Jordania: UNICEFek Siriako haur errefuxiatuentzako jarduerak laguntzen ditu

UNICEFek, nazio mailaka GKE eta aliatua den Giza Garapenerako Jordaniako Hachemita Funtsarekin batera (JOHUD), Maan-en (Jordania) herrialdean errefuxiaturik dauden Siriako haurrentzako jarduerak abian jarri ditu.

“Hemen guztiok adin berdina dugu eta tentsioa lasaitzen saiatzeaz gain, gure energia positiboa eta erabilgarria den zerbaitetara bideratzen saiatzen gara, arte eta lanbideetan parte hartuz eta sukaldaritza ikasiz”, dio Nermine-k, Maan-en kokatu den familia bateko neskatila. “Honek guztiak lagundu egiten gaitu”.

Orain Maan-en bizi diren 150 familietako haurrek beraien hezkuntza normaltasunezjasotzen dute, Jordaniako tokiko eskoletan onartuak izan ondoren.

"Lehenengotan, beraien herrialdeak bizi zuen egoeraren eragina pairatu zutela argi dago”, adierazi du Nooran Sherari-k, JOHUD-en zentro batean arteko irakaslea dena.

Hona heldu ziren, inor ez zuten ezagutzen bertan... Beraien energia marrazketaren bitartez bideratzen hasi zirenean, pasatzen ari ziren egoera ulertzeko gauza izan ginen".

"Haurrek, beraien adinean ikusi behar ez lituzketen gauzak ikusi dituzte. Indarkeria, odola, zaurituak, hilak ikusi zituzten. Lekualdatuak izan ziren eta beraien familiak nola umiliatzen zituzten ikusi zuten”, gehitu zuen irakasleak. 

Baina jarduera hauek Siriako haurrei esperientzia horiek gainditzen laguntzen diete, Sherari-k azaltzen duen bezala: “Denboraldi baten ondoren, jarduerez gozatzen hasi dira. Goizeko zortzietan puntuan guztiak atean klasea hasteko prest zeudela ikustean konturatu nintzen”.

 

HAURREK HONDAMENDITIK IHES EGIN DUTE

Omaima, astero ematen den josten ikasteko klasean dago eta bere historia eta azken egunetako gogorapen ikaragarriak kontatzen dizkigu: “Tiro zaparrada luze bat egon zen eta jende asko kalean hilda zegoen. Tiroak egon ziren eta etxeak eta eraikinak erori ziren. Zaurituak lurrean etzanda zeuden. Beldurgarria izan zen hori guztia bizitzea”, dio.

Eskola bueltatzeak nolabaiteko normaltasuna eskaini ziola kontatzen du, baina istiluek klaseak bertan behera uztera behartu gintuzten. Eskola berriro zabaldu zenean, irakasle eta ikasleek mezu beldurgarria eman ziguten:

“Eskolako atean ohar bat zegoen, seme-alabak eskolara bidaltzen zituzten gurasoek, benetan sentituko zutela ohartaraziz. Hala eta guztiz ere, zenbait haur eskolara joan ziren eta batzuk erailak izan ziren”, dio Omaima-k.

"Homs-etik ihes egin genuen egunean, bonbardaketa bat egon zen”, gogoratzen du 16 urteko Nermine-k. "Dena bertan behera uzteko prest geunden (gure familia, gure senideak). Ez genekien bueltatzerakoan zerbait geratuko zen edo ez. Eta guretzat ezezaguna zen mundu berri batera joateko puntuan geunden”.

"Eskolara joateak eta ikastetxe honetara heltzeak asko lagundu digu. Baina Homs-en gertatzen ari dena ahaztea zaila da. Noan tokira noala ere, Siria nire gogoan dago”, kontatzen du Omaima-k.