Haurtzaroaren astea Kanarietako Irrati Telebistan

Kanarietako Irrati Telebistak hitzarmena sinatu du UNICEF Espainiarekin, Artxipelagoko komunikabide publikoek haurren eskubideen alde egin dezaten.

Akordio horri esker, Kanarietako Irrati Telebistak UNICEFen Astea ospatuko du abenduaren 12tik 18ra bitartean. Egun 1 dohaintzan eman kanpainari babes zuzena emango dio eta hilabete amaierara arte luzatu ahalko da.

"Egun 1 dohaintzan eman" kanpainaren helburua da haurren desnutrizioarenarazo larriaren inguruan sentsibilizatzea, gaur egun mundu osokobost urtetik beherako 200 milioi haurrei eragiten baitie. Horrez gain, desnutrizioaren aurkako borrokan jarraitzeko funtsak bilatzea du helburu, “bizirauteko 1.000 egun erabakigarrietan” (haurdunaldian eta haurraren lehen bi urteetan) lanean jarraitzeko.

Kanarietako Telebistak bere hiru kateetan, Kanarietako La Autonómica Irratian eta RTVC.es webgunean hedatuko du kanpaina eta bertan emango dira iragarkiak, UNICEFen elementu grafikoak txertatuko dira katearen irudian eta hainbat saiotan kanpainari buruzko informazio emango da.

Kanarietako Telebistako eta Irratiko Albistegietan jada kanpainari buruzko informazioa ematen ari dira, erreportajeak, albisteak eta elkarrizketak eskainiz.