Espainia da EBeko haur-desberdintasun gehien duen herrialdea

Espainiako haur-desberdintasunak, familietan dauden diru-sarreren arabera, garatutako herrialdeetako azkenetarikoen artean kokatzen du estatu espainiarra. 

Espainia haur-desberdintasunean garatuen dauden herrialdeen artean azkenetarikoa da (41etik 22. postuan),Haurrentzako ekitateta. Espainiako kasuatxostenaren arabera. Gai ekonomikoetan (diru-sarrerak) estatu espainiarra seigarren postu txarrenean aurkitzen da, eta laugarrenera jaisten da Europar Batasuneko herrialdeak bakarrik kontuan hartzen badira, Errumania, Bulgaria eta Grezia soilik atzetik izanda.

Espainiako adingabeen %36 pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan bizi da; baina haur-pobrezian maila altua izan arren, Espainia familia eta haurtzarorako diru-prestazioetara Barne Produktu Gordinaren ehuneko txikiena (BPG) eskaintzen duen herrialdea da: %0,5,  Europako batezbestekoaren heren bat baino gutxiago. Gainera, umeei eta euren familiei babes sozialerako gastu txikiena eskaintzen dioten herrialdeen artean aurkitzen da, BPGaren %1,4, EB-eko %2,3ko batezbestekoaren edota Danimarkako %3,7a, Irlandako %3a edo Frantziako %2,5aren aurrean.

Txosten honekin, UNICEF Espainiako Batzordeakerrealitate kezkagarria jarri nahi du mahai gainean: handituz doan populazioaren proportzio bat ongizatea, segurtasuna eta gainerako gizarteak gozatzen dituen aukeretatik at geratzen ari da. Egoera honetan, umeek eta gazteek talde kaltetuenetako bat osatzen dute, krisi ekonomikoak bereziki eurengan jo duelako.

Desberdintasunaren hazkundeak kezka handia sortzen du mundu guztian, hezkuntza, osasuna eta etxebizitzan errekurtso gutxien daukaten familietan eragiten duelako gaur egun; eta haien etorkizuna baldintzapean jartzen du, umeak zenbat eta desberdintasun gehiago sufritu, txiroago eta zorigaiztokoago baitira.

“Gobernuek umeen arteko desberdintasuna txikiagotzeko ahalegina egiten ez badute, umeen eskubideak betetzeko inongo aukerarik ez dago”, adierazten du Carmelo Angulok, UNICEF Espainiako Batzordeko presidenteak. “Haurtzaroari eragiten dioten desberdintasun sozialei aurre egitea umeen ongizate ekonomiko, sozial eta emozionalei dagokien politiketan ezinbestekoa izan behar da”.

Osasun alorrean (35etik 10. postuan) eta hezkuntzan (37etik 12. postuan) haurren desberdintasunak Espainian datu baikorragoak ematen ditu, gainerako herrialdeetako batezbestekoan kokatzen gaituenez gero eta aurreko urteekin konparatuz egonkor mantentzen denez gero. Hala ere, umeenbizi-asetzeari dagokionez, desberdintasuna azken urteetan hazi egin da, eta bereziki bi talderi eragin die: neskei eta haur migratzaileei.

Txostenak agerira ateratzen ditu 2013-2016 Haurtzarorako eta Nerabezarorako II. Plan Estrategikoa, Barneratze-Sozialerako Nazio-Plana edota Haurren Pobreziarako ez-ohiko Funtsaren eta Familiarentzako Laguntza Plan integralaren abiaraztea bezalako neurri positiboak. Hala ere, eta arazo honen tamaina kontutan izanda, Haurren kontrako Funtsari zuzenduta dauden 48 milioi euroak oso urriak dira. UNICEF Espainiako Batzordeak uste du administrazio publikoen haurtzaro politiketako inbertsioak 2010 eta 2013 bitartean 6.300 milioi euro baino gehiagotan gutxitu dela haur bakoitzeko…

“Haurren arteko desberdintasuna eta pobrezia txikiagotzeko Espainiako  estatuaren  ahalmena nahiko mugatua izan da orain arte”, ziurtatzen du Maite Pachecok, Sentsibilizazio eta Haurtzaro Politiketako UNICEF Espainiako Batzordeko zuzendariak. “Babes sozialeko inbertsio gutxi egon da, eta emaitzak urriak izan dira”.

UNICEFEK oso positiboki balioesten du Haurtzaro-Komisioak bai Kongresuan bai Senatuan egon daitezela emandako pausoa. Txostena Diputatuen Kongresuan aurkeztu da, aipaturiko komisioek ekitateari lehentasuna eman diezaiotela eskatzeko asmoz.

