Eskola, lurrikararen trauma gainditzeko lekua

Eskola, lurrikararen trauma gainditzeko lekua

Haitiko lurrikarak herrialdeko hezkuntza sistema guztia hondatu zuen. 5.000 eskola erori ziren eta Hezkuntza Ministerioa bera ere. Ordutik, UNICEF lanean aritu da eskolak berreraikitzeko eta haurrak ahal bezain azkar normaltasunera itzultzeko, hezkuntza berreraikuntzarako bide nagusia baita.

Gainera, eskolaren egunerokotasuna funtsezkoa da haurren bizimoduan normaltasun sentsazioa berrezartzeko, Elizabeth Hyppolite-k dioen moduan ─Dalmas 33 Dei Gloria aldi baterako eskolaren zuzendaria, Puerto Principen─. Bertara joaten dira Mackintosh eta Freddy Durvier, lurrikararen egunean beren etxea begien aurrean erortzen zela ikusi zuten bi anaia, aitak dioenez.

“Hemen lagunekin daude, eta oso garrantzitsua da hori, eta ikas dezakete. Askoz hobeto da eskolan egotea eta ez beren etxean ─urtarrilaren 12ko oroitzapenez inguratuta─, edo kanpamenduetan”, azaltzen du Hyppolitek.

 Hyppolite-k eskolako jarduerak berriz hasi zituen lurrikara izan eta egun gutxitara, urte askotan irakasten aritu zen eraikina guztiz txikituta utzi eta gero. UNICEFeko ingeniari talde bat eremuaren azterketa egiten da, erdi-egonkorrak izango diren bost ikasgela eraikitzeko. Osasun instalazioak eta ur edangarria ere izango dituzte.

 Eskola, berreskurapenerako bide nagusia

"Aurten horrenbeste gauza gertatu dira! Nire seme-alabek galdetzen didate zer gertatzen den Haitirekin. Oso nahastuta daude”, azaltzen duJean André Durvier-ek, haurren aitak.

Missing fitxategia.
"Ez ditugu gurasoak ahaztu behar, beraiek ere sufritzen dutelako", ohartarazten du Hyppolite-k. "Haur askok bizirauteko arazoak dituzte, gurasoek ez baitute diru nahikorik". Horregatik, eskola berreskurapenerako funtsezkoa den arren, hezitzaileak ohartarazten du haurrek jasan zituzten zauriak ez direla egun batetik bestera sendatuko.

  UNICEF eta eskola

Lurrikara gertatu eta berehala, UNICEFek eta bere aliatuek 1.600 kanping-denda banatu zituzten, ikasteko aldi baterako 225 gune baino gehiago ezartzeko. Gainera, apiriletik aurrera 600 eskola baino gehiago berriz ireki ahal izan ziren, material didaktikoa eta eskolako materiala banatuz; hartara, 325.000 haur eta 42.000 irakasle izan ziren onuradun. Ahalegin horri gehitu behar zaio urriaren 4an Denok eskolarakanpaina  abian jarri zela. Orain arte, herrialde osoan720.000 haur, 15.000 irakasle eta 2.000 eskolabaliatu dira horretaz.Hezkuntza alorrean, UNICEFen lehentasunetako bat da eskolak bihurtzea haurrak hondamendi batek eragindako trauma gainditzeko gune, eta, horretarako, funtsezkoa da irakasleen formakuntza.UNICEFen helburua da 200 eskola erdi iraunkor eraikitzea, eta beste erakunde batzuekin batera laguntzea, lurrikarak kaltetutako 5.000 eskolak berritzen.  

 Erronkak eta aurreikuspenak

UNICEFek aurreikusia du aurten hezkuntzarako giltza diren hiru lehentasunetan inbertitzea:hezkuntza jasotzeko aukerak hobetzen, kalitatea hobetzen, eta sektorearen erreforman eta erregulazioan egindako inbertsioan. Gainera, gogor ari dira lanean, hezkuntza lortzeko dauden desberdintasunak gainditzen saiatzen, lurrikara izan baino lehen ere bazirenak, 7 eta 18 urte bitarteko 8 haurretatik 1 sekula ez baitzen eskolara joan.