Hamarka milaka pertsona lekualdaturik jarraitzen dute Cagayán de Oro herrian, Filipinetan

Filipinetan Washi ekaitz tropikalak sorturiko uholdeen ondoren, Macasandig gimnasioa Cagayán de Oro herrian beraien etxeak galdu dituzten ehunka familientzako ebakuazio zentroa bilakatu da.   

Ekaitzarn ondoren, hiriko familia askok (batez ere ibai ertzean bizi zirenak) ebakuazio zentroetara ihes egin zuten, laguntza eta babesa bilatzeko asmoz.

Macasandig, normalean jardueraz eta entretenimenduz betea egoten da baina orain hiriko ebakuazio zentrorik nagusienetakoa bihurtu da.

ur eta saneamendu baldintzak hobetzea

Uholdeek Cagayán de Oro hirian 40.000 familiarengan kalte larriak sortu dituela estimatzen da. Askok beraien etxeak eta bizirauteko baliabideak galdu dituzte.

Macasandig gimnasioan, emakumeek ur edangarria eskuragarri ez dagoela adierazten dute eta beraien seme-alabak garbi eta baldintza osasuntsuetan mantentzeko ura beharrezkoa dela diote. Gaur egun,zentroan dauden haurren artean handitzen doan arazoa da beherakoa

Gobernuaren eta ekintza humanitarioa gauzatzen duten erakunde desberdinen laguntza izan arren, ebakuatuak izan diren pertsona askok oraindik ez dute higiene eta saneamendu egokirik eskuragarri.

43 urte dituenStella Remotise-k, gaixorik dagoen senarrarekin eta seme-alabekin gimnasioan jarritzen du: "Arropa eta elikadura egunero ematen digute baina ez dugu inoiz lortzen xaboirik, desinfektatzailerik edota haurren beherakoari aurre egin ahal izateko beharrezkoak diren bitamina edo sendagairik".

30 urteko Emily Amolato ere gimnasioan bizi da. Zentroan dauden beste askok bezala, bere senitartekoen eta maite dituen pertsonen heriotza sufritu du uholdeetan, hiru loba eta bere nebetariko bat barne.

Emily-k zorionekoa dela dio eta hiru hilabete dituen John Michael bere semea bularraren bitartez soilik elikatzen jarraitzeko osasuntsu eta indartsu dagoela dio. Baina zentroko beste pertsonen izenean, laguntza handiago lortzeko asmoz ondoko deia egin zuen: “Gimnasioko baldintzek horrela jarraitzen badute, gure haur txikietariko asko gaixotu egingo dira”.

UNICEF lekuan bertan

Washi ekaitz tropikalak 700.00 pertsona baino gehiagorengan izan zuen eragina, horien artean haur asko daudelarik. Egoera horri erantzuteko, UNICEFek ur edangarria eta saneamendu arloko hornigaiak banatu dituCagayán de Oro eta Iligán-en, gunerik kaltetuenak izan direnak.

Ondorengo egunetan nutrizio, hezkuntza eta haurren babesaren arloko hornigaiak helduko direla aurreikusi da.