#YOPIDOPACTO: HAURREN ALDEKO ITUN BATERANTZ

UNICEFek Haurren aldeko Ituna lortzeko garaia iritsi dela azpimarratu du, txostenean jasotako hurrengo proposamenak kontuan hartuz:

·         Seme-alaba bakoitzeko urteroko 1.200 euroko prestazioa, diru-sarrera gutxiago dutenen etxeetatik hasiz.

·        Eskola-bekak, heziketa-laguntza eta 0-3 urte bitarteko ume guztientzako doako heziketa eta eskuragarria errekurtso gutxiago dituzten            familietarako.

·        Osasunerako eta botiketarako eskuragarritasuna era unibertsalean bermatzea.

·         Haurren ongizate subjektiboa serio hartzea: haurtzaro-barometro bat egitea.

·        Desberdintasunaren jarraipen publikoa eta adierazleak hobetzea, batez ere haurtzaroari dagozkionak.

¿Te gustaría hacer algo extraordinario hoy?

Hazte socio/a. Elige ahora tu aportación mensual.

Gehienez ken dezakezu

Zerga-arintzea

UNICEFi egindako dohaintzen kenketa eta desgrabazioa

UNICEFi bazkide egitea edo dohaintza puntual bat egitea erabaki baduzu, jakinarazten dizugu zure errenta-aitorpeneko dohaintza horiek arindu ditzakezula. 2020ko urtarriletik aurrera, handitu egin dira UNICEF Españaren alde egiten diren dohaintzei aplikatu beharreko kenkari-tasak, abenduaren 23ko 49/2002 Legearen zerga-araubide bereziari atxikitako erakundea den aldetik:

Pertsona fisikoak (PFEZ)Kenkariaren ehunekoa
Lehen 250€%80
Gainerakoak%40
Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari gutxienez 3 urtez) > 250 €*%45
Likidazio-oinarriaren kenkariaren muga%10

*Zenbateko bera edo handiagoa, horietako bakoitzean, aurreko ekitaldikoaren aldean.

Pertsona JuridikoakKenkariaren ehunekoa
Dohaintzak, oro har%40
Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari eginak, gutxienez 3 urtez)*%50
Likidazio-oinarriaren kenkariaren muga10%

* Aurreko ekitaldikoaren zenbateko bera edo handiagoa, horietako bakoitzean.

  • Pertsona fisikoa bazara, urte honi dagokion PFEZn zure kuoten eta/edo dohaintzen zenbatekoaren % 80 kendu ahal izango duzu urtean 250 €arteko ekarpenengatik. Kopuru horretatik aurrera, kenkaria % 40ekoa edo % 45koa izango da gurekin gutxienez 3 urtez jarraian lan egiten baduzu, likidazio-oinarriaren % 10eko mugarekin.
  • Pertsona juridikoa bazara, sozietateen gaineko zergan zure kuoten eta/edo dohaintzen % 40 kendu ahal izango duzu. Gutxienez 3 urtez jarraian gurekin lan egin baduzu, kenkaria % 50koa izango da, likidazio-oinarriaren % 10eko mugarekin.
  • Espainian egoiliar ez den pertsona fisikoa edo juridikoa bazara eta gure herrialdean errentak lortzen badituzu, zure dohainen zenbatekoan onura fiskala ere baduzu. Hemen kontsulta dezakezu: www.aeat.es
  • Foru-araubide partikular baten mende dagoen edo GKEei dohaintzak egiteagatik kenkari gehigarriak ezarri dituen autonomia-erkidego batean bizi bazara, kenkari aplikagarriak desberdinak izan daitezke.

Gogoratu Zerga Agentziari zure kuoten eta dohaintzen zenbatekoaren berri eman ahal izateko ezinbestekoa dela zure NAN edo IFZ eta helbidea ematea.

Mesedez, oraindik egin ez baduzu, deitu 900 907 500 telefonora edo idatz iezaguzu [email protected] edo eman datu hauek zure laguntzailearen arloaren bidez gure webgunean: www.unicef.es/acceso
Onura fiskal horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, kontsultatu Zerga Agentziaren webgunea: www.aeat.es

¿Sabes que puedes recuperar hasta un 80% de tus donaciones? más info.

Si prefieres, contacta con nosotros en el 900 907 074 de lunes a viernes de 9:00h a 21:00h y sábados de 11:00h a 17:00h | [email protected]