7 urte irauten du. 2005. urtean hasi zen, enpresa honek, Asiako Hegoekialdea suntsitu zuen lurrikararen ondoren UNICEFi dohaintza bat eman zioenean.

Denborak aurrera egin ahala, aliantza indartu egin da eta orain, konpainiak Brighter Futures deituriko ekimena garatzen du; honi esker, herrialde desberdinetan UNICEFek gauzatzen dituen proiektuak finantzatzen dira.

Gaur egun Brighter Futures ekimenarernhelburua, 2014. urterako milioi bat euro lortzea da, UNICEFek Malawi, Bangladesh eta Bolivia-n garatzen dituen hezkuntza eta haurren babeserako hiru proiektuetara bideratuko dena.

Brighter Futures ekimenak, herialde hauetako haurrekbizitza hobea izan dezaten eta beraien ahalmena osotasunean gara dezaten lortzeko asmoz laguntza ematen dio UNICEFi, horrela etorkizunean pobreziaren gurpilarekin bukatu ahal izango delarik.

Bangladesh

Bangladesh-eko proiektuaren helburua,lan egitera behartuak dauden haurrei (sarritan muturreko arriskugarritasuna duten baldintzetan) laguntza eskaintzea da. UNICEFen programak, haur hauen eskolatzea lortzeko lan egiten du, laguntza legala, osasun arloko oinarrizko zerbitzuak emanez eta 6.000 haur eta 2.500 familientzako harrera zentroak sortuz.

Bolivia

Gaur egun, Bolivian 2,2 milioi haur eta nerabe baino gehiago indarkeriaren biktima dira. Brighter Futures ekimenaren bitartez bultzatzen den UNICEFen haurren babeserako programaren helburua, gazte hauek esplotazioaren eta diskriminazioaren aurka babestea eta prebenitzeada, horretarako ekintza desberdinak antolatzen direlarik, hala nola babesaren inguruko legeak berrikusteko Gobernuarekin lan egitea edota delituen biktimak zein lekukoak izan diren haur eta nerabeen kasuak modu eraginkorrean kudeatuko dituzten 9 zentro sortzea.

Malawi

Malawi-n, 15 urtetik beherako 600.000 haurbaino gehiagok gurasoetariko bat edo biak galdu dituzte GIB/HIESaren ondorioz. Proiektu honen helburua,Childrens Corners deituriko guneak eraikitzea da; hau da, UNICEFek GIB/HIESaren ondorioz umezurtz geratu diren milaka haurri harrera eskaintzeko UNICEFek eraikiko dituen herri-eraikinak. Proiektuaren helburua, 80.000 umezurtz eta kalteberak diren beste haurrengana heltzea da, 150 herri-zentro berri hauek sortuz eta indartuz.