Gaza eta Israel-go hegoaldean indarkeriak haurrengan sortzen dituen ondorioengatik kezkaturik

Gaza-ko Zerrendan eta Israel-en indarkeriaren areagotzeak haurrengan dituen eraginen inguruko kezka larria adierazi du UNICEFek aste honetan.

Astelehenean, 15 urteko haur palestinar bat hil zen eta beste lau zauriturik gertatu ziren Gaza-ko Zerrendanegon zen leherketaren ondorioz. Igandean, 12 urteko haur palestinar bat hil zen Gaza-n gertaturiko aireko eraso baten ondorioz. Orain arte, urte bete eta 17 urte bitarteko 14 haur palestindar zaurituak izan dira aireko erasoen ondorioz. Gaza-ko hiriako bi eskolatan kalte arinak gertatu ziren.

Israel-en berriz, igandean utzik zegoeneskola batean suziri bat erori zen.Agintariek herrialdeko hegoaldean klaseak bertan behera uztea erabaki zuten, 200.000 ikasle israeldarrengan eragina izanik.

“Haur errugabeen bizitzak eta segurtasuna babesteko ahal den guztia egitea beharrezkoa da”, esan zuen Jean Gough-k, UNICEFek Okupaturiko Lurralde Palestindarrean duen Ordezkari bereziak. “Haurrak babesteko beraien esku dagoen guztia egiteko eta indarkeriarekin bukatzeko eskatzen diegu gatazkan parte hartzen duten guztiei”. Aurreko ostiraletik, indarkeri kasuek gora egin dute Israel-ek Gaza-n burutu dituen aireko erasoen eta Israel-go hegoalderantz palestindar militanteek bota dituzten suzirien ondorioz. Iaz, 20 haur palestindar eta 5 haur israeldar hil ziren eta beste 448 haur palestindar eta 2 israeldar zaurituak izan ziren gatazkarekin harremana duten gertaeren ondorioz.