Eroski-k desnutrizioaren aurkako borrokarekin bat egin du

UNICEF Espainia-k eta Eroski-k, aurtengo Gabonetan 'Enróllate y envuelve de vida tus regalos' kanpaina martxan jarri dute; asmoa, oparitarako paperaren bitartez Afrikan haurren desnutrizioaren aurka borrokatzea da.

Eroski-k, bere 74 hipermerkatu elkartasunezko ekimen honen eskura jartzen dituurtarrilaren 5era arte. Bertan lorturiko funtsak, UNICEF Espainia-ri dohaintzan emango dizkio bere osotasunean.

UNICEF Espainia-k, oparitarako papelaren erosketarekin parte hartzen duten EROSKI-ko bezeroen eskura monitore talde bat jarri du opariak paperarekin biltzeko eta bere diru-ekarpenaren norakoaren inguruko informazioa eskaintzeko asmoz.

Garapen bidean dauden herrialdeetan, 5 urtetik beherako 200 milioi haurrek desnutrizio kronikoa pairatzen dute eta honek beraien garapenean atzerapen fisikoa zein mentala sortzen du, beraien zein beraien erkidegoen etorkizuna arriskuan jarriz. UNICEFek haurren bizitzan erabakigarriak diren 1.000 egunetan (haurdunalditik haurrak bi urte izan arte) desnutrizioa saihesteko lan egiten du.

 

EKIMEN HONETAN PARTE HARTUZ LORTU DEZAKEGUNA:

[]
  • Oparitarako paper unitate 1 erosiz, EROSKIko bezeroek desnutrizio akutu larriari aurre egin ahal izateko egun batez hiru haurri elikagai terapeutikoak bermatzen dizkiete.
  • Oparitarako 2 paper unitate erosiz,160 haurri mikroelikagaien gehigarriak hornitzea lortzen da.
  • Oparitarako 3 paper unitate erosiz, 480 haurrek A bitamina jas ahal izango dute itsutasuna saihesteko.
  • Oparitarako 4 paper unitate erosiz, larrialdi egoeretan ezinbestekoak diren galleta energetikozko zazpi pakete bidal daitezk. da. 
  • Oparitarako 5 paper unitate erosiz, 58 familiak ur edangarria eskuragarri izango dute hilabete batez, ura edangarri bihurtzeko 1.600 pastillaren horniketari esker.