Ia 40.000 jarraitzaile Mestalla-ra joan ziren Champions for Africa ikusteko

Ekimen honetan, Fréderik Kanouté, Roberto Soldado, Santi Cazorla, Jesús Navas edota Joaquín bezalako jokalariek parte hartu zuten.

Champions for Africa elkartasunezko partiduaren laugarren edizioan 550.302 euro bildtzea lortu zen, Valentzian ospatu den kirol ekimen honetan parte hartu nahi izan duten 60 jokalariren eta 20 klub-en parte hartzeari esker. Ekimenaren helburua, Afrikako Adarreko elikadura krisiaren eragina pairatzen duten haurren alde egitea izan da.

Camp Mestallan antolatu zen elkartasunezko gertakizun honek eskaini dituen kirola, aisialdia eta kalteberenak diren haurren eskubideen aldeko konpromisoaz gozatu zuten39.648 ikuslek. Ekimen honetan, Fréderik Kanouté, Roberto Soldado, Santi Cazorla, Jesús Navas eta Joaquín bezalako futbolari ezagunek parte hartu dute.

Partiduko azken emaitza, hamalauna golekoa izan bazen ere, Unai Emery-k zuzendutako Champions selekzioak irabazi zuen lehen zatian eta Juan Ignacio Martínez eta Juan Carlos Garrido-ren Africa United taldeak bigarren zati hobea egin zuen. Gaueko ezustekoen artean,Juan Carlos Ferrero tenis jokalariak etaHuecco abeslariak Champions taldearekin jokatu zuten eta atsedenaldian elkartasunezko penaltien txanda izan zen, partiduko arbitroa izan zen Mateu Lahoz-ek  ere penaltia jaurti zuelarik.

Bildutako funtsekin, Haurrentzako Nazio Batuen Funtsak,UNICEFek, desnutrizio larria pairatzen duten 10.000 haur baino gehiagori tratamendua eskaini ahal die bi astez.  Alor honetan UNICEFek egiten duen lana honakoa da: bularreko haurren eta haur txikien elikadura laguntzea eta desnutrizio akutu larria duten haurrentzako elikadura terapeutikoa eta aberasturiko galleten bitartezko elikadura gehigarria. Gainera, Somalia bezalako herrietan, erakundeak mila elikadura zentro baino gehiago babesten ditu eta hamarka milaka familiei janari beroa eta janari txartelak banatzen dizkie.

Bildutako funtsen zati batekin, Kanouté Fundazioa-k Bamako-n (Mali) duen Haurren Hirian abeltegi-eskola bat eraikiko du; helburua, umezurtzei eta haur kalteberei zuzenduriko gune honetako elikagaien beharrak bertan hornitzea eta soberakinak salduz diru-sarrerak lortzea da, ura edo argia bezalako gastuak ordaindu ahal izateko. Haurren Hiriak, haur kalteberenen beharrak asetzera zuzenduriko instalazio desberdinak ditu. Proiektu honek, umezurztegi bat, hezkuntza eta prestakuntza zentro bat eta osasun zentro bat barneratzen ditu.